Edukira joan

Sorghum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sorghum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
SubfamiliaPanicoideae
Generoa Sorghum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksorghum (en) Itzuli

Sorghum belarren taldeko genero bateko hainbat espezie izendatzeko erabiltzen den izena da. Espezierik ezagunena Sorghum bicolor da, basarto edo sorgo gisa ezagutzen dena. Espezie horietako batzuk jateko aleak ekoizteko landatzen dira, eta beste batzuk aziendentzako bazka gisa edo larreetako osagai gisa. Landare hauek klima beroetan hazten dira mundu osoan barrena. Genero honetako espezieak eskualde tropikal eta subtropikaletakoak dira jatorriz, eta kontinente guztietan bizi dira, Ozeanian barne.

Laborantza eta erabilerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Basarto-espezie asko gizakientzako janari gisa ekoizten dira, bai eta aziendentzako janari gisa eta edari alkoholikoak ekoizteko ere. Espezie askok idortasuna eta beroa ondo jasaten dute eta garrantzitsuak dira eskualde lehorretan. Larreen funtsezko osagaia dira eskualde tropikal askotan. Basartoa munduko mailako bosgarren zerealik garrantzitsuena da ekoizpenari dagokionez.

Zenbait basarto-espezie eragin ekonomiko garrantzitsua daukaten belar txarrak dira. Bestalde, espezie batzuk hidrogeno zianuroa, hordenina eta nitratoak dauzkate landarearen hasierako hazkunde-faseetan. Konposatu hauek basartoa jaten duten animalientzako hilgarriak izan daitezke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]