Atari:Euskal Herriko historia

Null
Ongi etorri Euskal Herriko historiaren atarira!
Euskal Herriko historia

Euskal Herriko historia Europako herri zaharrenetariko baten historia da. Paleolitotik hasita, hainbat herriren influentzia jaso du herriak, zeltak, erromatarrak, frankoak, bisigodoak, musulmanak, gaztelarrak, ingelesak. Gaur egun Espainia eta Frantziaren artean kokatuta dago eta bi herri horien historiaren pasarteak jasan ditu. Bitarte horretan euskararen inguruan batzen den herrian Nafarroako Erresuma bezalako egitura politikoak egon ziren eta hainbat gerra, horietako asko inguruko estatuen eta euskaldunen konpetentzia gatazkek sortuak.

Herri nekazari eta abeltzain bat izatetik Europar Batasunaren barruan dagoen eskualde industrializatu eta aberatsa izatera igaro da, baina horretarako bere antzinako egiturak eta antolaketak guztiz eraldatu behar izan ditu.

Antzinaroa

aldatu

Paleolitoa

aldatu

Behe-Paleolitoa

aldatu
Aziliar kulturako bifaz bat.

Behe-Paleolitoa orain dela 1.500.000tik 100.000 urtera luzatzen den aldia da. Garai honetan Euskal Herrian aziliar kultura garatu zen eta Homo neanderthalensisa bizi zen. Garai honetan ez dira aurkitu hezurrik baina bai hainbat harri landu. Urbasako iturri batzuetatik gertu, Koskobilon eta Diman hainbat aztarna aurkitu dira. Euskal Herrian orain dela 200.000tik hasten da kontatzen, lehenagoko aztarnarik ez baita aurkitu. Euskal Herrian, garai hartan, kobazuloak erabiltzen ziren babesteko. Kobazulo hauetatik gertu beharrezkoak ziren gauza guztiak egon behar ziren: janaria, ura, egurra...

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

Gai nagusiak Kategoriak




Nabarmendutako artikulua Nabarmendutako irudi historikoa
Euskal tribuen kokapena erromatar geografoen arabera, gorriz leinu aurreindoeuroparrak eta urdinez zeltak

Euskal Herria erromatarren garaian bi probintziatan banatuta zegoen, eta lurraldearen zati bakoitza handiagoa zen unitate batean sartua zegoen. Horrela hegoaldea Tarraconensisen barruan zegoen eta Ipar Euskal Herria, Akitania erromatarra edo Novenpopulania zen.

Hainbat hiri sortu zituzten erromatarrek, gehien bat aurretik zegoen herrixkak birsortuz, besteak beste, Pompaelo (Iruñea), Lapurdum (Baiona), Veleia (Iruña-Veleia) eta Oiasso (Irun ?). Adierazgarria da euskarazko izenak iru(n) erroa dutela, hiri-ren baliokidea.

Euskal tribuak

aldatu

Herriak dokumentu zaharretan

aldatu

Kontuan hartu ohi diren idatzizko iturriak eta herri jakin bati edo besteri dagozkion hiri edo biziguneei buruzko datu zehatzak, baita geografian horiek kokatu ahal izateko bestelako informazio erabilgarriak ematen dituzten obrak ere, erromatarren agintaldi beteko autoreek idatziak dira, gure aroko I. eta II. mendeetakoak, hau da, Erromaren administrazio, antolakuntza, txertatze eta hiri eraikitzaile ekinaldia Iberiar Penintsulan gehien nabaritu zen garaikoak. Historiaren ikuspegitik, beraz, ez da zuzena gure aroko I. eta II. mendeetako datu horiek, besterik gabe, konkista aurreko herri edo talde etniko batek zituen mugak ezartzeko erabiltzea, zeren eta egoera ezagun eta jakin batetik hiru edo lau mende lehenagoko egoera ateratzen ari baita. Jarraian, eremu honi buruzko berriak idatzi zituzten autoreak azaltzen ditugu.

  • Estrabonek Geographia izenburuko obra idatzi zuen. Bertan agertzen diren datu asko aurreko iturrietatik hartu zituen (Posidonio, Asklepiade eta Artemidoro). Horregatik, egiten duen deskribapena, neurri handi batean, ez dagokio bere garaiari (Augusto eta Tiberioren agintaldiei), eta bai lehenagoko garai bati. Izan ere, Posidoniok K. a. 100. urtearen inguruan ezagutu zituen Galia eta Iberia dira bertan azaltzen direnak. Nolanahi ere, konkista ondoko berriak ere eskaintzen ditu.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...

1933ko Aberri Eguna Donostiako Atotxako futbol zelaian
Wiktionary Wikibooks Commons
Definizioa Testua Irudiak