San Martin kalea (Donostia)
San Martin kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′00.95″N 1°59′00.14″W / 43.3169306°N 1.9833722°W |
San Martin kalea Gipuzkoako Donostia hiriburuko kale bat da.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdea alderik-alde zeharkatzen du, Mirakontxa pasealekua, Zubieta kalea eta San Bartolome kalearen arteko elkargunea eta Foruen pasealekuaren artean hedatzen da.
Bertan, San Martin lurpeko parkalekuaren sarbidea dago.
Donostiako auzo historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Martin inguruan Donostiako harresietatik kanpoko auzo garrantzitsuenetarikoa zegoen, gaur egungo kalearen inguruan, Sebastopol taberna baino lehen. Bertan San Martin eliza zegoen eta haren inguruan etxe multzo bat joan zen sortzen. Elizaren lehenengo erreferentzia 1485koa da. Tokia oso egokia zen zeren itsasoa ez baitzen bertaraino heltzen eta lurrak hasten ziren. Dena dela, etxe haiek seguritate arazoak planteatzen zituzten eta horregatik, defentsa zela eta, Donostian zeuden militarrek sarritan suntsitu egin zituzten. Horregatik, etxeak umilak ziren. San Martin auzoan olagizonak eta artisauak bizi ziren, gehienak Donostiatik kanpo etorritakoak, bereziki Goierritik. Baita ostatuak egoten ziren ere bereziki ateak itxi ondoren harresietatik kanpo gelditzen ziren pertsonentzat.
Denboraz auzoaren egoera hobetu zen. Antigua auzoarainoko bidea ireki zen, zezen plaza eraiki zen eta 1882rako txaletak eta lorategiak inguruan joan ziren zabaltzen. Baita ere ostatu gehiago. Gaur egungo Aldapetako aldapa lehenago jaisten zen eta San Martin bi auzotan zatitzen zuen: San Martin Gora eta San Martin Bekua; lehenengoak festazaleen auzoaren ospea zuen.[1] Luis Murugarrenek horren gaineko bertso bat jaso zuen:
« | Mundo alde guztietan toki onak ba dira, poz gehiago izango nuen bañan biotzak dio: Zuaz San Martin Gora! |
» |
Auzoan ere hilerria zegoen. XIX. eta XX. mendeaz industria txikiak kokatu ziren San Martinen eta San Martin merkatua (1884), 2003an Donostiako Udalak bota zuena gaur egungo merkatal zentroa eraikitzeko. Jatorrizko merkatua, Pariseko Les Halles eredutzat hartuta, Jose Goikoa (1882) eta Juan R Alday (1907) arkitektoen proiektuaren arabera egin zen.[3] Gaur egungo eraikuntzak inguruko auzoaren estilo akitektonikoarekin ez du ezer ikusirik.
XX. mendeko zazpigarren hamarkadan oraindik San Martinek festa propioak ospatzen zituen.
Arrasate kalearekiko paraleloki doa.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Martin kalearen inguruan honako eraikin eta leku nabarmen hauek daude:
- Londres hotela
- Donostiako Justizia Jauregi Zaharra
- Urbieta kalea
- Artzain Onaren plaza
- Artzain Onaren katedrala
- San Martin merkatua
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Luis Murugarren: San Sebastián Donostia. Donostiako Aurrezki Kutxa, 1978. 159-161.or.
- ↑ 160.or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160316151702/http://www.msanmartin.es/msanmartin/de/historia-2864.asp?nombre=2864&cod=2864&sesion=14
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |