1870
urte
1870. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XVIII.a • XIX.a • XX.a |
Hamarkadak | 1850(e)koa • 1860(e)koa • 1870(e)koa • 1880(e)koa • 1890(e)koa |
Urteak | 1867 • 1868 • 1869 • 1870 • 1871 • 1872 • 1873 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1870 MDCCCLXX |
Ab urbe condita | 2623 |
Armeniar egutegia | 1319 ԹՎ ՌՅԺԹ |
Bahá'í egutegia | 26 – 27 |
Bengaliar egutegia | 1277 |
Berber egutegia | 2820 |
Egutegi budista | 2414 |
Myanmarko egutegia | 1232 |
Bizantziar egutegia | 7378 – 7379 |
Koptoen egutegia | 1586 – 1587 |
Etiopiar egutegia | 1862 – 1863 |
Hebrear egutegia | 5630 – 5631 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1926 – 1927 |
Shaka Samvat | 1792 – 1793 |
Kali Yuga | 4971 – 4972 |
Iraniar egutegia | 1248 – 1249 |
Islamiar egutegia | 1286 – 1287 |
Japoniar egutegia | Meiji 3 (明治3年) |
Korear egutegia | 4203 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2413 |
Holozeniar egutegia | 11870 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Irailaren 6a – Kosme Etxebarrieta errepublikarrak Bizkaiko komentu guztiak ixteko eskatu zion Aldundiari.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 23a – AEBetako armadak Marias ibaiko sarraskia eragin zuen. Piegan jatorrizko herriko 217 pertsona hil zituen Montanan. Hildako gehienak haurrak, emakumeak eta adinekoak ziren.
- Uztailaren 19a – Frantziar palamentuak Prusiaren kontrako guda hasteko bozkatu eta gero, liskarra hasi zen.
- Irailaren 2a – Sedango guduan, Napoleon III.ak bandera zuria altxatzea agindu eta bere armada osoa errenditu zuen.
Arte eta kultura
aldatuLiteratura
aldatu- Joan Batista Azkonagerre idazle baionarrak Atheka gaitzeko oihartzunak liburua argitaratu zuen. Garai hartan lehen euskal eleberria kontsideratua izan zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatuJaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – Ernst Barlach, alemaniar eskultorea, margolaria eta idazlea (h. 1938).
- Urtarrilaren 6a – Gustav Bauer, Alemaniako kantzilerra (h. 1944).
- Urtarrilaren 8a – Miguel Primo de Rivera, Espainiako diktadorea (h. 1930).
- Urtarrilaren 11 – Ricardo Duque de Estrada, nafar politikari eta arkeologoa (h. 1941).
- Urtarrilaren 20a – Guillaume Lekeu, belgikar musikagilea (h. 1894).
- Urtarrilaren 25a – Helge von Koch, suediar matematikaria, Koch elur-maluta irudi fraktalagatik ezaguna (h. 1924).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 2a – Henri Fehr, suitzar matematikaria (h. 1954).
- Otsailaren 3a – Ada Negri, italiar idazlea (h. 1945).
- Otsailaren 7a – Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa (h. 1937).
- Otsailaren 21a – Manuel Gómez-Moreno, espainiar historialaria eta arkeologoa (h. 1970).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 5a – Frank Norris, estatubatuar eleberrigilea eta kazetaria (h. 1902).
- Martxoaren 7a – Ernst Leonard Lindelöf, finlandiar matematikaria (h. 1946).
- Martxoaren 8a – Juan Tomás Gandarias, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (h. 1940).
- Martxoaren 8a – Ivan Skvortsov-Stepanov, errusiar militante boltxebikea (h. 1928).
- Martxoaren 13a – William Glackens, estatubatuar margolaria (h. 1938).
- Martxoaren 20a – Paul von Lettow-Vorbeck, alemaniar mitarra (h. 1964).
- Martxoaren 25a – Friedrich Karl Arnold Schwassmann, alemaniar astronomoa (h. 1964).
Apirila
aldatu- Apirilaren 14a – François Dussaud, suitzar zientzialaria (h. 1953).
- Apirilaren 21a – Edwin Stanton Porter, estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 1941).
- Apirilaren 22a – Vladimir Lenin, errusiar iraultzailea, boltxevike alderdiaren burua eta Leninismoaren sortzailea (h. 1924).
- Apirilaren 30a – Franz Lehár, hungariar jatorriko austriar musikagilea (h. 1948).
