Rapa Nui (etnia)
Rapa Nui | |
---|---|
Dantza tradizionala | |
Biztanleak guztira | |
5.682 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Txile | |
Hizkuntza | |
Rapa Nui Gaztelania | |
Erlijioa | |
Kristautasuna | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Austronesiar herriak |
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rapa Nui».
Rapa Nui edo Rapanui Pazko uharteko etnia indigena da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rapanui herria Polinesiatik etorritako lehen biztanleetatik eratorritakoa da. Arikiek, zuzenean jainkoengandiko jatorria zutenek, gizartea gobernatzen zuten. Gizarte hau tributan (mata) banatuta zegoen, oso maila estratifikatuekin. Tribu bakoitzak gune bat (kāinga) hartzen zuen. Biztanle gehienak barnealderantz bizi ziren, laborantza guneen ondoan. Kostaldean gune erlijioso, politiko eta zeremonialak ezarri ziren (Anakena, Akahanga), non moaiek ordezkatutako arbaso ia jainkotuak gurtzen ziren.
Uste denez, Rapa Nuiko populazioak gainpopulazio krisi bat jasan zuen XVII. eta XVIII. mendeetan, tribuen artean gerrak eragin zituena. Honen ondorioz, aldare zeremonialak suntsitu eta moaiak zizelkatzen ziren harrobiak bertan behera utzi zituzten. Bertakoak haitzuloetan bizitzen hasi ziren, eta aldian-aldian elikagai eskasia jasan behar izan zuten. Orduan zeremonia berri bat sortu zen: Tangata Manena ('gizon-txoria') deritzona.
Rapa Nuiek 1722ko apirilak 5ean izan zuten lehen harremana mendebaldar batekin, Jacob Roggeween itsasgizon holandarra uhartera iritsi zenean.
Egun, bere aktibistek uhartearen burujabetza aldarrikatzen dute.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Santa Clara Law Digital Commons. The Situation of the Indigenous People of Rapa Nui and International Law: Reflections on Indigenous Peoples and the Ethics of Remediation. .
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |