Teofilo Folengo
Teofilo Folengo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gerolamo Folengo |
Jaiotza | Mantua, 1491ko azaroaren 8a |
Heriotza | Campese, 1544ko abenduaren 9a (53 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Merlin Coccajo, Merlin Cocai, Limerno Pitocco eta Merlino Coccajo |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Beneditar |
Girolamo Folengo —izengoitiz Teofilo Folengo eta Merlino Coccajo— (Mantua, Italia, 1491ko azaroaren 8a - Campese de Bassano, Italia, 1544ko abenduaren 9a) olerkaria izan zen.
Bolonian, Pomponazzi filosofo materialistarekin egin zituen ikasketak; erlijio-gaia duten olerkiak idatzi zituen hasieran (Umanità del Figliul di Dio, 1533). Baina obra nagusiak makarroniko deitu hizkeran idatzi zituen: Erdi Aroko unibertsitateko tradizio bat hartuz, gai satirikoak erabili zituen italiera dialektala latin gaiztoarekin nahasiz. Poesia petrarkazaleari irri egin zion Zanitonella obran, eta Danteren La divina commedia eta Orlandoren ekintzak barregarri jarri zituen (L'Orlandino). Folengoren obra nagusia Baldus da (1517; 25 kantu, 1552an bera hil ondoren argitaratu zen); bere garaiko erakundeez eta sinesteez burla egin zuen obra horretan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Teofilo Folengo |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.