Xabierraldi
Xabierraldi | |
---|---|
Geografia | |
Abiapuntua | Zangoza |
Helmuga | Xabierko gaztelua |
Lurraldea | Nafarroa Garaia |
Xabierraldia (gaztelaniaz: Javierada) urtero martxoaren lehenengo asteburu bitan Frantzisko Xabierkoa omentzeko Xabierko gaztelura doan erromesaldia da.
Erromesaldi edo erromeriaren sorrera 1886koa da. Nafarroako agintariek herrialdean zegoen kolera izurriaren kontra Nafarroako zaindaria den Frantzisko Xabierkoari laguntza eskatu zioten. Izurriak atzera egin eta agintariek Xabierrera erromes joatearen promesa egin zuten[1].
Urtero, batez beste, Nafarroa osotik joandako 30.000 lagunek parte hartzen dute, Zangoza eta Xabierko gazteluaren arteko 8 kilometroko ibilbidea eginez[2].
Bestalde, Iruñean ibilbide hau San Frantzisko Xabierkoaren lagunmina izan zen San Inazio Loiolakoarekin zerikusia duen GR 21 edo Inazio Bidearekin bat egiten du.
Ibilbideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iruñea - Noain - Elortz - Elo - Idotzin - Loitiko mendatea - Judasen Benta - Ledea - Zangoza - Xabierko gaztelua
Iparraldeko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñea - Badostain - Ilundain - Lizarraga - Artaitz - Zuhatzu - Ardanatz - Urbikain - Indurain - Tabar - Itzagaondoa - Irunberri - Irunberriko arroila - Ledea - Xabierko gaztelua
Hegoaldeko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruñea - Badostain - Labio - Aranguren - Elortz - Elo - Ibargoiti - Abintzao - Izko - Aibar - Rocaforte - Zangoza - Xabierko gaztelua