Edukira joan

Vedak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vedak (sanskritoz: वेदाvéda, «ezagutza») Indiako literaturaren lau testu zaharrenen izena da. Testu horiek egun desagertuta dagoen erlijio vedikoaren oinarria ziren; erlijio hura hinduismoaren aurrekoa izan zen. Beraz, testu vedikoak vedismoa edo kultura vedikoaren barnean garatu ziren, kastetan (varna edo kolorea) eta ashrametan (bizitzako etapak) oinarritzen dena.

Ikasle bat Vedak ikasten.

Hitzaren etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan dugunez, vedak sanskritoz «ezagutza» esan nahi du. Veda izena ikusmenarekin (*weid) lotutako indoeuropar hitz batetik dator. Hortik latinaren vedere («ikusi») eta veritás («egia») sortu ziren.

Orotara, lau Vedak, Upanishadak eta Vedanta sutrak shruti (entzundakoa) deitzen dira, iraganean Jainkoak jakintsu batzuei ahoz adierazitako komunikazioa.

Sruti hitza smritiren (oroitutakoa) kontraposizioz erabiltzen da, gainontzeko literatura vedikoa dena: Puranak, Itijasak (Mahabharata edo Ramaiana bezalako istorioak) eta abar, Viasak berak gizakiei, kriptikoak diren Vedak ulertzen laguntzeko idatzitako azalpentzat hartzen direnak.

Lehen hiru Vedak jatorrizko banaketa nagusia izan ziren, traí ere deitua (trayi: "hirukoitz(a)"), hau da:

Hirukoiztasun hau bráhmana testuetan sartzen da ([[Shatapatha-bráhmana, Aitareia-bráhmana eta beste batzuk), baina Rig-veda da hiruretatik jatorrizko lan bakarra, beste biekin batera kontzeptua garatzen dutelarik.

Zenbait egile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vedetako ereserki bakoitzak bere egilearen izena eramaten du (Anguiras, Kanua, Vásishtha, Vishuamitra eta abar). Ziur aski klanak dira, norbanako pertsonak baino gehiago. Gaur egun, Indian Veda Viasa jakintsu mitikoak lau Vedak idatzi zituela onartuta dago. Veda Viasa izena beraren esanahiak hori bera adierazten du: berak bitan zatitu zituen Veda bakarra, hau da, Kristo aurreko II.milaurteko Rig-veda. "Vi"k bitan zatitu esan nahi du. Dena dela, Átharva-vedak beste tradiziotik jasotakoa ematen du.

  • (Gaztelaniaz): Vyasa, Bhagaván: Los Vedas. Juan Bautista Berguaren edizioa eta itzulpena. Madril: Ediciones Ibéricas, La Crítica Literaria, 1982. ISBN 978-84-7083-093-8.
  • (Gaztelaniaz) Coomaraswamy, Ananda Kentish: Los Vedas: ensayos de traducción y exégesis. Madril: Sanz y Torres, 2007. ISBN 978-84-96808-74-4
  • (Ingelesez) MacDonell, Arthur Anthony (2004), A History of Sanskrit Literature. Kessinger Publishing. ISBN 1-4179-0619-7

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]