Homosexualitatea (antzinako grezieraz: ὁμός, ‘berdin’, eta latinez: sexus, ‘sexu’) sexu edo genero berdineko kideen arteko erakarpen erromantiko, sexual edo sexu jarrera da[1][2]. Joera sexual bezala, homosexualitatea sexu berdineko pertsonekiko "erakarpen erromantiko, sexual edo emoziozko erakarpen patroi iraunkor bat" da[3].

Homosexualen eskubideen aldeko mugimenduak erabiltzen duen bandera
Ezkondutako bi emakume homosexual

Bisexualitatearekin eta heterosexualitatearekin batera, homosexualitatea sexu-orientazioaren hiru kategoria nagusietako bat da heterosexual-homosexual jarraikortasunaren baitan[3]. Zientzialariek oraindik ez dute ezagutzen orientazio sexualaren kausa zehatza, baina eragin genetiko, hormonal eta ingurukoen elkarrekintza konplexu batek eragiten duela teorizatzen dute, eta ez dute haututzat hartzen[4][5][6][7]. Orientazio sexualaren kausari buruzko teoria bakar batek ere ez du oraindik babes orokorrik lortu, baina zientzialariek oinarri biologikoa duten teorien alde egiten dute[8][9][10]. Askoz froga gehiago daude sexu-orientazioaren kausa biologiko ez-sozialak babesten dituztenak sozialak baino, batez ere gizonen kasuan[11]. Ez dago funtsezko frogarik hazkuntzak edo lehen haurtzaroko esperientziek orientazio sexualean paper bat betetzen dutela iradokitzen duenik. Pertsona batzuek uste dute jarduera homosexuala antinaturala dela[12], baina ikerketa zientifikoak erakusten du homosexualitatea giza sexualitatearen aldaketa normala eta naturala dela, eta berez ez dela ondorio psikologiko negatiboen iturri[13]. Ez dago froga nahikorik orientazio sexuala aldatzeko esku-hartze psikologikoen erabilera babesten duenik[14][15].

Homosexualei buruz hitz egiteko erabiltzen diren adjektiborik ohikoenak lesbiana dira, emakumezkoen kasuan, eta gay gizonezkoen kasuan, baina maiz gay hitza erabiltzen dira bi sexu-generoei buruz hitz egiteko. Gay edo lesbianak diren pertsonen ehunekoa eta sexu bereko pertsonekin harreman erromantikoak dituzten edo sexu bereko pertsonekin sexu-esperientziak izan dituzten pertsonen proportzioa zein den jakitea zaila da ikerlarientzat, hainbat arrazoirengatik; besteak beste, gay eta lesbiana asko ez direla horrela identifikatzen, homofobia eta heterosexismoa bezalako aurreiritzien edo diskriminazioaren ondorioz[16]. Portaera homosexuala gizakiak ez diren animalia-espezie askotan ere dokumentatu da[17][18][19][20][21], baina orientazio homosexuala ez da modu esanguratsuan ikusten beste animalia batzuetan[16].

Gay eta lesbiana askok harreman egonkorrak dituzte sexu bereko pertsonekin. Harreman horiek harreman heterosexualen baliokideak dira funtsezko alderdi psikologikoetan. Harreman eta ekintza homosexualak miretsi eta kondenatu izan dira historian zehar, hartzen duten moduaren eta gertatzen diren kulturaren arabera. XX. mendearen amaieratik, homosexualen askatasunaren eta berdintasunaren aldeko mugimendu globala egin da, eta, horren barruan, jazarpenaren aurkako legeak sartu dira haur homosexualak eskolan babesteko, diskriminaziorik eza bermatzen duten legeak, armadan zerbitzatzeko gaitasun-berdintasuna, osasun-arreta jasotzeko aukera-berdintasuna, adoptatzeko eta guraso izateko gaitasun-berdintasuna, eta ezkontza-berdintasuna ezarri dira.

Etimologia

aldatu

Homosexual hitza grezieratik zein latinetik eratortzen da, lehenengo atala grezierako ὁμός homos, "berdina" (ez dago lotuta latineko homo, "gizona", hitzarekin, Homo sapiens kasu), eta, beraz, sexu berdina duten pertsonen arteko ekintza sexualak iradokitzen ditu[22][23]. Ezagutzen den lehen aldia homosexual hitza idatziz agertu zena Karl Heinrich Ulrichs austriar idazlearen 1868ko gutun bat da, Karl-Maria Kertbenyri idatzia[24], Prusiako sodomiaren aurkako legeari kritika eginez[25]. 1886an Richard von Krafft-Ebingek homosexual eta heterosexual hitzak erabili zituen Psychopathia Sexualis liburuan. Liburua arrakastatsua izan zen eta, beraz, hitzak onarpena izan zuen sexu-orientazioa aipatzeko garaian[26].