- Apirilaren 30a – Dhundiraj Govind Phalke, indiar zinemagilea (h. 1944).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 3a – Alexandre Benois, errusiar margolari eta eszenografoa (h. 1960).
- Maiatzaren 5a – Juana la Macarrona, cadiztar flamenko-dantzari ijitoa (h. 1947).
- Maiatzaren 6a – Pere Coromines, kataluniar politikaria eta idazlea (h. 1939).
- Maiatzaren 16a – Antonín Slavíček, txekiar margolari inpresionista (h. 1910).
- Maiatzaren 24a – Jan Christian Smuts, Hegoafrikako politikari eta militarra, Hego Afrikaren batasunaren aitzindaria (h. 1950).
- Maiatzaren 27a – Adolf Schulten, alemaniar historialari eta arkeologoa (h. 1960).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Célestin Bouglé, frantziar filosofo eta soziologoa (h. 1940).
- Ekainaren 5a – Jeannie Gunn, australiar idazlea (h. 1961).
- Ekainaren 13a – Jules Bordet, belgikar mediku eta mikrobiologoa, 1919ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1961).
- Ekainaren 21a – Clara Immerwahr, alemaniar kimikaria, bakezalea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1915).
- Ekainaren 24a – Edwin Foster Coddington, estatubatuar astronomoa (h. 1950).
- Ekainaren 25a – Robert Erskine Childers, irlandar errepublikarra (h. 1922).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 3a – Richard Bedford Bennett, Kanadako lehen ministroa (h. 1947).
- Uztailaren 7a – Fermín Arrudi, aragoiar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,29 metro garai izatera heldu zen aragoiar ezaguna (h. 1913).
- Uztailaren 12a – Luis II.a Monakokoa, Monakoko printzea (h. 1949).
- Uztailaren 21a – Emil Orlík, txekiar margolari, grabatzaile eta litografoa (h. 1932).
- Uztailaren 26a – Ignacio Zuloaga, margolari euskalduna (h. 1945).
- Uztailaren 27a – Hilaire Belloc, frantziar jatorriko ingeles idazle, historialari eta politikaria (h. 1953).
- Uztailaren 27a – Bertram Boltwood, estatubatuar fisikari eta kimikaria (h. 1927).
- Uztailaren 28a – Henri Jaspar, Belgikako lehen ministroa (h. 1939).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 7a – Philip Herbert Cowell, britainiar astronomoa (h. 1949).
- Abuztuaren 7a – Gustav Krupp von Bohlen und Halbach, alemaniar diplomazialari eta enpresaburua (h. 1950).
- Abuztuaren 21a - George Cockram, eskoziar futbolaria, Athleticen aritutakoa (h. 1929).
- Abuztuaren 27a – Amado Nervo, Mexikoko idazle modernista (h. 1919).
- Abuztuaren 30a – Lavr Kornilov, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (h. 1918).
- Abuztuaren 31 – Maria Montessori, italiar pedagogo berritzaile eta psikiatra (h. 1952).
Iraila
aldatu- Irailaren 5a – Joaquín Arteaga, donostiar noble eta politikaria, XVII. Infantadoko dukea (h. 1947).
- Irailaren 5a – Antonio Madariaga, gipuzkoar apaiz jesuita eta idazlea (h. 1921).
- Irailaren 7a – Aleksandr Kuprin, errusiar idazlea (h. 1938).
- Irailaren 11 – Nils Kjær, norvegiar idazlea (h. 1924).
- Irailaren 15a – Horacio Etxebarrieta, bizkaitar politikari eta industria-gizona (h. 1963).
- Irailaren 18a – Jenaro Larratxe, nafar enpresaburu eta politikaria, Euskeraren Adiskideak elkarte euskaltzalearen presidente eta sortzailea (h. 1935).
- Irailaren 21a – Julián Besteiro, Espainiako buruzagi sozialista (h. 1940).
- Irailaren 21a – Mateo Muxika, euskal herritar apaiza, Gasteiz eta Bilboko gotzaina (h. 1968).
- Irailaren 26a – Kristian X.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1947).
- Irailaren 27a – Jan Battitt Millox, lapurtar bertsolaria (h. 1940).
- Irailaren 28a – Florent Schmitt, frantziar musikagilea (h. 1958).
- Irailaren 30a – Jean Perrin, frantziar fisikaria (h. 1942).
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Oleksandr Tsiurupa, ukrainar boltxebikea (h. 1928).
- Urriaren 8a – Demetrio Jauregialtzo, gipuzkoar indianoa, negoziogizona eta Argentinako Idiazabal herriaren fundatzailea (h. 1934).
