Edukira joan

Sexu-jostailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Academie des Dames liburuan agertzen den ilustrazioa, Nicolas Chorierek egina, 1658

Sexu-jostailuak gizakien plazerra errazteko helburua duten tresna ezberdinen ultzoa da. Sexu-jostailu ezagun askok gizonen zakila (dildo edo bibradoreetan bezala) eta emakumearen alua imitatzen dute, baina gorputzaren beste atal batzuk edo gorputz atalekin inongo harremanik ez duten objetuak ere izan daitezke. Sexu-jostailu izena ematen zaie ere BDSMrako sortutako aparatu eta sexu-altzariei zein beste erabilera bat duten baina sexuan erabili daitezkeen objetuei (adibidez, eskuburdinak edo akuiluak). Hala ere ez zaio izen hori ematen pornografia edo kondoiei. Eufemismoak erabili ohi dira, adibidez "helduentzako jostailuak".

Sexu-jostailuak batez ere sex shopetan saltzen dira, baina pornografia eros daitekeen dendatan edo vending makinatan ere aurki daiteke. Munduko herrialde ezberdinetan dauden kultura, ohitura eta legeen arabera hedapen ezberdina izan dezakete.

Badira milaka urte sexu-jostailu batzuk erabiltzen hasi zirela, hala nola bibradoreak.

Ikertzaileek duela 30.000 urte baino lehenagoko jostailuak direla adierazten dute[1], garai paleolitikoan 20 cm inguruko Falo Limota izeneko kontsoladorea adibide bezala jarriz. Garai hartan Jostailu hauek egur, harri, marfil edo hezurrekin egiten zituzten. Hala ere, hainbat ikertzailek garai hartan objektu hauek ez zirela sexu desira asetzeko azaltzen dute, Desflorazio erritualak egiteko baizik.

Bola txinatarrak aldiz, beranduago ezagutu ziren kontsoladoreak dira. Hauek ere, sexu desira asetzeko izan beharrean, muskulu-pelbikoa garatzeko meteodo terapeutiko bezala sortu ziren. Hauen sortze data eta tokia ezezaguna da oraindik ere, ikertzaileek eztabaida handia bait dute honen inguruan.

Lehen bibragailu historikoa

Beste sexu jolas batzuk ere metodo terapeutiko bezala sortzen hasi ziren garai hartan hazten joan zen Emakumezkoen histeria mendebaldeko gaixotasunari aurre egiteko.

Bibragailuak aldiz, ikertzaile batzuek adierazten duten bezala, Frantzian hasi ziren, Parisen[2].

Zakila baten itxurakoak ziren eta bibragailu bat zuten barruan, hauek gorputzeko mina asetzeko saltzen ziren, eta denbora, debeku, mugimendu eta engainu asko pasa behar izan ziren tartetik azkenean sex-shopetan saldu ahal izateko eta sexu jolas bezala onartuak izateko.

Garapena (tabuak apurtzen)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago ikusi den bezala, historian zehar sexu jolasak edo baita erotismoa, gai tabuak izan dira gure artean[3]. Duela ez asko horrelako jostailu bat erabiliz gero bai begirada okerrak bai txutxumutxuak zabaltzen ziren jendeartean eta horregaitik ezkutuan erabiltzen ziren. Gaur egun askoz gehiago nomalizatu dira. Jada telebistetan zein aldizkarietan iragartzen dizkiguten objektuak baitira eta ez dira metodo terapeutiko bezala soilik saltzen. Kaleetatik zein saretik askoz errezagoa da Sex-shopak aurkitzea eta desira sexualak asetzeko produktu bezala saltzen digute.

Hala ere normalizazio hau ez da herrialde guztietan gertatu, oraindik Suitzan, Alemanian edo Erresuma Batuan, hau da garatuak diren herrialde askotan, hainbat sexu jolas sartzea edo erabiltzea ez dago ondo ikusirik gaur egun erez[4].

