Web nabigatzaile
Web nabigatzaile edo arakatzaile batek erakusten dituen orriak, erabiltzailearen ordenagailuan dauden fitxategiak izan ahal dira edo erabiltzailearen ekipoarekin konektatuta dauden beste makinetan egon daitezke. Konexio fisiko zein Internet konexio bidez izan daiteke; hau da, eskuragarri ditugun dokumentuak ez dira gure ordenagailuan egon behar, gure ekipoaren memoria aurreztuz. Dokumentu hauek, web nabigatzailearen softwarea eta Internetek dituen edozeinentzat eskuragarri egongo da.
Web orrialdeen oinarrizko funtsa, testu dokumentuen bistaratzea ahalbidetzea da, dokumentu hauek ere multimedia osagaiak eduki ahal izanez. Gainera, web orriak bistaratzea eta haiekin elkarrekintza ahalbidetzen du. Adibidez, leku bat esteken bidez beste leku batzuekin lotzea, dokumentuak inprimatzea, korreoak bidaltzea zein jasotzea eta beste funtzionalitate asko. Dokumentu hauek, normalean web orrialde moduan izendatuak , estekak dituzte beste orrialde batzuen testuekin edo irudiekin lotuz, normalean testu edo irudi hauek erlazio zuzena izanez dokumentuarekin.
Lotura edo esteka hauen erlazioen jarraitzeari web orrialde batetik bestera salto eginez deitzen zaio nabigatzea. Hau da bere izena ematen diona web nabigatzaileari; nahiz eta, beste hizkuntzetatik eratorritako terminoak kontuan hartzen diren; adibidez, ingelesezko browser.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen nabigatzailea Tim Berners-Leek garatu zuen 1990, CERN erakundean lan egin zuela. nabigatzaile hau WorldWideWeb deitzen zen eta nahiko sofistikatu eta grafikoa zen; baina, soilik erabili ahal zen NeXT estazioen bitartez.
Mosaic nabigatzailea, hasiera batean UNIX giroetan soilik lan egiten zuena, zabaldu zen lehena izan zen, NCSAk Windowserako eta Macintosherako bertsioak atera baitzituen.
Hala ere, Netscape nabigatzaileak goiz aurreratu zuen Mosaic nabigatzailea, azkarragoa eta gaitasun gehiago zituelako. Nabigatzaile honek izan zuen abantaila, UNIX eta Windows giroetan lan egiteko prestatua zegoela zen.
Internet Explorer izan zen Microsoftek egindako apustu berantiarra nabigatzaileen merkatuan sartzeko. Era horretan, lortu zuen Netscape garaitzea, Windows erabiltzaileen artean lehen aukera bihurtuz. Ez zen nabigatzaileagatik ordaindu behar eta gainera, sistema eragilearekin integratuta etortzen zen, honek ekarri zuen merkatu kuotaren % 95 izatea. Honen ondorioz, Netscapek askatu zuen bere iturri kodea, Mozilla proiektuaren jaiotza gertatuz.
2003ko urtarrilaren 7an, Applek Safari nabigatzailea merkaturatu zuen. Mac konputagailuen merkatu osoarekin egin zen, bere abiadurari eta eguneraketei esker. Era berean, Windows sistema eragilearen merkatuan sartzen da.
2004ko bukaeran Mozilla Firefox nabigatzailea merkatuan agertzen da. Internet Explorerren merkatuaren zati bat lortzeko helburuarekin, arintasuna ezaugarri diferentzial gisa ezarriz.
2008ko irailaren 2an, Google Chrome agertzen da merkatuan. Googlek garatutako nabigatzailea da eta konpilatuta dago elementu osagarrietan oinarrituz. Zerbitzu baldintza espefizikoekin dohain da. Nabigatzailearen izena erabiltzailearen interfaz grafikoari erreferentzia egiteko terminotik eratorria da ("chrome")[1]. 2011n Google Chromek Internet Explorer garaitu zuen eta munduko nabigatzailerik erabiliena bilakatu zen[2][3].
2015eko uztailean, Microsoftek Microsoft Edge atera zuen merkatura. Internet Explorerren aldaera modernizatu bat da, garatze linea independiente batekin. Gainera, nabigatzaile hau IOS, Android 4.4+ eta Windows 10erako erabilgarri dago[4].
-
2008. urteko estatistikak. Munduan.
-
2010. urteko estatistikak. Munduan.
-
2011. urteko estatistikak. Munduan.
-
2011. urteko Europako estatistikak.
-
2012. urteko estatistikak. Munduan.
-
2012. urteko estatistikak. Munduan.
Nabigatzaileen funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Web zerbitzaria eta nabigatzailearen arteko komunikazioa HTTP protokoloaren bidez egiten da, hala ere, nabigatzaile gehienek ere erabili dezakete FTP, Gopher eta HTTPS.
Nabigatzaile baten funtzio nagusia HTML dokumentuak deskargatzea eta pantailan erakustea da. Gaur egun, ez dira soilik dokumentu mota horiek deskargatzen, irudiak eta bideoak ere deskargatzen dira, formatu eta protokolo ezberdinak erabiliz. Gainera, disko fisikoan informazioa gordetzea ahalbidetzen dute edo orrialde markak sortzea.
Nabigatzaile batzuk gai dira Usenet motako iragarkiak erakusteko baita postako mezuak ere, hau IMAP, POP3 eta NNTP protokoloen bidez egiten da.
Lehenengo nabigatzaileak soilik ulertzen zuten HTMLren bertsio oso sinple bat, baina web nabigatzaileen garapen azkarraren ondorioz, garatu ziren HTML estandarretik kanpo geratzen ziren lengoaia informatikoak, bateraezintasunak eraginez. Gaur egungo nabigatzaileak HTML(HyperText Markup Language) eta XHMTL(Extensible HyperText Markup Language) lengoaiak ulertzen dituzte.