Homosexual adjektiboa, sexu harremanak sexu bereko pertsonekin izateko joera duen gizabanakoa izendatzeko erabiltzen da, emakume zein gizon izan. Homosexualitatea askotan heterosexualitatearen edo bisexualitatearen aurkakotzat ageri da. Lesbiana terminoa emakume homosexualak izendatzeko erabiltzen da. Eta ingelesetik datorren gay terminoa, euskaraz, gizon homosexualak izendatzeko erabiltzen da; ingelesez, oro har, edozein homosexual —emakume nahiz gizon— izendatzeko erabiltzen da, baina bereziki gizonezkoak.

Terminologia gutxiesgarria ere erabiltzen da homosexualitateari eta homosexualei buruz hitz egiteko. Gizonezkoen kasuan, atzelari[27], ipurdijale, marineska, maritxu, marikoi edo popazale bezalakoak erabiltzen dira[28]. Emakumeen artean bollera[29], marimutil edo joxepa bezalako hitzak.

Historia

aldatu

Antzinaroa

aldatu

Inkisizioa

aldatu

Eliza katolikoak etengabe jazarri zuen homosexualitatea Erdi Aroan zehar, nahiz eta sodomia akusazio baliagarria zen, batzuetan batu egiten zena, eta ez zen beti bereizten heresiatik, eta horrek oso zail egiten du edozein azterketa egitea. Prozesurik sonatuenak, hala nola tenplarioen aurkako erasoa, praktika homosexual eta heretikoetan aritzeagatik akusatuak, denak dira susmagarriak eta arrazoi politikoengatik sustatuak. Egoera normaletan, nobleei eta pribilegiatuei gutxitan leporatzen zitzaizkien horrelako delituak, garrantzi gutxiko pertsonei egozten baitzitzaizkien ia erabat, eta haiei buruzko datu gutxi dago.

V. mendetik XVIII. mendera bitartean, tortura eta heriotza-zigorra, gehienetan sutan, Europako zatirik handienean homosexualak zigortzen zituzten. Eliza katolikoaren Inkisizio Santua ez da bereizten, homosexualitatearekiko jazarpenean, ia leku guztietan ohikoa zenarekin, eta ezin konta ahala pertsonaren tortura eta heriotzaren erruduna da, bekatu negargarria deiturikotik akusatuak.

Homosexualitatea piraten artean

aldatu

Nazien jazarpena

aldatu
 
Triangelu arrosa, naziek homosexualei kontzentrazio-esparruetan ezarritako sinboloa.
 
Wilhelm Zimek, desertore eta homosexuala, exekutatua.

Nazien garaian, homosexualitatea gutxiagotasuntzat eta akats genetikotzat jo zen[30], eta, beraz, 1871ko kode penal alemaniarraren lege bateko artikulu bat aplikatu zen. Honako hau zioen 175. paragrafoak: "Sexu maskulinoko pertsonen artean edo gizakien eta animalien artean egindako sexu-ekintza antinatural bat espetxearekin zigortzeko modukoa da. Eskubide zibilak galtzea ere xedatu daiteke."[31][32]

Weimar Errepublikan, lehen mundu gerraren amaieratik Hitlerren gorakadara bitartean, oso gutxitan jarri zen praktikan lege hori, eta, beraz, 1920ko hamarkadako Berlin bizitza homosexual handiko tokitzat hartzen zen, lehen mugimendu homosexualaren sorrera eman baitzen[33][34]. Nazismoa iritsi zenean, homosexualtzat jotzen ziren alemaniarrak preso hartu edo kontzentrazio-esparruetan sartu zituzten, eta asko hil egin zituzten. Klaus Müller historialari alemaniarraren arabera, gutxi gorabehera 100.000 gizon atxilotu zituzten aipatutako artikulu penalaren pean 1933 eta 1945 bitartean. Erdiak, gutxi gorabehera, espetxera bidali zituzten; horietatik, 15.000 eta 10.000 artean kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten, eta horietatik 4.000 inguruk bizirik iraun zuten gerra amaitzean.

Kontzentrazio-esparruen barruan homosexualtzat jotako presoak arrosa koloreko alderantzizko triangelu batekin identifikatzen ziren. Gainera juduak ziren homosexual haiek Daviden izar bat erabiltzera behartzen zituzten, zeinaren alderantzizko triangelua arrosa baitzen. Sinbolo hori, kontzentrazio-esparruetako sarraskiaren oroimenezkoa, orientazio sexualagatiko diskriminazioaren aurka borrokatzen duten elkarteek erabiltzen dute gaur egun.

