Cesare Borgia (italieraz ˈtʃeːzare ˈbɔrdʒa ahoskatua; katalanez: Cèsar Borja, ˈsɛzər ˈβɔrʒə ahoskatua; gaztelaniaz: César Borja, ˈθesar ˈβorxa ahoskatua; Erroma, 1475 irailaren 13Viana, Nafarroa, 1507ko martxoaren 12) duke, printze, konde, condottiero, gonfaloniere, Iruñeko apezpikua, Valentziako artzapezpikua, Vaticanoko armadaren kapitaina eta kardinala izan zen.

Cesare Borgia

Gonfalonier of the Church (en) Itzuli

1500eko martxoaren 29a - 1503ko abuztuaren 18a
Giovanni Borgia, 2nd Duke of Gandia (en) Itzuli - Guidobaldo da Montefeltro
Captain General of the Church (en) Itzuli

1497ko ekainaren 14a - 1503ko azaroaren 1a
Giovanni Borgia, 2nd Duke of Gandia (en) Itzuli - Francesco Maria I della Rovere (en) Itzuli
administratzaile apostoliko

1495eko urtarrilaren 20a - 1499ko irailaren 6a
Elizbarrutia: Diocese of Elne (en) Itzuli
administratzaile apostoliko

1495 - 1499ko irailaren 6a
Elizbarrutia: Diocese of Coria (en) Itzuli
abbot of Cuixá (en) Itzuli

1494 - 1499
administratzaile apostoliko

1493ko azaroaren 4a - 1495eko urtarrilaren 20a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Castres (en) Itzuli

Santa Maria Nuova (en) Itzuli cardinal-deacon (en) Itzuli

1493ko irailaren 23a - 1498ko abuztuaren 18a
Giambattista Orsini (en) Itzuli - Raymond Peraudi (en) Itzuli
administratzaile apostoliko

1493ko abuztuaren 9a - 1493ko azaroaren 4a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Nantes (en) Itzuli

Valentziako artzapezpikua

1492ko abuztuaren 31 - 1499ko irailaren 6a
Alexandro VI.a - Juan de Borja Lanzol de Romaní, el menor (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Valencia (en) Itzuli
Iruñeko gotzaina

1491ko irailaren 12a - 1492ko abuztuaren 31
Alfonso Carillo (en) Itzuli
Elizbarrutia: Iruñeko elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaSubiaco1475eko irailaren 13a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaViana1507ko martxoaren 12a (31 urte)
Hobiratze lekuaViana
Heriotza moduagiza hilketa: Odoljarioa
Familia
AitaAlexandro VI.a
AmaVannozza dei Cattanei
Ezkontidea(k)Karlota Albretekoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBorgia
Hezkuntza
HeziketaPisako Unibertsitatea
Perugiako Unibertsitatea
HizkuntzakOld Catalan (en) Itzuli
italiera
Irakaslea(k)Filippo Decio (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakcondottieroa, apaiz katolikoa, diakonoa eta futbolaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraVatican Army (en) Itzuli
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakItalian Wars of 1499–1504 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 7528795 Edit the value on Wikidata
Cesare Borgiaren ehorzketa-lekuan, plaka, Vianan.

Karlota Albretekoa nafarrarekin ezkondu zen, eta Nafarroako Erresumako kapitain izendatuta, Gaztelaren inbasioan armak hartuta, erresumaren independentziaren aldeko borrokan hil zen.

Biografia

aldatu

Aita Rodrigo Borgia aita santua eta ama Vannozza Cattanei erromatarra, Giovanni eta Godofredo anaiak eta Lukrezia arreba zituen. Perugian ikasi zituen teologia eta zuzenbidea eta 17 urte zituela, Cesare Iruñeko apezpiku (1491) bihurtu zen. 20 urte bete baino lehen Valentziako artzapezpikua eta kardinala zen.

1497an Giovanni Borgia hil zenean Vaticanoko armadaren buruzagi bihurtu zen eta 1498an eliza utzi zuen. Luis XII.ak Valentinoiseko konde izendatu eta Joanes III.a Nafarroakoaren arreba zen Karlota Albretekoarekin ezkondu zuen. Romagna eskualdea konkistatu zuen aitarentzat, eta duke bihurtu zen 1501ean.

1503an aita pozoiturik hil eta Pio III.ak aita santu berriak Cesare atxilotu zuen. Julio II.a aita santuak Gaztelako Erresumari eman zion Cesare. Valladolideko kartzelatik ihesi egin zuen, eta Nafarroara jo zuen babes bila.

Nafarroan Joanes III.a Nafarroakoak kapitain izendatu eta Larraga berreskuratzeko misioa izan zuen, Leringo konde eta beaumontar jauntxoaren eskuetan baitzegoen. Geroago Vianako herri gehiena Nafarroako Erresumarentzat berreskuratu zuen, hura koroaren eta erresumako lege orokorren pean utziz.

Vianan setiopean zeuden azkenengo beaumontarrei eman zioten laguntzaz jabetuta, Borgiak gizon batzuen atzetik bere zaldiaren gainean abiadura bizian jarraitu zien. Leringo kondearen hiru soldaduk (Garcés de Ágreda, Pedro de Allo eta hirugarren gizon ezezagun bat) herritik Mendabiarako bidean 9 kilometrotara dagoen "La Barranca Salada" delako lekuan segada bat antolatu eta erail zuten. Viana udalerriko Andre Mariaren elizaren ate nagusiaren aurrean ehortzirik dago.[1]

Leloa Aut Cæsar aut nihil zuen (euskaraz: 'Cesare edo ezer ez'). Nikolas Makiavelok eredu gisa hartu zuen Printzea idaztean.

Bibliografia

aldatu

Filmografia

aldatu
Urtea Filma Zinema zuzendaria Aktorea
2006 Los Borgia Antonio Hernández Sergio Peris
1961 Il Duca Nero Pino Mercanti Cameron Mitchell
1948 Bride of Vengeance Mitchell Leisen Macdonald Carey
1941 Prince of Foxes Henry King Tyrone Power
1922 Lucrezia Borgia Richard Oswald Conrad Veidt

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Alfonso Carrillo
Iruñeko apezpikua
14911492
Ondorengoa
Antonio Pallavicini Gentili