Web estandarrak aholku sorta bat dira, World Wide Web Consortiumek(W3C) ematen dituenak, bateraezintasunak ekiditeko saiakeran. Gainera, beste erakunde batzuek ere ematen dituzte aholkuak dokumentuak nola sortu eta nola interpretatu finkatzeko. Bere helburua, web orrialde batek hobeto lan egitea guztiontzat eta era horretan, edozein dispositibok erabili Interneta ahal izatea da.
Nabigatzailearen ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nabigatzaile garrantzitsuenak erabiltzaileari orrialde ezberdinak aldi berean kudeatzea ahalbidetzen diote, nabigatzailearen leiho ezberdinetan edo tab batean. Nabigatzaileek ere ahalbidetzen dute gehigarrien bidez nabigatzaileari funtzio edo ezaugarri berdinak gehitzea edo aldatzea.
Ohiko Web Nabigatzaileen aukera batzuk:
- Aurrera eta atzera botoiak: Erabiltzen dira aurreko orrialdera joateko edo aurrekora joan bazara bueltatzeko hurrengo orrialdera.
- Eguneratu botoia: Botoi hau orrialdea eguneratzeko erabiltzen da. Gezi borobil bat du ikur, arakatzaile gehienetan URL helbide barraren ondoan.
- Gelditu botoia: orrialdearen karga eteteko.
- Etxera botoia: Home pagera bueltatzeko gaitasuna ematen digu, orrialde hori web nabigatzailearen konfigurazioan definitutako hasiera orrialdea izango da. Etxetxo bat du ikur, arakatzaile gehienetan URL helbide barraren ondoan.
- URL helbide kutxa edo helbide barra. Honen bidez nahi duzun helbidera joan zaitezke, bere URLaren bidez.
- Bilaketa kutxa: Bilaketa motorra erabiltzeko lekua, honen bidez interneten bidez zure defektuzko bilaketa motorra erabiliz nahi duzun informazioa bila dezakezu.
- Historiala: Honen bitartez ikus daiteke ze orrialdeetan egon gara aurreko sesioetan eta horrela orrialde interesgarri batera bueltatu ahal izatea.
- Anonimotasunetik edo saio pribatu gisa : Era honetan nabigatzen badugu gure sesioaren datuak ez dira gordeko.
- Izar botoia: Botoi honen bidez gure gustukoen orrialdeak gorde ditzakegu.
Web nabigatzaileen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interneten nabigatzeko hamaika aplikazio[6][7] daude, eta edozein unetan berriren bat argitara daiteke. Hona hemen zerrenda labur bat:
Beste arakatzaile asko[8] daude.
Nabigatzaile ezagunenen alderaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fabrikatzailea | ||||
Bertsioa | ||||
Sistema eragilea | ||||
Euskaraz | ||||
Deskargen kudeaketa | ||||
Publizitatea blokeatzerik | ||||
Pluginak | ||||
Gehigarriak | ||||
Nabigazio pribatua | ||||
Deskargatzeko |
Datu teknikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Chrome | Mozilla Firefox | Internet Explorer | Safari | |
---|---|---|---|---|
Motore grafikoa | WebKit | Gecko | Trident | KHTML |
JavaScript | V8 | Javascript 1.8 | JScript 5.7 | |
Kode irekia/Lizentzia | Bai (BSD) | Bai (GPL/LGPL/MPL) | Ez | Nabigatzailearen barne motorrak LGPL lizentzia du |
Pribatutasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Web nabigatzaile batzuek erabiltzaileen pribatutasuna zaintzea lehentasunen artean jartzen dute. Web nabigatzaileen arteko konparazioak egiterakoan, lastertasuna neurtzen dute batzuek, eta beste batzuek pribatutasuna[9][10][11]. Pribatutasunarekin kezka berezia erakusten duten eta eskaintzen duten nabigatzaile batzuk: Tor, GNU IceCat, GNUzilla, Ungoogled Chromium, Iridium Browser, Pale Moon, Otter Browser, Falkon...
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Keizer, Gregg. «Google's Chromium browser explained» Computerworld (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ (Ingelesez) Goldman, David. «Chrome overtakes Internet Explorer 8» CNNMoney (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
- ↑ (Ingelesez) O'Flaherty, Kate. «It’s time to ditch Chrome» Wired UK ISSN 1357-0978. (Noiz kontsultatua: 2021-06-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Explorador web para equipos de escritorio y móviles - Edge – Microsoft» www.microsoft.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ (Ingelesez) «Browser Market Share Worldwide | StatCounter Global Stats» StatCounter Global Stats (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- ↑ (Ingelesez) «Open In» add0n.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
- ↑ (Ingelesez) «Best Browsers for Privacy and Security-Focused :: WebBrowserTools» WebBrowserTools.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) G, Alisa Esage. (2022-01-08). «Los navegadores web más utilizados por especialistas en ciberseguridad» Noticias de seguridad informática, ciberseguridad y hacking (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
- ↑ (Ingelesez) «Which browsers are best for privacy?» privacytests.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Igor, Leturia Azkarate. (2021-09-01). «Chromeren nagusitasunkeria erabatekoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-02).
- ↑ «Zein da nabigatzaile bakoitzak eskaintzen duen pribatutasun maila? - Lemmy.eus» lemmy.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nola konfiguratu nabigatzailea; nola nabigatu euskaraz.
- Librezale.eus: "Zergatik Firefox?"
- (Ingelesez) "What is a web server?".
- (Ingelesez) WorlWideWeb: Hipertestu proiektu baterako proposamena.
- (Ingelesez) Ingesesezko Wikipedia: Zerrenda: hainbat web nabigatzaile.