Gerraren ondoren, paragrafo horrek lege izaten jarraitu zuen bi Alemanietan 1960ko hamarkadaren amaiera arte. Horrela, nazien kontzentrazio-esparruetatik bizirik atera ziren homosexual batzuk lege horren pean atxilotu zituzten berriro. 1998an, Alemaniako parlamentuak nazien zigor-arloko justiziaren administrazioan ezarritako epai bidegabeak baliogabetzeko lege bat onartu zuen. Bi talde baztertuak izan ziren epai nazi bidegabeen deuseztapen integraletik: Armadako desertoreak eta pertsona homosexualak. Horrela, biziraun zuten homosexualei legezko estigma garbitzeko eta jasandako bidegabekeriengatik konpentsazioak jasotzeko prozedurak galarazten zitzaizkien, beste biktima batzuekin gertatzen den bezala. 2002. urtera arte aldatu zen lege hori, homosexualak sartzeko.

Homosexualak nazien holokaustoan akabatu zituzten taldeen artean zeuden, baina ez zen ahalegin sistematikorik egin homosexual guztiak desagerrarazteko (juduekin edo ijitoekin egin zen bezala). Kontzentrazio esparruetan hiltzera bidali zituzten homosexualak sarritan hautatu zituzten jazarpen, tortura eta hilketa berezietarako, bai espetxeratutakoengatik, bai guardiengatik.

Homosexualitatearen egoera legala munduan

aldatu
 
Sexu berdineko pertsonen arteko harremanak, herrialdez herrialde.
Homosexualitatea legala: ██ Ezkontza homosexuala ██ Bateratze zibilak ██ Beste herrialde edo Estatuetan emandako ezkontzen onartzea ██ Bateratze zibil gabe Homosexualite ilegala/mugatua: ██ Adierazpen askatasunaren mugatzea ██ de jure zigorra, baina ez de facto aplikaturik. ██ Kartzela zigorra ██ Betibiziko zigorra ██ Heriotz zigorra

Munduko herrialdeen artean homosexualitatearekiko jarrera nahiko ezberdina da. Herrialde batzuetan, homosexualitatea babesten saiatzen da Gobernua, homofobiaren aurka arituz eta gizabanako bakoitzaren askatasuna defendatuz. Beste herrialde batzuetan, homosexualitatea zigorturik dago, isun zigorra izatetik heriotz zigorra izatera, herrialdearen arabera.

Homofobia

aldatu

Homofobia pertsona homosexualekiko gorrotoa, beldurra edota diskriminazioa erakusten duen jarrera da. Batzuetan, homofobia terminoa, LGBT+ komunitate osoko pertsonen aurkako jarrerari deritzo, hau da, pertsona ez-zisgenero edo ez-heterosexualen aurkako jarrerari.

Homosexualen aurkako jarrera hauek oso zabal daude munduko hainbat gizartetan. Orokorrean, herrialde eta gizarte garatuetan homofobia gutxiago nabaritzen da garatzeko bidean dauden herrialdeetan baino. Nahiz eta homofobia oraindik LGBT+ elkartearen kezka nagusia den, homosexualen eta gainontzeko gutxiengo sexualen onarpena mundu mailan handitu egin da, batez ere Europa, Amerika eta Ekialde Urruneko hainbat herrialdetan, XX. mendetik gaur egunera.

Bikote homosexualen ume-adopziorako eskubideak

aldatu
 
Bikote homosexual bat eta haien umea.

Bikote homosexualen umeak adoptatzeko eskubideak bermatuta daude lurralde gutxi batzuetan, batez ere Europan eta Amerikan. Kasu horietan, legeak bi bikotekideei aita edo ama izateko eskubidea bermatzen die. Neurri horrek, ordea, ez du orokorrean hainbesteko onarpen sozialik, homosexualen eskubideei dagozkien beste lege edo lege-proposamenekin konparatuz, ezkontza homosexualarekin konparatuz, adibidez.