Gehienbat autoplazerrerako erabilitako objektuak izan arren, bikote plazerra areagotzeko ere helburua duten sexu jolasak ere daude. Honez gain, sexu jolasak erabiltzea beste hainbat tratamendu bezain eraginkorra da[5], zure gorputza ezagutzen laguntzen duelako, desira zona berriak aurkitzen laguntzen duelako eta minak asetzen laguntzen duelako.

Ohikoena da bakarrik erabiltzea nork bere buruarekin gustura egoteko, masturbazioan plazerra areagotzeko. Halaber, koitoan, bikotekidearekin erabiltzen dira, sexu-plazerra areagotzeko. Adibidez, emakumeak bibragailu bat erabil dezake klitoria estimulatzeko, gizonak baginatik zakila sartzen duen bitartean.

Bikoteak sexu-jostailuak ere erabil ditzake bere fantasia sexualen edo sexu-jolasen parte gisa; horrela, morboagatik kitzikapen handiagoa izaten da. Koitoa egiteko lagungarria izan daiteke. Ispiluak ere jolasean erabiltzen dira. Klimax-a lortu nahi den bitartean irudia islatuta ikusteak sentsazio kitzikagarriak eragin ditzake.

Sexu-jostailu ugari daude merkatuan; besteak beste, azala estimulatzeko erabiltzen direnak, baita baginan edo uzkian sartzeko balio duten objektuak ere.[6]

Pertsona batzuek forma iradokitzaileak dituzten frutak erabiltzen dituzte gorputzeko eremu erogenoetan sartu edo igurzteko.

Genitalak estimulatzeko erabiltzen diren objektuak dira, ohikoenak bagina eta klitorisa estimulatzeko erabiliak dira baina badaude bibragailu anak eta baita titi, arraultza zein zakilekoak.

LGBT historia museoan dauden dildo batzuk.

Ahoan, uzkian edo Baginan sartzeko objektuak dira. Hainbat tamainu eta formakuak daude baina gehienek zakil forma daukate. Hainbat material ezberdinetakoak daude eta hauen helburu nagusiak G puntua edo prostata dira.

Joko hauek explizituki uzkian sartzeko dira, hainat motatakoak daude, haien hartean dildoak, txinatar bolak edo uzki-tapoiak. Hauen erabilerarentzako lubrikazioa gomendagarria da.

Hauek zakilaren estimulaziorako erabiltzen dira gehienbat. Forma ezberdinak dituzte eta batzuk suzionadore eta bibragailuak dituzte harekin batera. Hainbat tamainu ezberdinetakoak existitzen dira. Objektu hau, intersexual eta transexualek asko erabiltzen dute, haien hormonaziorako onak baitira.

Zakil eraztunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
JNaja Cocj zakil eraztuna

Zakilaren inguruan jartzen den eraztun bat da. Honek odola astiroago igotzea eragiten du horrela sentsazio handiagoak eskainiz.

Bakarkako eraztunak zein bikote eraztunak daude. Bikote eraztunak beste pertsonari plazerra sentiarazteko izan daitezke. Horrelako batzuk, bibragailu bat dute barnean estimulazioa areagotzeko.

Xurgagailu funtzioa egiten duten suzionatzaile antzeko batzuk dira. Bai zakil, alu, klitoris edo titientzako eginak. Hauen funtzioa xurgatzea da horrela orgasmora heltzea helburu edukiz. Zakil bombak, tentetzean lagundu dezake baina ez betirako tentetzean. Sexu jolas hauek hainbat gaixotasun edo disfuntzio laguntzeko ere erabiltzen dira, haien hartean;tentetze disfuntzioa, genitalen ezitazioarekiko beldurra, orgasmo disfuntzioa.

Bola txinatarrak bagina baten barruan

Bola txinatarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baginan sartzen diren bola batzuk dira. Hauen helburua muskulu pelbikoa hobetzea da. Bai autoplazerrerako eta bai erabilera terapeutiko baterako erabili daitezke.

