Sun-Yung Alice Chang
Sun-Yung Alice Chang (Xi'an, 1948ko martxoaren 24a) analisi matematikoaren hainbat arlotan espezializatua den matematikari txinatar-estatubatuarra da, analisi harmonikotik eta deribatu partzialetako ekuaziotik geometria diferentzialera arte. [1] [2] Princetongo Unibertsitateko Matematikako Eugene Higgins Katedra zuzentzen du. [3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chang-ek 1970ean lortu zuen Zientzian lizentziatua Taiwango Unibertsitatean, eta doktoregoa 1974an Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean. Bertan, Chang-ek bere tesia idatzi zuen funtzio analitiko mugatuen azterketari buruz. Kaliforniako Los Angeleseko (UCLA) Unibertsitateko irakasle titularra izan zen 1980an, 1998an Princetonera joan zen bizitzera. [4]
Chang-en ikerketak ekuazio diferentzial partzialen ez-linealen mota geometrikoak eta geometria isoespektraleko problemak aztertzen ditu. Bere senarra Paul Yang eta beste ikertzaile batzuekin lanean, geometriari eta topologiari lotutako ekuazio diferentzialetan lagundu zuen. [4]
Chang-ek Princeton Unibertsitatean irakasten du 1998az geroztik. Kargu titular horren aurretik, irakasle bisitaria izan zen Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean, Princeton-eko (New Jersey) Ikasketa Aurreratuen Institutuan, eta Zuricheko Institutu Politekniko Federalean [4], non 2015ean irakatsi zuen [5] .
2004an, Yu Kiang Leong-ek elkarrizketatu zuen Singapurreko Unibertsitate Nazionaleko Matematika Zientzien Institutuko Creative Minds, Charmed Lives libururako, beste matematikari batzuekin batera, eta 2010ean argitaratu zuen, non Changek honako hau adierazi baitzuen:
«Komunitate matematikoan, bere bidea egin nahi duen jendeari lekua egin beharko genioke. Matematikako ikerketak ez du ardatz zientifiko bat soilik; matematikaren izaera artearenetik hurbil dago batzuetan. Pertsona batzuek izaera indibidualista eta gauzak banan-banan konpontzeko modua nahi dituzte. Horiek ere baloratu behar dira. Banakako ikerketarako eta lankidetzako ikerketarako tokia egon behar da. »
Esker onak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alfred P. Sloan Fundazioaren ikerketa beka, 1979 eta 1981 artean.
- Berkeleyko Matematikarien Nazioarteko Biltzarrean gonbidatutako hizlaria, 1986an.
- American Mathematical Society-ko presidenteordea, 1989 eta 1991 artean.
- Ruth Lyttle Satter Matematika Saria American Mathematical Society-k eman zuen 1995ean.
- Guggenheim Grant, 1998an. [6]
- Pekinen Matematikarien Nazioarteko Kongresuan hizlari nagusia, 2002an. [7]
- Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademiako kidea, 2008an. [8]
- Pierre and Marie Curie Unibertsitateko ohorezko titulua 2013an. [9]
- Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionaleko kidea, 2009an. [10]
- Txinatar Akademiako kidea, 2012. [11]
- American Mathematical Society-ko kidea, 2015ean. [12]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chang, Sun-Yung A.; Yang, Paul C. Conformal deformation of metrics on . J. Differential Geom. 27 (1988), no. 2, 259–296.
- Chang, Sun-Yung Alice; Yang, Paul C. Prescribing Gaussian curvature on . Acta Math. 159 (1987), no. 3-4, 215–259.
- Chang, Sun-Yung A.; Yang, Paul C. Extremal metrics of zeta function determinants on 4-manifolds. Ann. of Math. (2) 142 (1995), no. 1, 171–212.
- Chang, Sun-Yung A.; Gursky, Matthew J.; Yang, Paul C. The scalar curvature equation on 2- and 3-spheres. Calc. Var. Partial Differential Equations 1 (1993), no. 2, 205–229.
- Chang, Sun-Yung A.; Gursky, Matthew J.; Yang, Paul C. An equation of Monge-Ampère type in conformal geometry, and four-manifolds of positive Ricci curvature. Ann. of Math. (2) 155 (2002), no. 3, 709–787.
- Chang, S.-Y. A.; Wilson, J. M.; Wolff, T. H. Some weighted norm inequalities concerning the Schrödinger operators. Comment. Math. Helv. 60 (1985), no. 2, 217–246.
- Carleson, Lennart; Chang, Sun-Yung A. On the existence of an extremal function for an inequality of J. Moser. Bull. Sci. Math. (2) 110 (1986), no. 2, 113–127.
- Chang, Sun-Yung A.; Fefferman, Robert Some recent developments in Fourier analysis and -theory on product domains. Bull. Amer. Math. Soc. (N.S.) 12 (1985), no. 1, 1–43.
- Chang, Sun-Yung A.; Fefferman, Robert A continuous version of duality of with BMO on the bidisc. Ann. of Math. (2) 112 (1980), no. 1, 179–201.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Chang biography» www-history.mcs.st-andrews.ac.uk.
- ↑ «Sun-Yung Alice Chang, matemática | Efemérides» Mujeres con ciencia 24 de marzo de 2015.
- ↑ Alice Chang: Perspective on the future of Princeton mathematics. .
- ↑ a b c Sun-Yung Alice Chang. 12 de agosto de 2016.
- ↑ «Guests» www.math.ethz.ch.
- ↑ Sun-Yung Alice Chang. Guggenheim Foundation.
- ↑ Plenary Speakers. International Congress of Mathematics.
- ↑ Members of the American Academy of Arts & Sciences: 1780-2013. American Academy of Arts and Sciences.
- ↑ UPMC, Université Pierre et Marie Curie -. Les Docteurs honoris causa 2013. .
- ↑ Sun-Yung Alice Chang. National Academy of Sciences.
- ↑ «中央研究院網站» www.sinica.edu.tw.
- ↑ 2016 Class of the Fellows of the AMS. American Mathematical Society..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leong, Y K. «An Interview with Sun-Yung Alice Chang» Asia Pacific Mathematics Newsletter.