Edukira joan

Tessa Virtue

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tessa Virtue

Bizitza
JaiotzaLondon1989ko maiatzaren 17a (35 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Windsor (en) Itzuli
Holy Names High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakautobiografialaria, ice dancer (en) Itzuli eta izotz gaineko patinatzaile artistikoa
Pisua53 kilogramo
Altuera1,65 metro
Jasotako sariak

virtuemoir.com
Twitter: tessavirtue Instagram: tessavirtue17 Olympic.org: tessa-virtue Edit the value on Wikidata

Tessa Jane McCormick Virtue (1989ko maiatzaren 17 - ) Kanadako izotz gaineko patinaje artistiko dantzari ohi eta entrenatzailea da. Scott Moir bikotearekin batera, 2010eko eta 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako txapeldunak izan ziren, 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan zilarrezko dominadunak, Munduko Txapelketa 2010, 2012 eta 2017an irabazi zuten, Lan Kontinenteetako Txapelketa ere hirutan (2008, 2012 eta 2017), 2016-17ko Izotz Gaineko Patinaje Grand Prixaren irabazle eta zortzi aldiz Knadako irabazle. Lehenago, 2006ko Munduko Junior txapelketa eta 2006ko Junior Grand Prix ere irabazi zituzten. Moir eta Virtuek 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako taldeko txapelketan urrea lortu zuten eta 2014koan zilarra. Historian domina olinpiko gehien irabazi zuten patinatzaile artistiko bikotea da[1]. Maiz esaten da historiako patinatzaile artistiko bikoterik onena dela[2][3][4]. Historiako bikote bakarra da Super Slam bat irabazi zuena, nazioarteko txapelketa nagusi guztiak irabazi baitituzte senior eta junior mailetan. Dagoeneko egiten ez den dantza original txapelketako munduko errekorraren jabe dira[5].

Virtue eta Moir 1997an hasi ziren kirol-bikote gisa, zazpi eta bederatzi urte zituztela. 2004an Kanadako junior txapeldunak iizan ziren eta 2007an Kanadako ordezkari bilakatu ziren. 2008an Munduko txapelketan zilarra lortu zuten eta 2009an brontzea. Lehen bikotea izan zen historian 10,0 lortzen ISU Epaiketa Sistemaren arabera. 2010ean Ipar Amerikako lehen izotz-dantzariak izan ziren urrezko domina olinpikoa lortzen, 34 urteko Europaren nagusitasunarekin hautsiz. Virtue eta Moir inoizko bikoterik gazteena izan zen izotz-gaineko patinajean urrezko domina lortzen, lehenengoak urrezko domina lortu zutenak euren lehen parte-hartzean eta lehenengoak urrezko domina lortzen euren herrialdean egindako Olinpiar Jokoetan.

Hogei urtez elkarrekin patinatu ostean, Virtue eta Moir historiako bikoterik iraunkorrena izan da Kanadako historian. 2019an kirol ibilbidea etengo zutela adierazi zuten biek, 22 urtez elkarrekin lehiatu eta gero[6]. 2020an Kanadako Ordena eman zieten eta 2023an Kirolaren Ordena lortu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Virtue, Moir win ice dancing gold for Canada» ESPN.com 2018-02-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  2. «New-look Virtue, Moir redefine ice dance greatness | icenetwork.com: Your home for figure skating and speed skating.» web.archive.org 2018-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  3. www.eurosport.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  4. (Ingelesez) Samuels, Robert. (2021-10-23). «After wardrobe malfunction, Canadian and French rivals face off for ice dancing gold» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  5. «Progression Of Highest Scores» www.isuresults.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).
  6. (Ingelesez) «Canadian stars Tessa Virtue, Scott Moir say they’re ‘stepping away’ from ice dancing» The Globe and Mail 2019-09-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]