Edukira joan

Vasco Gonçalves

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vasco Gonçalves

103. Portugalgo Lehen Ministroa

1974ko uztailaren 18a - 1975eko irailaren 19a
Adelino da Palma Carlos - José Baptista Pinheiro de Azevedo
Bizitza
JaiotzaLisboa1921eko maiatzaren 3a
Herrialdea Portugal
HeriotzaAlmancil (en) Itzuli2005eko ekainaren 11 (84 urte)
Hobiratze lekuaLisboa
Hezkuntza
HeziketaPortuguese Military Academy (en) Itzuli
Coimbrako Unibertsitatea 1940)
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ministroa, militarra eta iraultzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraPortugalgo Armada
Graduajeneral
teniente
maior
podpolkovnik (en) Itzuli
koronel
brigada-jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente

Vasco dos Santos Gonçalves (Lisboa, 1921eko maiatzak 3Almancil, Loulé, 2005eko ekainak 11) portugaldar militar eta politikaria izan zen. 1974-1975 bitartean Portugalgo lehen ministroa izan zen.

Portugalen sistema demokratikoa finkatzearen alde agertu zen, eta horren alde borrokatu zen Conspiración de la Seo izeneko mugimenduan, 1959. urtean.

Krabelinen Iraultzaren garaian ezarri ziren behin-behineko bost gobernuetatik lautako kide izan zen, lehenengoan izan ezik beste guztietan hain zuzen ere, lehen ministro karguarekin. Apirilaren 25eko iraultza bideratu zuen Kapitainen Mugimendua taldeko kide ere izan zen.

1974ko uztailetik 1975eko irailera, lehen ministro kargua bete zuen, eta garrantzi handiko neurriak hartu zituen ekonomiaren nazionalizazioaren bidean, finantzen, industriaren, nekazaritzaren eta garraioen alorrak nazionalizatzea lortu baitzuen. Bere lanean Indar Armatuen Mugimenduaren baitako joera ezkertiarren laguntza izan zuen, eta haren lana begi onez ikusi zuen, orobat, Portugalgo Alderdi Komunistak, zeinarekin bat egin zuen. Behin-behineko laugarren gobernuan, ordea, Portugalgo Alderdi Sozialistako eta Portugalgo Alderdi Sozialdemokratako zenbait ministrok dimisioa eman zuten, eta gainbehera etorri zitzaion bere aginpidea. Azkenik Otelo Saraiva de Carvalho buru zuen Indar Armatuetako joera moderatuarekin tirabirak izan zituen, eta moderatuek hartu zuten nagusitasuna, 1975. urteko azaroaren 25ean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]