Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea
👨‍👨‍👦‍👦
Biztanleak
17.423.880
🔎
Azalera
181.035 km²
🏙️
Hiriburua
Phnom Penh
📷
Argazkiak
ikusi
Kanbodiako bandera.

Kanbodia Asia hego-ekialdeko herrialde bat da.

Mugak Thailandiarekin, Laosekin, Vietnamekin eta Thailandiako golkoarekin ditu. 178.035 kilometro koadroko eremua hartzen du. Kanbodiako hizkuntza nagusia, eta ofiziala, Khemerera da. Hiriburua Phnom Penh da. Hiria hegoaldeko Mekong ibaiaren ertzean dago, eta herrialdeko ekonomiaren, politikaren eta kulturaren erdigunea da. Hiribuaz gain, beste hiri nagusi batzuk ere baditu: Siem Reap, Battambang, Serei Saophoan eta Poipet.

Kanbodiaren kokapena.

Herrialdeko erdigunea Tonlé Sapen arroak eta Mekong ibaiaren ordokiak hartzen du. Mekongen delta dago, Txinako itsasoko hegoaldean itsasoratzen dena, eta haren inguruan mendilerro batzuk daude: Kanbodiako hego-mendebaldean, Kardamomo mendiak eta Damrei mendiak daude, eta Kanbodia iparraldean, Dangrek mendiak. Herrialdeko mendirik altuena Phnom Aural da eta hego-mendebaldeko Kardamomo mendietan dago.

Flora eta fauna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehorrezko baso tropikalak ditu, baita animalia eta landare espezieak zaintzeko hainbat erreserba natural ere. Animalia espezie nagusienak elefante asiarra, tigre bengalarra eta lehoi gorrizaina dira; kostaldean, izurtza eta kabreak. Florari dagokionez, orri ederrak, nenea eta bambua dira nagusi.

Kanbodiako historia zaharra eta luzea da, eta gertakari asko izan dira bertan: inperioak, koloniak, konkistak, akordioak, okupazioak, etab. Orain herrialde indepente eta demokratikoa da. Hala ere, arazo batzuk ditu ekonomiaren garapenarengatik eta baita justiziarengatik ere.