Tashkurgan
Tashkurgan | |
---|---|
town of China (en) | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura | Kashgar prefektura |
Konderri autonomo | Taxkorgan Tajik Autonomous County |
Izen ofiziala | 塔什库尔干镇 تاشقورغان بازىرى توشقۈرغون بۇزۇر |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°46′14″N 75°13′43″E / 37.7706°N 75.2286°E |
Azalera | 25 km² |
Altuera | 3.094 m |
Demografia | |
Biztanleria | 7.683 (2018) |
Dentsitatea | 307 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 998 |
Tashkurgan (txineraz: 塔什库尔干镇; uigurrez: تاشقورغان بازىرى) Kashgar prefeturako Tashkurgan konderri autonomoko hiriburua da. Xinjiang errepublikaren hego-mendebaldean dago, Txinako hego-mendebaldean, eta Afganistan, Tajikistan eta Pakistango mugetatik hurbil.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tashkurganek historia luzea du Zetaren Bidean geldiune gisa. Karabanen bide nagusiak bat egiten zuten hemen, ondoren iparralderuntz, mendebalderuntz eta hegoalderuntz joateko.Zenbait jakintsuren ustez, Tashkurgan Ptolomeok Geografia tratatu ospetsuan aipatzen zuen "Harrizko Dorrea" da, zetaren bide zaharrean Europa eta Txinaren arteko erdi-puntua markatu omen zuena.
Mende asko geroago Tashkurgan Sarikol erreinuko hiriburu bihurtu zen, Pamir mendilerroko erreinua, eta geroago Qiepantuo Persiar Inperioaren menpe egon zen.
Eskualdea Qing dinastiaren menpe geratu zen txinatarrek eskualdearen gaineko burujabetza aldarrikatu zuenean.1959an, Tashkurgan Komuna sortu zen, eta 1984an komuna hau herri bihurtu zen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tashkurgan 3.090 metroko altueran dago, Afganistanen eta Tajikistanen mugetan, eta Kirgizistanen eta Pakistanen mugetatik gertu.
Tashkurgan ibaia Khunjerab mendatetik iparraldera hasten da eta iparralderantz doa Karakorum errepidetik Tashkurganera.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Tashkurgan (1971−2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 6.5 | 12.2 | 18.9 | 22.0 | 25.1 | 31.0 | 32.5 | 31.4 | 27.8 | 22.7 | 14.3 | 10.5 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −4.2 | −1.0 | 6.0 | 12.8 | 16.7 | 20.5 | 23.7 | 23.3 | 18.6 | 11.6 | 4.8 | −1.9 | 10.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -11.9 | -8.2 | -0.5 | 6.1 | 9.8 | 13.3 | 16.4 | 16.0 | 11.4 | 4.0 | -3.4 | -10.0 | 3.6 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −18.6 | −15.3 | −7.3 | −0.8 | 3.1 | 6.4 | 9.4 | 8.8 | 3.5 | −3.8 | −10.8 | −16.6 | −3.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -40.1 | -36.0 | -25.7 | -11.5 | -5.6 | -1.0 | 2.2 | -0.2 | -5.0 | -12.2 | -23.3 | -31.5 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3.2 | 2.6 | 2.4 | 4.8 | 8.0 | 15.5 | 11.3 | 9.6 | 6.0 | 2.1 | .7 | 2.0 | 68.2 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) | 2.1 | 2.4 | 2.2 | 2.5 | 5.1 | 6.8 | 6.2 | 4.6 | 2.9 | 1.7 | .5 | 1.6 | 38.6 |
Iturria: Weather China |
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko biztanle gehienak mendiko tajiki etnikoak dira. Eskualdeko jende gehienek sarikolera hitz egiten dute. Wakhi hiztunen herrixka ere badago. Mandarin txinera eta uigurrera ere hitz egiten dira.