Lataste sugegorria (Vipera latastei) Iberiar penintsulan aurkitzen den sugegorria da, iparraldean izan ezik. Afrika ipar-mendebaldean ere topa dezakegu. Euskal Herrian badaude, baina zaila da aurkitzea. Bere familia Viperidae izena du eta generoa Vipera izenekoa da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduak 60cm baino txikiagoak izaten dira buztana barne. Arrak emeak baino handiagoak dira. Bere gorputza potoloa da eta bere burua zabala eta triangeluarra. Gainera, ezkata txikiz estalirik dago. Begi-nini bertikalak ditu eta betazalik ez. Orokorrean kolore grisaxka du, eta gutxitan gorrira bihurtzen da.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere ugaztun txiki eta txorikumeak ehizatu eta jaten ditu, baina gaztea denean musker eta ornogabeak harrapatu eta jaten ditu. Harrapakinak Jakobsonen organoari esker eta mingaina mugituz detektatzen ditu.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herri hegoaldean haurkitu daitezke.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lataste sugegorri gehienak basoetan bizi dira.
Mehatxuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lataste sugegorriak duen mehatxu nagusia bere habitat naturalak desagertzea da. Habitat berriak kolonizatzeko zailtasunak dituen espeziea izanik, horrek populazioak desagertzea eragin dezake.