Edukira joan

Samianigoko Klasikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabiñanigoko klasikoa» orritik birbideratua)
Samianigoko Klasikoa
Orokortasunak
KirolaTxirrindularitza
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundESP Espainia
Dokumentazioa

Samianigoko Klasikoa (gaztelaniaz: Clásica de Sabiñánigo), 1991ra arte Zaragoza-Samianigo Klasikoa ere deitua, txirrindularitza lasterketa profesional bat zen, urtero Espainiako Huescako probintziako Samianigo herrian ospatzen zena.

1969 eta 2001 artean etenik gabe ospatu zen, orotara 33 edizio ospatu zirelarik. Bere azken edizioetan 1.4 mailakoa zen.

Bere ibilbideak 200 kilometroko distantzia zuen, non Huescako probintziako zenbait herritatik igarotzen zen (bere lehen urteetan, baita Zaragozako probintziako zenbait herritatik ere), Samianigon amaierako zirkuitu bat zuelarik.

Lehen garailea Txomin Perurena izan zen, eta proba honetan garaipen gehien lortu dituena Enrique Martínez Heredia, hiru garaipenekin.

Edizio guztiak Samianigo Txirrindularitza Taldeak antolatu zuen.

Urtea Garailea Bigarrena Hirugarrena
1969 Euskal Herria Txomin Perurena Euskal Herria Santiago Lazkano Espainia Sebastian Fernández
1970 Euskal Herria Luis Zubero Euskal Herria Txomin Perurena Espainia Vicente López Carril
1971 Espainia Agustín Tamames Euskal Herria Txomin Perurena Espainia José Manuel López
1972 Euskal Herria Segundo Goikoetxea Espainia José Manuel López Espainia Pedro Torres Cruces
1973 Espainia Antonio Martos Espainia Vicente López Carril Espainia José Pesarrodona
1974 Euskal Herria Miguel Maria Lasa Espainia Juan Zurano Espainia Manuel Esparza
1975 Euskal Herria Txomin Perurena Espainia Gonzalo Aja Espainia Fernando Plaza
1976 Espainia Enrique Martínez Heredia Euskal Herria Santiago Lazkano Espainia Vicente López Carril
1977 Portugal Francisco José Martins Días Espainia Enrique Martínez Heredia Euskal Herria Andres Gandarias
1978 Espainia Enrique Martínez Heredia Espainia Antonio Menéndez Espainia Anastasio Greciano
1979 Espainia Andrés Oliva Espainia Julián Andiano Espainia Alberto Fernández Blanco
1980 Espainia José Luis Viejo Espainia José Luis Laguía Euskal Herria Imanol Murga
1981 Espainia Enrique Martínez Heredia Espainia Eulalio García Espainia José Luis Rodríguez Inguanzo
1982 Espainia Pedro Delgado Espainia Francisco Ramon Albelda Espainia Jaume Vilamajó
1983 Espainia Eduardo Chozas Espainia Faustino Rupérez Espainia Ricardo Zuñiga
1984 Espainia Alfonso Gutiérrez Espainia Miguel Ángel Iglesias Euskal Herria Imanol Murga
1985 Euskal Herria Iñaki Gastón Espainia José Luis Laguía Espainia Antonio Esparza
1986 Espainia Mariano Sánchez Espainia Joaquín Faura Kolonbia Óscar de Jesús Vargas
1987 Espainia Ángel Camarillo Australia Stephen Hodge Espainia Melcior Mauri
1988 Espainia Alfonso Gutiérrez Espainia Casimiro Moreda Espainia Jesús Suárez Cueva
1989 Espainia Álvaro Pino[1][2] ez zen eman ez zen eman
1990 Belgika Jean-Pierre Heynderickx Espainia Juan Carlos González Espainia José Enrique Carrera
1991 Belgika Jerry Cooman Herbehereak Adrie van der Poel Belgika Jean-Pierre Heynderickx
1992 Herbehereak Mathieu Hermans Belgika Jerry Cooman Erresuma Batua Malcolm Elliott
1993 Euskal Herria Asier Guenetxea Espainia Manuel Fernández Ginés Espainia Ángel Edo
1994 Belgika Serge Baguet Espainia Manuel Fernández Ginés Espainia Ángel Edo
1995 Espainia Fernando Escartín Italia Stefano Zanatta Belgika Frank Vandenbroucke
1996 Euskal Herria Arsenio González Espainia Francisco José García Espainia David García Dapena
1997 Frantzia Armand de las Cuevas Euskal Herria David Etxebarria Euskal Herria Cesar Solaun
1998 Euskal Herria Igor González de Galdeano Frantzia Charles Guilbert Espainia Ginés Salmerón
1999 Herbehereak Tristan Hoffman Alemania Andreas Klier Erresuma Batua Jeremy Hunt
2000 Italia Davide Casarotto Italia Gianni Faresin Italia Paolo Lanfranchi
2001 Espainia Ángel Vicioso Espainia Eleuterio Anguita Italia Stefano Casagranda

Palmaresa herrialdeka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herrialdea Garaipenak
 Espainia 25
 Belgika 3
 Herbehereak 2
 Portugal 1
 Frantzia 1
 Italia 1

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Álvaro Pino izan zen proba amaitu zuen txirrindulari bakarra beste guztiek arriskutsutzat jo zuten tunel bategatik abandonatu ondoren.
  2. Clasica de Samianigo 1989

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]