Edukira joan

Tomi Ungerer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tomi Ungerer

(2017)
Bizitza
JaiotzaEstrasburgo1931ko azaroaren 28a
Herrialdea Frantzia
 Irlandako Errepublika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCork2019ko otsailaren 9a (87 urte)
Hobiratze lekuaCimetière Saint-Gall de Strasbourg (en) Itzuli
Familia
AitaCharles Ungerer
Hezkuntza
HeziketaÉcole supérieure des arts décoratifs de Strasbourg (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
alemana
Alsaziera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ilustratzailea, posta zigilu diseinatzailea, haur literaturaren idazlea, argazkilaria, karikaturagilea eta artista grafikoa
Lantokia(k)New York
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoahaur literatura
Literatura erotikoa

tomiungerer.com
IMDB: nm1857033 Allmovie: p311411
Facebook: tomiungerer Twitter: TomiUngerer Musicbrainz: 294022c9-5d65-4b6f-aca7-c0857887b853 Discogs: 1659221 Find a Grave: 228912385 Edit the value on Wikidata

Jean-Thomas Ungerer (Estrasburgo, Frantzia, 1931ko azaroaren 28a - Cork, Irlanda, 2019ko otsailaren 9a) frantziar marrazkilari eta ilustratzailea izan zen.

Ungererer bere haurtzaroaren zati handi bat Alsazian bizi izan zen, Alemania Naziari lotuta. Izan ere, Estrasburgo Frantzia eta Alemaniaren mugan dagoen herri bat da.

Tomik lau urte zituela bere aita hil zen, horregatik aiton-amonen etxera joan zen bizitzera. 1953. urtera arte bizi izan zen bertan eta aitarengandik jasotako liburutegiak literaturarekiko maitasuna sustatu zuen Tony Ungererrengan.

Bere haurtzaroa ere gerrak markatu zuen, eta gertaera horiek jakin-minez eta harriduraz bizi izan zituen, arriskuaren benetako zentzurik izan gabe. Lehen marrazki haietan, freskotasunez beterik, behaketaren zentzu goiztiarra erakusten zuen, bereziki Alemaniako armadaren karikaturetan. Garai hartako oroitzapenek gerraren eta faxismoarekiko ukapena eta gaitzezpena eragin zioten. Horregatik, bere lehen marrazkiek, gerraren eta faxismoaren aurkako arbuioa islatzen zuten.

1956an New Yorkera emigratu zuen, eta han arrakasta handia izan zuen haurren liburuak idazten. The Mellops Go Flying izan zen haurrentzat idatzi zuen lehen liburua eta ordutik aurrera bere marrazkiak The New Yorker, Esquire, Life Show edo Fortune bezalako hedabide garrantzitsuetan argitaratzen hasi ziren.

60ko hamarkadan bere ibilbidearen gailurrean zegoela, Ungererrek bere obretan gizarte amerikarraren hipokrisiaren aurkako bere erreakzioa islatu zuen. Emaztearekin Kanadako etxalde batera joan zen bizitzera.

Ondoren, 70 hamarkadan Irlandara joan ziren bizitzera bere hiru seme-alabekin. 1975ean Estrasburgoko Arte Modernoetako Museoak bere marrazkien erakusketa bat antolatu zuen. Gainera, Alsaziarekin harremanak estutzen jarraitu zuen, eta bere jostailu mekanikoen bilduma eta lan gehienak Estrasburgora eman zituen. Horrela, bere obraei eskainitako museo bat sortzen dute.

Tony Ungererren ekoizpena 30.000 eta 40.000 marrazki, eta berak ilustratutako 120 liburu baino gehiagokoa da. 30 hizkuntzatara itzuliak eta sorkuntza artistikoko 40 urte betetzen dituztenak, eta teknika, estilo eta produktu ugari jorratzen dituztenak, hala nola: haurrentzako eta helduentzako liburuak, kartoonak, posterrak, publizitateak, etab.

Sortzaile gisa egindako lanagatik sari asko ditu, horien artean The Society of Illustrator 's Gold Medal eta, 1998an, IBBYko sail frantsesean ilustratzaile bezala izendatua, Hans Christian Andersen saria lortu zuen Hiru bidelapurrengatik eta beste hainbat lanengatik. Marrazkilaria eta idazlea ez ezik, kausa humanitarioetan ere murgildu zen.

[1][2][2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Tomi Ungerer - Imaginaria No. 15 - 15 de diciembre de 1999» www.imaginaria.com.ar (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  2. a b «Tomi Ungerer - Official Website» www.tomiungerer.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]