Erreferentziak

aldatu
  1. Shiraev, Eric. (2016). Cross-cultural psychology : critical thinking and contemporary applications. (Sixth edition. argitaraldia) ISBN 978-1-134-87131-5. PMC 956953593. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  2. The equal curriculum : the student and educator guide to LGBTQ health. 2020 ISBN 3-030-24025-8. PMC 1129296830. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  3. a b «Sexual orientation, homosexuality and bisexuality» web.archive.org 2013-08-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  4. Frankowski, Barbara L.; and Committee on Adolescence. (2004-06-01). «Sexual Orientation and Adolescents» Pediatrics 113 (6): 1827–1832.  doi:10.1542/peds.113.6.1827. ISSN 0031-4005. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  5. (Ingelesez) Lamanna, Mary Ann; Riedmann, Agnes; Stewart, Susan D.. (2014-01-17). Marriages, Families, and Relationships: Making Choices in a Diverse Society. Cengage Learning ISBN 978-1-305-17689-8. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  6. (Ingelesez) Stuart, Gail Wiscarz. (2014-04-14). Principles and Practice of Psychiatric Nursing - E-Book. Elsevier Health Sciences ISBN 978-0-323-29412-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  7. Kersey-Matusiak, Gloria. (2013). Delivering culturally competent nursing care. Springer Pub. Co ISBN 978-0-8261-9382-7. PMC 823727701. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  8. (Ingelesez) Bailey, J. Michael; Vasey, Paul L.; Diamond, Lisa M.; Breedlove, S. Marc; Vilain, Eric; Epprecht, Marc. (2016-09). «Sexual Orientation, Controversy, and Science» Psychological Science in the Public Interest 17 (2): 45–101.  doi:10.1177/1529100616637616. ISSN 1529-1006. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  9. Balthazart, J.. (2011). The biology of homosexuality. Oxford University Press ISBN 978-0-19-983882-0. PMC 727705003. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  10. (Ingelesez) LeVay, Simon. (2010-09-30). Gay, Straight, and the Reason Why: The Science of Sexual Orientation. Oxford University Press ISBN 978-0-19-975296-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  11. (Ingelesez) «Rainbow SIG | Royal College of Psychiatrists» RC PSYCH ROYAL COLLEGE OF PSYCHIATRISTS (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  12. «Divergent beliefs about the nature of homosexuality» www.religioustolerance.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  13. «"Therapies" to change sexual orientation lack medical justification and threaten health - Pan American Health Organization - Organización Panamericana de la Salud» web.archive.org 2012-05-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  14. www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  15. «Use of psychological practices that attempt to change or suppress sexual orientation or gender | APS» psychology.org.au (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  16. a b LeVay, Simon. (1996). Queer science : the use and abuse of research into homosexuality. MIT Press ISBN 0-585-00336-X. PMC 42328593. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  17. (Ingelesez) «Same-sex Behavior Seen In Nearly All Animals, Review Finds» ScienceDaily (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  18. «1,500 animal species practice homosexuality» web.archive.org 2011-02-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  19. Homosexual behaviour in animals : an evolutionary perspective. Cambridge University Press 2006 ISBN 978-0-521-86446-6. PMC 71798078. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  20. Bagemihl, Bruce. (1999). Biological exuberance : animal homosexuality and natural diversity. (1st ed. argitaraldia) St. Martin's Press ISBN 0-312-19239-8. PMC 39281997. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  21. «Biological Exuberance: Animal Homosexuality and Natural Diversity. - Free Online Library» www.thefreelibrary.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  22. Room, Adrian. (1986). A dictionary of true etymologies. Routledge & Kegan Paul ISBN 0-7102-0340-3. PMC 11917595. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  23. Statt, David A.. (2003). A students dictionary of psychology. (1st ed. argitaraldia) Psychology Press ISBN 1-84169-341-3. PMC 51992690. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  24. «glbtq >> social sciences >> Kertbeny, Károly Mária» web.archive.org 2012-09-27 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  25. Feray, Jean-Claude; Herzer, Manfred; Peppel, Glen W.. (1990-04-30). «Homosexual Studies and Politics in the 19th Century:» Journal of Homosexuality 19 (1): 23–48.  doi:10.1300/J082v19n01_02. ISSN 0091-8369. PMID 2187922. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  26. «Psychopathia Sexualis» web.archive.org 2007-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  27. «atzelari - Hiztegia - Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  28. «Euskal Sexu Hiztegia — Wikibooks» eu.wikibooks.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  29. «Goazen telesaileko bollerak • ZUZEU» ZUZEU 2016-12-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  30. (Ingelesez) «Revista Orientaciones Nº 5 - Exterminio bajo el Nazismo by Fundación Triángulo por la igualdad social de lesbianas, gais, bisexuales y trans - Issuu» issuu.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  31. edited by Robert Gellately and Nathan Stoltzfus. (2001). Social outsiders in Nazi Germany. ISBN 0-691-18835-1. PMC 1043575704. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  32. The Routledge history of the Holocaust. Routledge 2011 ISBN 978-0-415-77956-2. PMC 633145422. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  33. Whisnant, Clayton John. (2016). Queer identities and politics in Germany : a history, 1880-1945. ISBN 978-1-939594-10-5. PMC 942745098. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).
  34. Marhoefer, Laurie. (2015). Sex and the Weimar Republic : German homosexual emancipation and the rise of the Nazis. ISBN 978-1-4426-1956-2. PMC 961410912. (Noiz kontsultatua: 2022-05-11).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu