Renato Anjoukoa
Renato Anjoukoa (okzitanieraz: Rainièr d'Anjau; frantsesez: René d'Anjou; Angers, 1409ko urtarrilaren 16a – Aix-en-Provence, 1480ko uztailaren 10a), izengoitiz Renato Onbera[1] (okzitanieraz: Rai Rainièr lo Bòn; frantsesez: Le bon roi René) deitua, Anjouko dukea izan zen 1430-1480 urteetan, Lorrenako dukea 1431-1453 urteetan, Barreko dukea 1430-1480 urteetan, Proventzako kondea 1434-1480 urteetan, Napoliko erregea 1435-1442 urteetan, eta Aragoiko erregea 1466–1472 urteetan.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis II.a Anjoukoaren eta Yolanda Aragoikoaren semea zen. 1435ean Napoliko errege izendatu zuten, Joana II.a hil ondoren, baina Alfontso V.a Aragoikoa nagusitu zitzaion 1438an. Ehun Urteko Gerran Karlos VII.a Frantziako erregearen alde jokatu zuen, eta Frantziako administrazioa antolatu zuen, zerga berri batzuen bidez.
1466an Joanes II.aren aurka zeuden kataluniarrek Aragoiko errege eta Bartzelonako konde izateko egin zioten proposamena onartu zuen, baina ez zuen kargu hura eskuratu azkenean. Ona deitura jaso zuen artistak eta idazleak babestu zituelako. Karlos Mainekoa izan zuen ondorengo Proventzan, eta hura ondorengorik gabe hil zelarik Luis XI.a Frantziako erregea jabetu zen Proventzaz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renato Anjoukoa |