Kitxua
Kitxua[1] edo Runa simi Amerikan laugarren hizkuntza mintzatuena da, ingelesa, gaztelania eta portugesaren ondoren. 14 milioi hiztun inguru daude munduan, Andeetako eskualdeetan nagusiki barreiatuta.
Kitxua | |
---|---|
Qhichwa simi | |
Kitxuaren hedadura, Hego Amerikan. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Argentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru |
Hiztunak | 10.000.000 |
Ofizialtasuna | Bolivia eta Peru |
Eskualdea | Andeak |
Araugilea | ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
Kitxuarra | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria |
Kasu gramatikalak | kausatiboa, komitatiboa, abesiboa eta comparative case (en) |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Aurrekaria | Proto-Quechua (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | qu |
ISO 639-2 | que |
ISO 639-3 | que |
Ethnologue | que |
Glottolog | quec1387 |
Wikipedia | qu |
IETF | qu |
Ofiziala da Perun, Bolivian (Cochabamba, Chuquisaca, Potosi, La Paz eta Oruro departamenduetan bereziki) eta Kolonbian (Putumayo eta Nariño departamenduetan). Horrez gain, Ekuadoren, Argentinan (Salta, Jujuy eta Santiago del Estero probintzietan) eta Txilen (Antofagasta) ere mintzatzen da.
Familiei dagokienez, hizkuntza isolatua da.
Kitxua hitzak "inguru epela" esan nahi du eta Runa simi-k "gizakien hizkuntza" (Kastilla simi: gaztelania, Inka simi: Inken hizkuntza).
Historia
- 1540an, Frai Domingo de Santo Tomás domingotarrak Perura iritsi eta "gizakien hizkuntza" ikasi zuen, biztanleak ebanjelizatzeko. 1560an Valladoliden "Grammatica o Arte de la Lengua General de los Indios de los Reynos del Peru" eta "Lexicon o Vocabulario de la Lengua General del PERV" liburuak argitaratu zituen.
- 1680an, Juan de Espinoza Medrano apaiz perutarrak "Rapto de Proserpina" eta "Uska Pawqar, el hijo pródigo" fikziozko liburuak argitaratu zituen.
- 1935ean, José María Arguedas idazleak "Agua" argitara eman zuen.
- 1964an, Alfredo Torero Fernández hizkuntzalari eta antropologo perutarrak "Los dialectos quechuas" lan mardula kaleratu zuen.
- 1976an, Toreroren ikasle batek, Rodolfo Cerrón Palomino hizkuntzalari perutarrak, lehendabiziko hiztegia argitaratu zuen, huanka aldaeran.
- 1994an, Rodolfo Cerrónek kaleratu zuen hegoaldeko kitxua (Peruko hegoaldea, Bolivia eta Argentina) batuaren hiztegia.
Dialektoak
Bi adar nagusi bereizten dira: Kitxua I edo Waywash eta Kitxua II edo Wanp'una. Bigarrena hiru azpi-adarretan banatzen da: A (Yunyay), B (Chinchay) eta C (Hegoaldekoa).
Alfredo Torero hizkuntzalari perutarraren arabera, zazpi multzotan banatuko ditugu:
- Ankax-Huanuko (I).
- Tarma-Huanuko (I).
- Jauja-Huanka (I).
- Kajamarka-Kañaris (IIA)
- Chachapoyas-Lamas (IIB)
- Ekuador-Kolonbia (IIB)
- Hegoaldeko kitxua (Ayacucho, Cusco, Bolivia eta Santiago del Estero).
Gramatika
Izenak
Izen-erroek atzizkiak onartzen dituzte pertsona (jabetza adierazteko, ez identitatea), [[pluraltasun gramatikal|pluraltasun]a], eta kasua adierazteko. Orokorrean, pertsonako atzizkia pluraltasunarena baino lehenago doa.
Function | Atzizkia | Adibidea | (itzulpena) | |
---|---|---|---|---|
Pluraltasuna | -kuna | wasikuna | etxeak | |
Kasu gramatikalak | Nominatiboa | – | wasi | etxea (subj.) |
Akusatiboa | -(k)ta | wasita | etxea (obj.) | |
Datiboa | -paq | wasipaq | etxeari | |
Genitiboa | -p(a) | wasip(a) | Etxeko | |
Inesiboa | -pi | wasipi | etxean | |
Ablatiboa | -manta, -piqta | wasimanta, wasipiqta | etxetik | |
Hurbitze adlatibo | -man | wasiman | etxerantz | |
Muga-adlatiboa | -kama, -yaq | wasikama, wasiyaq | etxeraino | |
Instrumentala | -wan | wasiwan | etxeaz, with the house, and the house | |
Komitatiboa | -(ni)ntin | allquntin | txakurrarekin(?), along with the dog | |
Kausatiboa | -rayku | wasirayku | etxearengatik | |
Destinatiboa | -paq | wasipaq | etxerako, etxearentzat | |
Abesiboa | -naq | wasinaq | etxerik gabe, etxebako | |
Inklusiboa | -piwan, puwan | wasipiwan, wasipuwan | etxea barne (?) | |
Perlatiboa (?) (perlative, transitive) | -(rin)ta | wasinta | etxean zehar, etxetik | |
Gertukoa(?) (immediate) | -raq | wasiraq | (?), first the house | |
Interaktiboa (interactive) | -pura | wasipura | etxeen artean, among the houses | |
Esklusiboa | -lla(m) | wasilla(m) | etxea bakarrik, only the house | |
Konparatiboa | -naw, -hina | wasinaw, wasihina | etxea, baino, than the house | |
Posesiboa | Singularreko 1. pertsona | -y, -i | wasiy, wasii | nire etxea |
Singularreko 2. pertsona | -yki | wasiyki | zure etxea | |
Singularreko 3. pertsona | -n | wasin | haren etxea | |
Pluraleko 1. pertsona (inkl) | -nchik | wasinchik | gure etxea (hizlaria barne) | |
Pluraleko 1. pertsona (eskl) | -y-ku | wasiyku | gure etxea (hizlaria kanpo) | |
Pluraleko 2. pertsona | -yki-chik | wasiykichik | zuen etxea | |
Pluraleko 3. pertsona | -n-ku | wasinku | haien etxea |
Erreferentziak
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-11-18).
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kitxua |
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz) Quechua.org
- (Alemanez)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Frantsesez) Runasimi.de
- Maria Juana Farinango Ekuadorko kitxuari elkarrizketa, Argia, 2008-11-16.
- Leonel Cerruto Boliviako kitxuari elkarrizketa, Argia, 2008-11-23.
- Hizkimizki Lortu lista bat euskarazko oinarrizko esaldi eta beren kitxuazko baliokideekin.
- Kitxuaren prozesamendurako lehen hurbilketa Ixa taldea eta Cuscoko UNSAAC unibertsitatearen antolatutako mintegia.
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |