Taldea 15
Periodoa
2 7
 N 
3 15
 P 
4 33
 As 
5 51
 Sb 
6 83
 Bi 
7 115
 Uup 

IUPAC-en nomenklatura modernoan, 15. taldeko elementua taula periodikoaren 15. seriean dagoen elementua da. Talde honi nitrogenoaren talde edo pniktogenoak ere deritzo[1].

Talde honetako elementuak hauek dira:

Talde honen ezaugarri bereizlea kanpoko balentzia-geruzan 5 elektroi edukitzea da; s azpigeruzan 2 elektroi dauzkate eta p azpigeruzan 3 elektroi. Beraz, kanpoko geruza betetzeko 3 elektroi falta zaizkie.

Talde honetako elementurik garrantzitsuena nitrogenoa da (N). Molekula diatomiko gisa, airearen osagai nagusia da.

Taldearen konposatu binarioei 'pniktido ere deitzen zaie. Izen hau grezieratik dator (πνίγειν, pnigein, ito esan nahi du). Era berean, taldeko bi elementu arruntenen (P eta N) izen mnemonikoa da.

Nitrogenoaren taldeko elementuak

Elementu hauek oso egonkorrak dira konposatuak sortzen dituztenean, lotura kobalente bikoitz eta hirukoitzak eratzen baitituzte. Hain zuzen, ezaugarri horixe da beren toxikotasuna eragiten duena, batez ere fosforoaren, artsenikoaren eta antimonioaren kasuan. Substantzia hauek gizakiaren gorputzeko elementu kimikoekin erreakzionatzen dutenean, gibelak prozesatu ezin ditzakeen erradikal aske sendoak eratzen dituzte eta gorputzean metatzen dira. Paradoxikoki, nitrogenoaren eta bismutoaren kasuan lotura sendo horiek dira beren toxikotasun txikiaren errudunak: hausteko zailak diren erreaktibotasun txikiko molekulak eratzen dituzte beste atomo batzuekin. Esaterako, N2 molekula atmosfera inerteak sortzeko erabiltzen da xenona edo beste edozein gas noble oso garestia denean.

Nitrogenoaren taldean bi ez-metal, bi metaloide eta metal bat daude. Taldeko elementu guztiak solidoak dira giro-tenperaturan, nitrogenoa salbu, gasa baita.

Erreferentziak

aldatu
  1. N G Connelly and T Damhus (with R M Hartshorn and A T Hutton) (2005). "Nomenclature of Inorganic Chemistry: IUPAC Recommendations 2005 section IR-3.5" 0-85404-438-8 [1]

Kanpo estekak

aldatu