Theuns Stofberg
Theuns Stofberg | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Villiers (en) , 1955eko ekainaren 6a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Hegoafrika | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Hegoafrika, 2023ko abuztuaren 23a (68 urte) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | : trafiko-istripua | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Heziketa | University of the Free State (en) | ||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hirugarren lerroko hegala |
Martynus Theunis Steyn Stofberg (Villiers, Orangeko Estatu Librea, 1955eko ekainaren 6a - 2023ko abuztuaren 23a) hegoafrikar errugbilaria izan zen, hirugarren lerroko erdiko postuan aritzen zena.
Bloemfonteingo eskolara joan zen, eta errugbian aritu zen Orangeko Estatu Libreko taldean, Estatu Libreko Unibertsitatean ikasten ari zela. Soldadutza Pretorian egin zuen eta Ipar Transvaalerako jokatzen hasi zen
1976kko abuztuaren 14an jokatu zuen bere lehen partida Hegoafrikako errugbi selekzioarekin [[Zeelanda Berriko errugbi selekzioa|Zeelanda Berriaren aurka. 1984ra arte 21 partida jokatu zituen eta sei entsegu egin zituen. Lau partidotan kapitaina izan zen eta 1981eko Zeelanda Berrirako biran parte hartu zuen. 1982an Western Province Rugby Unionen sartu zen eta 29 urterekin erretiratu zen belauneko lesio baten ondorioz.
Hiru talde ezberdinekin Currie Kopa irabazi duen historiako jokalari bakarra da (Estatu Libre (1976), Ipar Transvaal (1979 eta 1980) eta Western Province (1982 eta 1983)).
2023ko abuztuan hil zen trafiko-istripu batean.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lewis, Craig. (2023-8-23). «RIP: Former Springbok captain passes away after accident» The South African (Noiz kontsultatua: 2023-8-23).