Edukira joan

Zirtze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirtze
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaEea
OgibideaAztia
Familia
AitaAeëtes (en) Itzuli eta Helios
AmaPerseis eta Hekate
Ezkontidea(k)Telemako
Bikotekidea(k)Odiseo
Seme-alabakAgrius (en) Itzuli, Auson, Ardeas (en) Itzuli, Telegonus (en) Itzuli, Latino, Cassiphone (en) Itzuli eta Anteias (en) Itzuli
Anai-arrebakPasifae, Aeëtes (en) Itzuli, Perses eta Perses (en) Itzuli

Greziar mitologian, Zirtze[1] (grezieraz: Κίρκη) Eea uhartean bizi zen jainkosa eta sorgin bat zen. Bere gurasoak Helios, Eguzkiaren titan aurreolinpikoa, eta Perseis ozeanidea ziren. Bere neba-arrebak Eetes eta Pasifae ziren. Zirtzek bere etsaiak eta bera mintzen zutenak edabe magikoen bidez animalia bihurtzen zituen. Ospe handia zuen medikuntzan, sendabelarretan eta sorginkerietan zituen ezagutzengatik.

Zirtze Homeroren Odisean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ulises, Zirtzeren jauregian. 1667an Wilhelm Schubert van Ehrenbergek margotua. Animaliak Carl Borromäus Andreas Ruthartek margotu zituen, geroago. Margolana Getty Centerren dago.

Homeroren Odisean, Zirtzeren jauregia irla erdiko baso bateko zabalgunean altxatua zen harrizko eraikuntza bezala deskribatzen da. Jauregiaren inguruan, lehoiak eta otsoak zebiltzan, baina benetan Zirtzeren magiaren biktimak besterik ez ziren. Ez ziren arriskutsuak eta ezezagun guztiak lausengatzen zituen. Zirtzek ehungailu batean pasatzen zuen denbora. Eea irlara iritsi zenean, itsasontzitik tripulazio erdia jeisteko agindu zuen, eta bera itsasontzian geratu zen gainerakoekin. Zirtzek otordu batera gonbidatu zituen marinelak, bere edabeetako batekin sorgindu zituen eta gero, asko jan zutenean, bere makilarekin txerri bilakatu zituen. Bakarrik Eurilokok lortu zuen ihes egitea, hasieratik traizio bat espero baitzuen. Ulises eta itsasontzian zeuden gainerakoak ohartarazi zituen.

Goian, Ulises Zirtze jarraitzen. Bien artean Zirtzeren hagatxo magikoa eta bere skyphos (kopa) gizakiak animali bihurtzen dituen edabearekin. Ezkerraldean animali bilakatutako bi gizon. K.a. 440 urte inguruko ontzia.

Ulises bakarrik joan zen bere gizonak salbatzera, baina bidean Hermesekin topatu zen eta honek moly (grezieraz: μῶλυ) landarea eman zion, landare horrek sorginkeriatik babestuko baitzuen.

Zirtzek ezin izan zuenean animalia bihurtu, marinelak gizaki itxurara itzularazi zion Ulisesek. Azkenean Zirtze Ulisesez maitemindu zen, eta haren etxerako bidean lagundu zuen, Ulises eta bere tripulazioa urte bat irlan egon eta gero.

Zirtzek bi bide iradoki zizkion Itakara bueltatzeko itsaslamien uhartea inguratu ondoren; edo "noraezko arroketarantz" joatea edo Eszila arriskutsuaren eta Karibdiseko zurrunbilotik pasatzea (toki gehienetan Messinako itsasarteareakin identifikatzen dena).

Zirtze beste kontaketetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiodok kontatzen du Zirtzek hiru seme izan zituela Ulisesekin: Agrio, Latino eta Telegono, Tirisenoak gobernatu zituela, hau da etruriarak. Ondorengo poetek, horietako azkena soilik aipatzen dute Ulisesen seme gisa. Heldutasunera iritsita Zirtzek bere aitaren bila bidali omen zuen, bere etxera aspaldi itzulia zena. Baina iristean, Telegonok Ulises hil zuen nahi gabe. Bere gorpua Eeara eraman zuen, Penelope alargunarekin eta bere seme Telemakorekin. Zirtzek biak hilezkor egin zituen, Telemako ezkondu zuen eta Telegono Peneloperekin ezkondu zen.

Dioniosio Halikarnasokoak aldiz, aipatzen du Xenagoras historiatzaleak zioela Zirtzek eta Ulisesek hiru seme izan zituztela: Romo, Antias eta Ardeas (Erroma, Anzio eta Ardea hirien eponimoak). Esaten da Zirtzek Argonautak purifikatu zituela Apsirtoren heriotzagatik. Ondorengo historietan ageri da, Zirtzek Piko okil berde bihurtu zuela bere maitasuna ukatzeagatik. Eszila sei buruko monstruo bihurtu zuela, gerria txakur buruz inguratuta (Glaukok Eszilaz maiteminduta zegoela esan zuenean).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Circe» artikulutik itzulia izan da, 2018-03-14 data duen (Oharra: hemen jatorrizko artikuluaren bertsioaren kodea jarri behar da, ikus itzazu txantiloiaren orriko argibideak) bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.