Santa Comba eliza (Bande)
Santa Comba eliza (Bande) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Ourenseko probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | Bande |
Galiziako parrokia | Santa Comba, Bande |
Settlement in Galicia | Santa Comba |
Koordenatuak | 41°58′23″N 8°00′08″W / 41.9731°N 8.0021°W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Columba of Sens (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Visigothic architecture (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000198 |
Santa Comba eliza (galizieraz: Igrexa de Santa Comba de Bande) Bande udalerrian dago Ourensen. VII. mendeko bigarren erdialdean eraiki zen eta osotara galdua den monasterio baten eliza zen.
Laukizuzen batean sartuta dagoen gurutze greko bat da oinplanoa. Burualdea irtena , karratua eta zuzena da. Espazioaren zatiketa handia ikus daiteke (garaiko liturgiaren beharretara egokitua). Atondoaren alboetan bi areto txiki topa daitezke eta gurutzaduratik beste bi aretotara pasa daiteke.
Guztiz gangatua dago, adreiluz eginiko kanoi gangarekin. Zinborioan arrai hezur ganga topa dezakegu (Gala Placidiaren mausoleoan bezala, Ravennan). Estalkia kanpotik bi isurialdeko teilatua da eta zinborioan lau isurialdeko teilatua..
Adreiluarekin batera harria ere erabili zen eta askotan berrerabiliak ziren beste elementuak. Bertan, musulmanak azaldu zirenean abandonatutako zen beste eliza bat zegoen 680. urtean egina. Material berrerabilien beste jatorria: inguruetan erromatar garaieran eraikitako bainu batzuk izan ziren, kapitel eta pilareak ikus daitezke.
Barnekaldea xumea da eta dekorazio bakarra inposta lerro bat dugu, bertan motibo begetalak azaltzen dira. Absidean horma margo arrastoak daude. Harlanduz egina dago.
Ikus ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arte bisigotikoa
- San Joan Bataiatzailearen eliza (Venta de Baños)
- San Fruktuoso kapera (Braga)
- San Pedro de la Nave eliza
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Artehistoria. Santa Comba.
- (Gaztelaniaz) Turismo-prerromanico. Santa Comba
- (Gaztelaniaz) Blog de Arte en Galicia:Santa Comba de Bande