Sarrià
- Beste esanahietarako, ikus «Sarria (argipena)».
Sarrià | |
---|---|
Sarrià-Sant Gervasi, Bartzelona | |
Antzinako Sarrià udalerriko udaletxea. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Hiria | Bartzelona |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°23′58″N 2°07′19″E / 41.399431°N 2.121867°E |
Demografia | |
Biztanleria | 24.587 biz.(2016) |
Bestelako informazioa | |
Azalera | 3 km2 |
Dentsitatea | 8.083 biz./km2 |
Webgunea | Sarrià |
Sarrià Kataluniako Bartzelona hiriburuan dagoen Sarrià-Sant Gervasi barrutiko auzo bat da. 2009an 23.802 biztanle zituen. Jada X. mendean udalerri gisa bere aipamenak bazeuden, 1921an Bartzelona hirira auzo gisa gehitu zelarik, nahiz eta garai hartan sarriàr asko elkartze honen aurka egon.
Sarrià auzoa eremu hauetan banaturi dago: Sarrià Vell, Santa Amèlia, Can Ponsic-Caputxins, Sagrat Cor-Can Caralleu eta Can Pomaret-Peu del Funicular.
Antzinako udalerria nekazari herria zen, bertako jarduera nagusia ardogintza zelarik. Gaur egungo eremuaz gain, Sarriá udalerriak Pedralbes eta Les Tres Torres eremuak ere barne hartzen zituen, halere gerora bi hauek jada Bartzelona hiriaren barnean berezko bi auzo bilakatu ziren. Halere, gerora maila ekonomiko handiko familiak etorri eta bertan bizitzen jarri ziren, ondorioz katalanez Sarrià auzoaz honako esaera herrikoi hau aipatu ohi da:
« | Sarrià: vents, torrents, torres i convents. "Sarrià: haizeak, errekak, dorreak eta komentuak." |
» |
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Sarriàko plaza.
-
Sarriáko kale nagusia.
-
Sarriáko merkatua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarriá auzoa Bartzelonako udal webgunean (Katalanez)