- Urriaren 8a – Louis Vierne, frantziar organojole eta konposatzailea (h. 1937).
- Urriaren 14a – José Madinabeitia, gipuzkoar mediku eta politikari sozialista (h. 1923).
- Urriaren 20a – Michael William Balfe, irlandar opera abeslari eta musikagilea (j. 1808).
- Urriaren 22a – Ivan Bunin, errusiar idazlea, 1933ko Literaturako Nobel Saria (h. 1953).
- Urriaren 22a – Johan Ludwig Mowinckel, Norvegiako lehen ministroa (h. 1943).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Santos Jorge, nafar musikagile eta kapera-maisua (h. 1941).
- Azaroaren 10a – Mikhail Rostovtsev, ukrainar historialaria (h. 1952).
- Azaroaren 11 – Sigfrid Edström, suediar industrialaria, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko 4. presidentea (h. 1964).
- Azaroaren 21a – Alexander Berkman, lituaniar ekintzaile eta idazle politiko anarkista (h. 1936).
- Azaroaren 24a – Juan Manuel Lertxundi, euskal idazlea (h. 1925).
- Azaroaren 25a – Maurice Denis, frantziar margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazlea (h. 1943).
- Azaroaren 27a – Juho Kusti Paasikivi, Finlandiako presidentea (h. 1956).
- Azaroaren 29a – Enric Prat de la Riba, kataluniar politikari eta abokatua (h. 1917).
Abendua
aldatu- Abenduaren 7a – Nicolasa Pradera, euskal sukaldaria (h. 1959).
- Abenduaren 9a – Hedvig Hamilton, suediar erretratu margolaria (h. 1949).
- Abenduaren 10a – Adolf Loos, Mugimendu Modernoko hastapenetako arkitekto berritzaile txekiarra (h. 1933).
- Abenduaren 10a – Pierre Louÿs, frantziar olerkari eta idazlea (h. 1925).
- Abenduaren 13a – Virginia Ragsdale, estatubatuar irakasle eta matematikaria, kurba aljebraikoetan aditua (h. 1945).
- Abenduaren 14a – Lluís Duran i Ventosa, kataluniar politikari eta legegizona (h. 1954).
- Abenduaren 14a – Dirk Jan de Geer, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1960).
- Abenduaren 14a – Karl Renner, austriar politikaria (h. 1950).
- Abenduaren 15a – Josef Hoffmann, austriar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1956).
- Abenduaren 18a – Hector Hugh Munro, britainiar idazlea eta antzerkigilea (h. 1916).
- Abenduaren 21a – Patrick Duncan, Hegoafrikako gobernadore nagusia (h. 1943).
- Abenduaren 23a – Jessie Tarbox Beals, kanadar-estatubatuar argazkilaria, AEBetan argitaratu zuen lehen emakume erreportari grafikoa (h. 1942).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- José Otalora, gasteiztar abokatu eta politikari kontserbadorea, Gasteizko alkatea (h. 1948).
- Jose Juan Albistur Iturria, nafar musikaria eta organo-jolea (h. 1930).
- Rafael Díaz-Aguado, nafar kazetari eta politikari karlista (h. 1942).
- Ricardo Zarikiei Ezenarro, nafar pediatra eta entomologoa (h. 1943).
- Victoriano Fernández Askartza, nafar astronomoa (h. 1934).
- Annie Londonderry, estatubatuar txirrindularia, kazetaria eta abenturazalea, munduan bizikletaz ibili zen lehen emakumea (h. 1947).
- Makarios II.a, Zipreko artzapezpikua (h. 1950).
- Yohanna Barnaba Abdallah, mozambiketar historialari, idazle eta apaiz anglikanoa (h. 1924).
Heriotzak
aldatuUrtarriletik ekainera
aldatu- Urtarrilaren 9a – Sir George Lacy Evans, britainiar militar eta politikaria (j. 1787).
- Urtarrilaren 19a – Jean-Baptiste Troppmann, frantziar serieko-hiltzailea, gillotinan (j. 1849).
- Urtarrilaren 21a – Aleksandr Herzen, errusiar idazle eta iraultzailea (j. 1812).
- Urtarrilaren 25a – Victor de Broglie, Frantziako lehen ministroa (j. 1785).
- Urtarrilaren 29a – Leopoldo II.a Toskanakoa, Toskanako duke handia (j. 1797).
- Otsailaren 11 – Carlos Soublette, Venezuelako presidentea (j. 1789).