Zakilaren formakoak dira eta bultoa egiteko erabiltzen dira gehienbat. Gehienetan mutil transexualek edo intesexualek erabiltzen dute. Hainbat forma eta tamainakoak daude;laburrak, luzeak, tentetuak, ez-tentetuak... Harreman sexualetarako ere erabili daitezke.

Arnes sexualak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zakil zorroen antzekoak dira eta sexu harremanetarako erabiltzen dira gehien bat. Hainbat formatakoak daude, haien artean zakil forma. Batzuk zakil zorroen bezala, forma edo bultoa ekiteko erabiltzen dute.

Zakilerako objektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibragailudun bagina artifiziala.

Bagina artifizialak zakilera egokitzen dira koitoa simulatzeko. Objektu horiek hainbat forma dituzte, hala nola baginak, uzkiak edo sartzeko zuloa duen beste edozein gauza.

Eraztunek zutoina luzatzen dute zakilaren barruan odola harrapatzean. Erekzio-zailtasunak dituzten edo denbora luzez erekzio-sentsazio hori duten gizonek erabiltzen dituzte. Eredu batzuek emakumearen klitoria laztantzen duen estimulatzaile bat dute sexu-ekintza egiten den bitartean, beste batzuek bibratu egiten dute, eta batzuek beste eraztun batzuk dituzte, testikuluak eta perineoa estimulatzen dituztenak.

Eraztun hirukoitza beste eraztun mota bat da, bi eraztun osagarri dituena, barrabilak txertatzeko eta gorputzerantz ez erretraktatzeko; eiakulazioaren unean gertatzen ohi da hori. Hala, orgasmoaren sentsazioa areagotu egiten da, eta testikuluak gorputzetik urrun egotera behartzen dira.

Zakilerako zorroa gailu zilindriko bat da, zakilaren ardatzean jartzen dena, organoaren tamaina handitzeko eta sartzen ari den pertsonak jasotzen duen estimulua handitzeko. Eredu batzuek topeak dituzte, sexu-plazerra areagotzeko balio dutenak.

Zakilerako huts-ponpek erabilera mediko eta erotikoak dituzte. Erekzio-zailtasunak dituzten gizonek koitoa izateko erekzioa estimulatzeko erabil ditzakete. Masturbaziorako ere erabil daitezke. Batzuek diote ponpa bat erregulartasunez erabiltzeak zakilaren tamaina handitzen laguntzen duela, baina ez dago hori egiaztatzen duen azterketarik.

Bagina eta klitoria estimulatzeko balio duten objektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontsolagailua edo dildoa dar-dar egiten ez duen gailua da, eta baginaren edo uzkiaren estimulu sexualerako erabiltzen da.[7] Kontsolagailua modu estatikoan erabil daiteke gorputzeko beste atal batzuk estimulatzen diren bitartean, edo mugimenduarekin, barne-estimulu handiagoa sortzeko.

Bi muturretako kontsolagailu bat kontsolagailu luze bat da, oro har malgua, bi muturretatik sartzeko diseinatuta dagoena. Bi pertsonek batera sartzea ahalbidetzen du, eta oso arrunta da lesbianen arteko sexuan.

Sukzionadore izeneko xurgagailua.

Bibragailuak gorputzaren nerbioak estimulatzeko aurreikusitako gailuak dira. Bibrdoreak garai viktoriarrean emakumeen histeria deitzen zena sendatzeko sortu ziren. Gaur egun, forma eta tamaina ugarikoak daude, eta horiek kanpotik eta barrutik erabiltzeko aukera ematen dute. Emakumeek gehienbat klitoria estimulatzeko erabiltzen dituzte, eta, horretarako, helburu esklusibo horrekin diseinatutako ereduak sortu ziren.

