Kitxua[1] edo Runa simi Amerikan laugarren hizkuntza mintzatuena da, ingelesa, gaztelania eta portugesaren ondoren. 14 milioi hiztun inguru daude munduan, Andeetako eskualdeetan nagusiki barreiatuta.

Kitxua
Qhichwa simi
[[Fitxategi:
Ketxuaren hedapena Hego Amerikan
|285px]]
Datu orokorrak
Lurralde eremuaArgentina, Brasil, Bolivia, Txile, Kolonbia, Ekuador, Peru
Hiztunak10.000.000
OfizialtasunaBolivia eta Peru
EskualdeaAndeak
Araugileaez du
Hizkuntza sailkapena
Ketxuarra
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza eta hizkuntza eranskaria
Kasu gramatikalakkausatiboa, komitatiboa, abesiboa eta comparative case (en) Itzuli
Alfabetoalatindar alfabetoa
AurrekariaProto-Quechua (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1qu
ISO 639-2que
ISO 639-3que
Ethnologueque
Glottologquec1387
Wikipediaqu
IETFqu

Ofiziala da Perun, Bolivian (Cochabamba, Chuquisaca, Potosi, La Paz eta Oruro departamenduetan nagusiki) eta Kolonbian (Putumayo eta Nariño departamenduetan). Horrez gain, Ekuadoren, Argentinan (Salta, Jujuy eta Santiago del Estero probintzietan) eta Txilen (Antofagasta) ere mintzatzen da.

Familiei dagokienez, hizkuntza isolatua da.

Kitxua hitzak "inguru epela" esan nahi du eta Runa simi-k "gizakien hizkuntza" (Kastilla simi: gaztelania, Inka simi: Inken hizkuntza).

Historia

  • 1540an, Frai Domingo de Santo Tomás domingotarrak Perura iritsi eta "gizakien hizkuntza" ikasi zuen, biztanleak ebanjelizatzeko. 1560an Valladoliden "Grammatica o Arte de la Lengua General de los Indios de los Reynos del Peru" eta "Lexicon o Vocabulario de la Lengua General del PERV" liburuak argitaratu zituen.
  • 1680an, Juan de Espinoza Medrano apaiz perutarrak "Rapto de Proserpina" eta "Uska Pawqar, el hijo pródigo" fikziozko liburuak argitaratu zituen.
  • 1935ean, José María Arguedas idazleak "Agua" argitara eman zuen.
  • 1964an, Alfredo Torero Fernández hizkuntzalari eta antropologo perutarrak "Los dialectos quechuas" lan mardula kaleratu zuen.
  • 1976an, Toreroren ikasle batek, Rodolfo Cerrón Palomino hizkuntzalari perutarrak, lehendabiziko hiztegia argitaratu zuen, huanka aldaeran.
  • 1994an, Rodolfo Cerrón-ek kaleratu zuen "Hegoaldeko ketxua" (Peruko hegoaldea, Bolivia eta Argentina) batuaren hiztegia.

Dialektoak

Bi adar nagusi bereizten dira: Kitxua I edo Waywash eta Kitxua II edo Wanp'una. Bigarrena hiru azpi-adarretan banatzen da: A (Yunyay), B (Chinchay) eta C (Hegoaldekoa).

Alfredo Torero hizkuntzalari perutarraren arabera, zazpi multzotan banatuko ditugu:

  • Ankax-Huanuko (I).
  • Tarma-Huanuko (I).
  • Jauja-Huanka (I).
  • Kajamarka-Kañaris (IIA)
  • Chachapoyas-Lamas (IIB)
  • Ekuador-Kolonbia (IIB)
  • Hegoaldeko ketxua (Ayacucho, Cusco, Bolivia eta Santiago del Estero).

Erreferentziak

  1. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-11-18).

Kanpo loturak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.

Txantiloi:NA lotura