Adolf Erik Nordenskiöld

Adolf Erik Nordenskiöld (Helsinki, 1832ko azaroaren 18a - Dalbjö, 1901eko abuztuaren 12a) suediar jatorriko finlandiar esploratzailea eta naturalista izan zen[1]. Artikoa esploratu eta Zembla Berria eta Siberiako itsasaldeak ikertu zituen. Ipar-ekialdeko Pasaia itsastatu zuen lehenbizikoa izan zen.

Adolf Erik Nordenskiöld

7. seat 12 of the Swedish Academy (en) Itzuli

1893ko abenduaren 20a - 1901eko abuztuaren 12a
Anders Anderson (en) Itzuli - Gustaf Magnus Retzius
member of the Second Chamber (en) Itzuli

1891 - 1893
Barrutia: Stockholm municipality electoral district (en) Itzuli
member of the Second Chamber (en) Itzuli

1881 - 1887
Barrutia: Stockholm municipality electoral district (en) Itzuli
member of the Second Chamber (en) Itzuli

1870 - 1872
Barrutia: Stockholm municipality electoral district (en) Itzuli
member of the Riksdag of the Estates (en) Itzuli

1862 - 1866
Bizitza
JaiotzaHelsinki1832ko azaroaren 18a
Herrialdea Suedia
Finlandiako Dukerri Handia
Lehen hizkuntzasuediera
HeriotzaDalbyö gård (en) Itzuli eta Västerljungs församling (en) Itzuli1901eko abuztuaren 12a (68 urte)
Hobiratze lekuaVästerljung cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaNils Gustaf Nordenskiöld
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaImperial Alexander University (en) Itzuli
Helsinkiko Unibertsitatea
Hizkuntzaksuediera
norvegiera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, historian of cartography (en) Itzuli, kartografoa, idazlea, geologoa, geografoa, arctic explorer (en) Itzuli, mineralogoa, politikaria, botanikaria eta aristokrata
Enplegatzailea(k)Stockholmgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
San Petersburgoko Zientzien Akademia
Suediar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sällskapet Idun (en) Itzuli
Göttingengo Zientzien Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaQ10604782 Itzuli
"Ministeriella partiet" (en) Itzuli

Bizitza

aldatu
 
Adolf Erik Nordenskjöldek 1878ko bidaian eginiko ibilbidea.

Finlandian jaio zen baina arrazoi politikoak zirela eta, Suediara erbesteratu behar izan zuen. Irakaslea izan zen Stockholmen. 1858an eta 1861ean Artikora egindako bi espediziotan parte hartu zuen. 1864an eta 1868an Svalbard uharteetara zihoazen espedizioak antolatu zituen, bide horretatik iparburura iritsiko zelakoan; ez zen heldu baina garrantzi handiko aurkikuntza zientifikoak egin zituen. 1870ean Groenlandiako mendebaldeko kostaldea ikertu zuen. 1875ean Jenisei ibaiaren bokaleraino iritsi zen eta Europaren eta Errusiaren arteko merkataritzarako bide berri bat aurkitu zuen. Harrezkero haren helburu nagusia ipar-ekialdeko igarobidea aurkitzea izan zen. 1878an Göteborgetik irten zen Vega izeneko itsasontzian, Txeliuskin lurmuturra iragan eta Lena ibaiaren bokalera iritsi zen; Ekialdeko lurmuturra atzean utzi eta Japoniara iritsi zen. Suezko kanaletik itzuli zen Europara.

1880ean "Vega"n egindako bidaldia izeneko liburua argitaratu zuen. Faksimile-bildumak eta mapa zaharrei buruzko ikerketak ere argitaratu zituen: Facsimil Atlas (1889) eta Periphus (1897).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolf Erik Nordenskiöld