Bola txinatarrak bola txikiagoak dituzten metalezko bola hutsak dira. Baginatik sartzen dira, eta baginan erabil daitezke denbora luzean. Emakumea mugitzen denean egiten den barne-kulunka orgasmoak egiteko erabiltzen da. Bolek bagina-arazoak dituzten emakumeei ere orgasmora iristen laguntzen diete pelbis-muskuluak lantzeko aukera ematen dietelako.

Lovense markako jostailuek, Bluetooth bidez Internetera konektatuta, klitoria, bagina edo uzkia estimulatzeko balio dute, bi pertsona bereizten dituen distantzia edozein dela ere: horietako bat jostailuarekin bere gorputzean, bestea ordenagailuko kontrolarekin.

Kegel ariketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kegelen ariketak pelbiseko pisuan muskulua indartzeko diseinatu ziren, eta plazer sexualerako eta baginaren erantzuna areagotzeko erabil daitezke.

Gai juridikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat herrialdeetan oraindik sexu jolasak ez daude guztiz legalizatuta oraindik.[8]

Nahiz eta Thailandia turismo sexualeko herrialde bat bezala konsideratuta egon, sexu jolasak guztiz debekatuta daude. Horrelako objektu bat erosten edo erabiltzen harrapatuz gero 6.000 bath (1.600) euroko isuna jartzera iritsi daiteke. Kaleetatik saltzaile asko dabiltza baina bertako poliziek oso arin salatzen eta isuntzen dituzte saltzaileak. 3 urteko kartzela zigorra erori ahal zaizu.

Indiar herrialdeko arau legalak, ezberdinak dira. Etxeetan jolas erotikoak erabiltzea guztiz legalizatuta dago baina hori ikusgai jartzea aldiz guztiz debekatuta dago. Berdina gertatzen da pornografiarekin, edukia sortzea publikatzea edo konpartitzea debekatuta dago baina etxean konsumitzea berriz legediaren barruan sartzen da.

2021eko martxoan lehen sex-shopa zabaldu zuten Indian baina eduki zuen harrera txarrengaitik eta publikoaren kexengaitik hilabete gutxitara itxi zuten. Horrez gain, ez zituen kondizio legal minimo guztiak betetzen.

Oso zorrotzak dira legediaren aurrean. Sexuarekin zer ikusia duen oro debekatuta dago, hala nola; sexu jolasak edo antzeko forma duen edozer, plazerra trasmititzen duten bibragailu, irudi erotikodun aldizkari edo argazkiak... Guzti hau pornografiatzat jotzen dute eta guztiz debekatuta dago.

Sexu jolasak pornografiarekin lotzen dituzte herrialde honetan. Lege zigorrak ezartzearekin berriz ez dira hain zorrotzak, aduanan horrelako objektu batekin harrapatuz gero seguruena soilik jolasa kentzea da, baina etxera bueltan bidaltzeko kasuak ere egon dira.

Sexu jolasak erostea, kontsumitzea edo saltzea debekatuta dago herrialde honetan ere. Pornografiarekin lotzen dute eta aduanan honekin aurkituz gero etxera bueltan bidaltzeko aukera handia eduki dezakezu.

Emirates Arabes Unidos

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubai turista askodun herrialde bat izan arren, Sexu jolasekin eta pornografiarekin duen lege maila ez dator horrekin bat. Aurreko herrialde gehienen kasuan bezala, guztiz debekatuta daude horrelako jostailuak eta ofizialki prosezatua izatekoa arriskua izan dezakezu.

Thailandian bezala, hainbat sex-shop edo sexu jolas saltzaile aurkitu arren, horrelakorren batekin harrapatuz gero kartzela zigorra jasateko aukera handia izan dezakezu.

Estatu Batuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrialde honetan Ilegalizazioa ezberdina da. Estatu Batuetan sexu jolasak aduanatik pasatzea legala da, Baina Texas eta Alabamako estatuetan legeak zorrotzagoak dira.

Alabaman salerosketa guztiz debekatuta dago.[9] Kanpoan erosi eta bertara eramanez gero ez duzu legerik hausten baina bertan erosteko asmoa baduzu hobe da ez egitea.

