Sofia Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa
Itxura
Sofia Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa (Wolfenbüttel, 1724ko urtarrilaren 13a - Coburg, 1802ko maiatzaren 17) Fernando Alberto II.a Brunswick-Lüneburgekoaren 17 umeetatik 10.ena izan zen. Ernesto Frederiko Saxonia-Coburg-Saalfeldekoarekin ezkondu zen 1749ko apirilaren 23an Wolfenbüttelen. Bere birbiloben artean Viktoria Erresuma Batukoa eta bere senar Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa, Fernando II.a Portugalgoa, Karlota Belgikakoa (Mexikoko enperatriza izango zena) eta Leopoldo II.a Belgikakoa zeuden.