Txikipedia:Estratigrafia
Estratigrafia gainjartzen diren arroka sedimentarioz osatuta dauden geruzen ikerketa eta interpretazioa egiten duen zientzia da. Geruza hauen, identifikazio, deskripzio, sedimentu geruzen ordena eta arroka desberdinen arteko erlazioak ikertzen ditu.
Estratigrafiak lurraren historia geologikoa iker dezake. Geruzetan gordetzen baitira lurrak iraganean jasandako gertakari eta prozesu geologikoen denboraren araberako ordena. Horrez gain, estratigrafiak arroka mota guztiak jasotzen ditu, sedimentarioak, igneoak eta metamorfikoak, hala ere, estratigrafia arroka sedimentarioen ikerketan oinarritzen da.
Oinarrizko printzipioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikerketa hau, hainbat printzipiotan oinarritzen da. Aktualismoaren printzipioa printzipio nagusi honen arabera, gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu ziren.
Elkar-mozketaren printzipioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elkar-mozketaren printzipioaren bitartez, failak denboran kokatu ditzazkegu. Aurreko printzipioan bezala, failak gazteagoak dira, mozten dituzten arrokak baino.
Horizontaltasun printzipioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horizontaltasun printzipioaren arabera sedimentuak hasieran beti horizontalean pilatzen dira, geruzak horizontalki kokatuz. Normalean, printzipio hau betetzen da, nahiz eta batzuetan inklinazio apur bat izan.
Gainjartze printzipioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainjartze printzipioaren arabera, behealdean kokatzen diren geruzak, gainean dituztenak baino zaharragoak dira ;izan ere, hauek lehenago metatu edo sortu ziren. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat izango bailitz bezela azter daitezke.
Faunaren ondorengotza printzipioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Faunaren ondorengotza printzipioak esaten du, geruzetan aurkitzen diren fosilak, geruzen arrokarekin batera sortu zirela. Horren ondorioz, esan dezakegu, arroka horren adina eta fosilarena antzerakoak direla. Printzipio hau baliagarria den arren ez da beti aplikagarria, fosilak beti aurkitzen ez ditugulako.