Wait Until Dark
Wait Until Dark | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Wait Until Dark |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, film dramatikoa eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Wait Until Dark (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Terence Young |
Gidoigilea(k) | Frederick Knott Robert Carrington (en) Jane-Howard Hammerstein (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mel Ferrer |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros.-Seven Arts, Inc. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Gene Milford (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Henry Mancini |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Historia | |
Nominazioak | |
Wait Until Dark (euskaraz Itxaron Ilundu Arte) 1967ko Terence Young ingeles zinema zuzendariak zuzendutako suspensezko thriller psikologiko filma bat da. Frederick Knott antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Audrey Hepburn, Alan Arkin eta Richard Crenna aktoreek antzeztu zuten.
Audrey Hepburn aktorearen antzezpen bikainak 1967ko Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen, baina azkenean saria urte hartan Guess Who's Coming to Dinner (Asma Ezazu Nor Datorren Afaltzera) filma antzeztu zuen Katharine Hepburn aktoreak irabazi zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sam Hendrix (Efrem Zimbalist Jr.) argazkilariak Montreal-New York arteko hegaldi batean zehar ustezko modelo bat (Samantha Jones) ezagutuko du. Neskak drogaz betetako panpina bat darama eta Sam ohartu gabe hark jada oparitarako zeraman beste panpin batengatik ordezkatuko du. Gerora, New Yorken, bi gaizkile (Richard Crenna eta Jack Weston) eta Roat (Alan Arkin) izeneko kriminal gupidagabea argazkilariaren pisuan sartu eta droga berreskuratzen saiatuko dira, aurretik Roatek traizioa egin zien modeloa erail duelarik. Heuren solasa Susyren (Audrey Hepburn) ailegatzeak etengo du, Samen emazte itsua, pisuan gaizkileekin bakarrik eta oso egoera arriskutsuan geldituz.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Audrey Hepburn: Susy Hendrix, auto istripu baten itsu gelditutako neska gaztea
- Alan Arkin: Harry Roat, Harry Roat Jr. eta Harry Roat Sr., odol hotzeko kriminala
- Richard Crenna: Mike Talman, iruzurgilea
- Efrem Zimbalist Jr.: Sam Hendrix, Susyren senarra eta argazkilari profesionala
- Jack Weston: Carlino, Talmanen sozioa eta polizia ohia
- Samantha Jones: Lisa, iruzurgilea
- Julie Herrod: Gloria, Susyren bizilaguna den neska gaztea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1967ko filmak
- Terence Youngek zuzendutako filmak
- Frederick Knottek idatzitako filmak
- Audrey Hepburnek antzeztutako filmak
- Alan Arkinek antzeztutako filmak
- Richard Crennak antzeztutako filmak
- Jack Westonek antzeztutako filmak
- Jean Del Valek antzeztutako filmak
- Mel Ferrerrek antzeztutako filmak
- Robby Bensonek antzeztutako filmak
- Mel Ferrerrek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.-Seven Arts, Inc.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Suspense filmak
- Thriller psikologikoak
- Itsuei buruzko filmak
- Etxe erasoei buruzko filmak
- Antzezlanetan oinarritutako filmak
- Montrealen girotutako filmak
- New Yorken girotutako filmak