Zinzindurrunkarratz
Zinzindurrunkarratz | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2023 |
Izenburua | Zinzindurrunkarratz |
Jatorrizko hizkuntza | euskara |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 89 () min |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Oskar Alegria |
Zinzindurrunkarratz 2023an Oskar Alegriak egindako dokumentala da. Bere hirugarren film luzea izan zen.[1]
Izenburua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburuak filmaren asmoa laburbiltzen du: gure oroimena eraikitzeko soinuen garrantzia. Funtsean zentzu onomatopeiakoa duten izenburuak hiru elementu ditu:
- "Zinzin": haize finaren harana. Letra horiek soinu hori irudikatzen dute.
- "Durrundurrun", amaiera gabeko leizea. Harri bat erortzen denean oihartzun luzea uzten du.
- "Kurruzkarratz", gailurra non sarritan tximistak jotzen duen, haren eztanda.[2]
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinzindurrunkarratz filmean hiru elementu lotzen dira: bide ahaztu bat, kamera zahar eta mutu bat eta Paolo izeneko astoa. Zinemagile batek bere herriko artzainek mendira egiten zuten transhumantziaren bidea berreskuratzea erabakitzen du, baina ez du aurkitzen ibilbide zehatza adierazteko lekuko bizirik. Bere ideia ere bere familiaren super-8 kamera zaharrarekin filmatzea da, baina 41 urte erabili gabe igaro ondoren, ez duela soinurik jasotzen konturatzen da. Ahaztutako bidea eta kamera isila bihurtuko dira, Paolo izeneko astoarekin batera, oroitzapenez, galderaz eta isiltasunez betetako bidaia baten protagonistak.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emak Bakia baita (2012)
- Zumiriki (2019)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Oskar Alegriarekin elkarrizketa.
- Dokumentalaren traillerra.
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |