Sue Grafton
Sue Taylor Grafton (Louisville, Kentucky, 1940ko apirilaren 24 – Santa Barbara, Kalifornia, 2017ko abenduaren 28a) AEBko eleberri poliziakoen idazlea izan zen. Ezaguna egin zen "Krimenaren abezedario" eleberri bildumari esker.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]C. W. Grafton eleberrigilearen alaba, Grafton Louisvilleko Unibertsitatean graduatu zen, Ingelesezko literaturaz. Detektibeen eleberri klasikoetatik kanpo, telebistarako eta zinemarako ere idatzi zuen. Lan batzuk bere senarrarekin, Steven Humphrey-rekin batera, idatzi zituen. 2004an, bere obraren kalitateari esker, Graftonek Ross Macdonald Sari Literarioa lortu zuen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Keziah Dane (1967)
- The Lolly Madonna War (1969)
Krimenaren alfabeto. Kinsey Millhone saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere obra ezagunena, misteriozko eleberri sail kronologikoa da. Eleberri bakoitzak abezedarioko letra baten izena du eta horrekin lotutako letra horrekin hasten den hitz bat. Gertaerak asmatutako hiri batean gertatzen dira, Santa Teresa; oinarrian Kaliforniako Santa Barbara. Grafton hiri horretan bizi izan zen eta Santa Teresa izena erabiltzearen azalpena Ross Macdonald-i eskainitako omenaldia dago, berak ere bere eleberrietan Santa Barbarari Santa Teres deitu baitzion.
Eleberrien protagonista emakume bat da, Kinsey Millhone, eta berea da kontakizunaren ikuspuntua. Lehenengo eleberria, "A" is for Alibi, 1982an idatzi zuen eta nobelaren denbora hori da baita ere. Saila aurrera joan ahala, ordea, denbora moteldu egin da. Esaterako "Q" is for Quarry 1987an kokatzen da nahiz eta 2002an idatzia izan.
Bildumaren liburu gehienak frantsesez eta gaztelaniaz irakur daitezke; euskaraz ez.
Zk. | Urtea | Jatorrizko izenburua | |
---|---|---|---|
1. | 1982 | A is for Alibi | |
2. | 1985 | B is for Burglar | |
3. | 1986 | C is for Corpse | |
4. | 1987 | D is for Deadbeat | |
5. | 1988 | E is for Evidence | |
6. | 1989 | F is for Fugitive | |
7. | 1990 | G is for Gumshoe | |
8. | 1991 | H is for Homicide | |
9. | 1992 | I is for Innocent | |
10. | 1993 | J is for Judgment | |
11. | 1994 | K is for Killer | |
12. | 1995 | L is for Lawless | |
13. | 1996 | M is for Malice | |
14. | 1998 | N is for Noose | |
15. | 1999 | O is for Outlaw | |
16. | 2001 | P is for Peril | |
17. | 2002 | Q is for Quarry | |
18. | 2004 | R is for Ricochet | |
19. | 2005 | S is for Silence | |
20. | 2007 | T is for Trespass | |
21. | 2009 | U is for Undertow | |
22. | 2011 | V is for Vengeance | |
23. | 2013 | W is for Wasted | |
24. | 2015 | X | |
24. | 2017 | Y is for Yesterday | |
25. | 2019 | Z is for Zero |
Beste lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kinsey and Me, 1992. Kinsey Millhone-ri buruzko narrazioak eta batzuk haren gaztaroari eta bere amari buruzkoak.
- The Lying Game (2003), Kinsey Millhoneri buruzko narrazio laburra, Lands' End katalogoaren 40.urtemugan plazaratuta.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Sue Grafton IMDb-en.
- (Ingelesez):Vincent Patrick Contemporary Authors liburuan.