Edukira joan

Hispania Tarraconensis

Koordenatuak: 41°06′59″N 1°15′19″E / 41.1165°N 1.2552°E / 41.1165; 1.2552
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarraconensis» orritik birbideratua)
Hispania Tarraconensis
 Antzinako Erroma
Administrazioa
Eskualde historikoHispania
HiriburuaTarraco
Deuseztapen data459
Geografia
Koordenatuak41°06′59″N 1°15′19″E / 41.1165°N 1.2552°E / 41.1165; 1.2552
MugakideakBetika, Lusitania eta Galia Narbonensis
Demografia

Hispania Tarraconensis[1] Hispaniako probintzietako bat zen erromatarren garaian.

Hispaniako hegoalde eta ekialdea menperatu zituztenean erromatarrek (K.a. 197an) bi probintzia antolatu zituzten: Hispania Citerior eta Hispania Ulterior (hau da, Hispania hemengo aldetik eta hango aldetik, Erromatik ikusita). Lehenengoa ipar-ekialdean eta bigarrena hegoaldean. Hispania Citerioreko hiriburua Tarracon kokatu zuten (gaurko Tarragonan). Hori dela eta, Hispania Citerior Tarraconensis bihurtu zen (K.a. 27an). Probintzia hau enperadorearen kontrolpean zegoen (ez Senatuaren menpean) legatus baten bidez.

Azkenean penintsula osoa menperatu zuten erromatarrek, eta Hispania Tarraconensis egungo Galiziaraino heldu zen. Zabalegia zenez, hiru probintziatan banatu zuten: Gallaecia (K.o. 212an), Carthaginensis (K.o. 293an) (antzinako probintziako hegoaldea) eta Tarraconensis (ipar-ekialdea).

Justiziaren arloan, probintziaren azpieskualde bakoitzari conventus deitu zioten; Tarracon, Caesaraugustan (gaurko Zaragozan) eta Clunian (Burgosko probintziako ekialdean) kokatu zituzten conventus-etako hiriburuak, bakoitzak legatus iuridicus batekin. Caesaraugustako conventusean baskoiak zeuden (hau da, Euskal Herriko hego-ekialdea) eta, agian, barduliarrak, eta Cluniakoan barduliarrak agian, karistiarrek eta autrigoiak (hau da, Euskal Herriko hego-mendebala).

III. mendearen amaieran Diokleziano enperadoreak diocesis-etan antolatu zuen Inperioa, eta Hispania Tarraconensis Hispaniaren barruan geratu zen. Geroxeago Konstantinok Galietako prefektoaren menpean jarri zituen Galia eta Hispania.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre