Ulianovsk
Ulianovsk Ульяновск | |||
---|---|---|---|
hiri/herria | |||
Hiriaren ikuspegia Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Ulianovsk oblasta | ||
Alkatea | Dmitriy Vavilin (en) | ||
Izen ofiziala | Ульяновск | ||
Jatorrizko izena | Ульяновск | ||
Posta kodea | 432000–432999 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 54°19′N 48°22′E / 54.32°N 48.37°E | ||
Azalera | 316,9 km² | ||
Altuera | 134 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 613.334 (2023ko urtarrilaren 1a) −4.018 (2021) | ||
Dentsitatea | 1.935 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1648 | ||
Telefono aurrizkia | 8422 | ||
Ordu eremua | UTC+04:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Krefeld, Macon, Homel, Wuhu eta Minsk | ||
http://www.ulmeria.ru/ |
Ulianovsk[1] (errusieraz: Ульяновск), 1780 arte Sinbirsk eta 1780-1924 bitartean Simbirsk (errusieraz: Симби́рск) deitua, Errusiako hiria da, erresumaren mendebaldean dagoen Ulianovsk oblastaren hiriburua. Volga eta Sviyaga ibaien bilgunean dago[2], Moskutik 893 kilometrora. 2010ean 613.786 biztanle zituen[3].
Vladimir Leninen (Vladimir Ilyich Ulyanov sortzez) sorlekua izan zen, eta haren omenez jarri zitzaion Ulianovsk izena 1924an.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1648an eraiki zuten Simbirskeko gotorlekua, Volga ibaiaren ezkerraldeko muino batean, Errusiar Inperioaren sortaldeko mugak babesteko asmoz. Errusia Siberiarantz zabaldu ahala, Simbirsk hiriaren garrantzi estrategikoa apalduz joan zen. 1796an hiri bihurtu zen, eta Volga ibaiertzeko merkataritza guneetako bat zen. Arrantza, abeltzantza, nekazaritza eta basotik lortutako produktuak merkaturatzen zituzten.
1924ko maiatzaren 9an izena aldatu zioten hiriari, ordutik aurrera Ulianovsk deitua izateko, Vladimir Lenin politikari eta iraultzailearen omenean. Han jaioa zen 1870ean, eta jaiotzaren mendeurrena ospatzeko (1970.ean) hiriaren hainbat gune eraldatu zituzten, ulianovtarrekin lotura zuzena zuten eraikuntzak kasu.
Egun industria hiria da: autoak eta hegazkinak ekoizten dituzte, besteak beste.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ulianovskek klima kontinental hezea du; udak beroak dira eta neguak hotzak.
Datu klimatikoak (Ulianovsk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 5.7 | 5 | 16.5 | 30 | 36.3 | 37.5 | 38.9 | 39.3 | 33.1 | 25.7 | 14.6 | 6.2 | 39.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -7.7 | -7.1 | -0.4 | 11.4 | 20.8 | 24.2 | 25.4 | 23.4 | 17.3 | 7.5 | -0.4 | -5.1 | 9.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -15.4 | -15.5 | -9.2 | 0.9 | 7.3 | 12.2 | 13.9 | 11.7 | 7.2 | 0.2 | -5.9 | -11.7 | 0.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -39.1 | -39.9 | -31.1 | -23.2 | -6.9 | -2.8 | 4.4 | -1.3 | -5 | -19.4 | -28.6 | -36.9 | -39.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 29 | 21 | 19 | 29 | 36 | 66 | 87 | 47 | 53 | 41 | 29 | 27 | 484 |
Iturria: [4] |
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ulianovsk ondorengo hiriekin senidetuta dago:
- Krefeld (Alemania)
- Macon (Georgia) (AEB)
- Oklahoma City (AEB)
- Shenzhen (Txina)
- Saransk (Errusia)
- Zhukovski (Errusia)
Ulianovsktar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 157. araua - Europako hiriak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-3-29).
- ↑ Ulyanovsk Global.britannica.com
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ http://meteoinfo.ru/UlyanovskClimat Meteoinfo webgunea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Udalaren webgune ofiziala (Errusieraz)