Texasen aldiz salerosketa legediaren barruan dago baina ez dago 5 sexu jolas baino gehiago erabiltzea onartua. 6 edo gehiagorekin arrapatuz gero kartzela zigorra izatea da normalena[10] eta kasu batzuetan isun oso altuak izatea.

Silikonazko panpin sexualak edo errealak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itxura errealeko sexu panpina

Sexu-jostailuen merkatuan indarrez sartu dira, panpina puzgarriak, silikonazko panpinak edo panpin errealaek, erabiltzaileari esperientzia errealista errazten diote.

Elastomero termoplastikoz edo TPEz eginak daude. Elastomero horiek elkarri lotutako polimeroak dira, eta erresistentzia eta elastikotasun handia ematen diete dollei.

Pertsonalizatzeko hainbat aukera dituzte, besteak beste, begien kolorea, ilearen kolorea, larruazal-mota eta bustoaren tamaina aukeratzeko.

Azken urteotan, ospe handia dute Amerikako eta Asiako merkatuetan, eta duela gutxi zabaltzen ari dira Europan.

Japonian oso modan jartzen hasi dira horrelako sexu-jostailuak eta gero eta errealagoak egiten dituzte.[11]

Salmenta tokiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu-jostailuen erabilera areagotzen joan da urteak pasa ala, horrek, salmenta tokiak areagotzea eragin du.

Denda fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sevilla, Espainian kokatutako Sex-shop bat.

Sex-shopak gehien bat gizakiaren plazerra bilatzeko objektuak saltzen dituzte, beraz hauetan sexu-jostailuak aurkitzea oso erraza da.

Supermerkatu ezagun batzuetan sexu-jostailuen salmenta sustatzen hasi dira, adbibidez MediaMarkten eta 24orduko makina batzuek ere hauen salmenta sustatzen dute.

Horrez gain jostailu hauek terapeutikoak ere direnez, farmazia batzuetan ere aurkitu ditzakegu.

On-line dendak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexu-jostailuen salmentarik handiena on-line dendek daukatela esan genezake, sare-salerosketek jende gehiagori heltzea eragin duelako eta honek sexu-jostailu marka berriak sortzea eragin duelako.

Online sex-shop ezagunenetariko bat Platanomelon[12] da. Webgune honek milaka sexu-jostailu ezberdin ditu eta norberaren plazerra zein bikote plazerra ditu helburu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Historia de los juguetes sexuales» Red Historia 2021-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  2. (Gaztelaniaz) «El curioso origen de los vibradores» Revista Galeria de Busqueda en Montevideo Portal (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Peris, Guillermo Peris. «Rompiendo el tabú del sexo y los juguetes sexuales» Diario Siglo XXI (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  4. (Gaztelaniaz) «Fotos: Países donde no puedes viajar con tus juguetes eróticos y otros objetos | Imágenes» 20bits 2018-06-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  5. (Gaztelaniaz) «Consejos de salud, belleza y bienestar» Blog PromoFarma (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  6. (Gaztelaniaz) «Juguetes sexuales» www.plannedparenthood.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  7. Felitti, Karina. (2016-12). «Games and toys for the feminine’s sexual liberation» Apuntes de investigación del CECYP (28): 0–0. ISSN 1851-9814. (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  8. (Gaztelaniaz) «Tus juguetes sexuales están prohibidos en estos países» EasyToys.es 2022-01-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  9. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Ley de aplicación contra la obscenidad El estatutoyDesafíos legales» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  10. (Gaztelaniaz) «Se prohíbe tener muchos juguetes sexuales» Derecho en Zapatillas by Sergio Mohadeb 2021-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Datch Waifu, la muñeca sexual de moda en Japón» Diario AS 2016-06-28 (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).
  12. «Platanomelon Los Mejores Juguetes Sexuales | OFERTAS - Farmacia TEDÍN» www.farmaciatedin.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]