- Otsailaren 12a – Jacobus Mattheüs de Kempenaer, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1793).
- Otsailaren 19a – Nathaniel de Rothschild, ingeles enpresaburua, bankaria eta enologoa, Château Mouton Rothschild ezarri zuena (j. 1812).
- Martxoaren 1a – Francisco Solano López, Paraguaiko presidentea (j. 1827).
- Martxoaren 3a – Friedrich Boie, alemaniar zoologoa (j. 1789).
- Martxoaren 9a – Maria Ann Smith, britainiar-australiar baratzezaina, Granny Smith sagar motaren landatzailea (j. 1799).
- Martxoaren 18a – Joaquin Gaztanbide, nafar musikagilea (j. 1822).
- Martxoaren 21a – Jan Battitt Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1804).
- Apirilaren 4a – Heinrich Gustav Magnus, alemaniar fisikaria (j. 1802).
- Apirilaren 9a – Juan Domingo Untzueta, bizkaitar argitaldaria (j. 1794).
- Apirilaren 15a – Emma Willard, estatubatuar irakasle eta idazlea, emakumezkoentzako bigarren hezkuntzako eskolak eta unibertsitateak sortzearen sustatzailea (j. 1787).
- Apirilaren 16a – Maria Karolina Borboi Bi Sizilietakoa, italiar printzesa (j. 1798).
- Apirilaren 29a – Juan Crisóstomo Falcón, Venezuelako presidentea (j. 1820).
- Maiatzaren 17a – Radhanath Sikdar, bengaliar matematikaria (j. 1813).
- Ekainaren 6a – Ferdinand von Wrangel, errusiar baltikoko germaniar esploratzailea (j. 1797).
- Ekainaren 9a – Charles Dickens, ingeles idazlea (j. 1812).
- Ekainaren 14a – Charles Korta, lapurtar politikaria, bonapartismoaren aldekoa (j. 1805).
- Ekainaren 15a – Narciso Pascual Colomer, espainiar arkitektoa (j. 1808).
- Ekainaren 23a – Victor Luis Gaminde, bizkaitar politikari liberala (j. 1801).
- Ekainaren 25a – Isabel Le Brun de Pinochet, hezkuntzaren aldeztailea, Txilen neskek hezkuntzarako sarbidea izatea ekarri zuena (j. 1845).
Uztailetik abendura
aldatu- Uztailaren 22a – Josef Strauss, austriar musikagilea (j. 1827).
- Abuztuaren 7a – Pedro Cirilo Uritz, nafar apaiza, Iruñeko apezpikua (j. 1799).
- Irailaren 23a – Prosper Mérimée, frantsesezko idazlea, hizkuntzalaria eta arkeologoa (j. 1803).
- Irailaren 23a – Valeriano Domínguez Bécquer, espainiar pintorea (j. 1833).
- Irailaren 28a – Bonifacio Ruiz de los Llanos, guda gautxoan zerbitzatu zuen militarra (j. 1791).
- Urriaren 2a – Pedro Jose Samper, nafar idazlea eta apaiza (j. 1815).
- Urriaren 12a – Robert E. Lee, estatubatuar militarra (j. 1807).
- Urriaren 24a – Charles Joseph Minard, frantziar injinari zibila (j. 1781).
- Azaroaren 4a – George Merryweather, ingeles medikua eta asmatzailea (j. 1794).
- Azaroaren 8a – Josefa Cruz de Gassier, bilbotar sopranoa (j. 1821)
- Azaroaren 21a – Karel Jaromír Erben, txekierazko poeta, etnografoa eta filologoa (j. 1811).
- Azaroaren 24a – Lautréamonteko kondea, frantziar poeta (j. 1846).
- Azaroaren 28a – Frédéric Bazille, frantziar margolari inpresionista (j. 1841).
- Abenduaren 5a – Alexandre Dumas, frantsesezko idazle famatu eta emankorra (j. 1802).
- Abenduaren 13a – Pascual Madoz, nafar politikaria eta idazlea, Genovan (j. 1806).
- Abenduaren 17a – Saverio Mercadante, italiar musikagilea (j. 1795).
- Abenduaren 22a – Gustavo Adolfo Bécquer, espainiar idazle eta poeta (j. 1836).
- Abenduaren 27a - Obdulio Perea, arabar poeta, antzerkigile eta itzultzailea (j. 1836).
- Abenduaren 30a – Juan Prim, espainiar politikari eta militarra (j. 1814).
Kanpo estekak
aldatu