Edukira joan

Ramaz Xengelia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramaz Xengelia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakრამაზ შენგელია
JaiotzaKutaisi1957ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Georgia
HeriotzaTserovani (en) Itzuli2012ko ekainaren 21a (55 urte)
Hobiratze lekuaSaburtalo Pantheon (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTbilisi State University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
FC Torpedo Kutaisi1973 / 19767529
FC Dinamo Tbilisi1977 / 1988283221
SESBeko futbol selekzio nazionala1979 / 19832611
IFK Holmsund1989 / 1990132
Östers IF1989 / 1989
IFK Holmsund1989 / 1989132
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua72 kilogramo
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 57932 UEFA: 37958 Find a Grave: 189522018 Edit the value on Wikidata

Ramaz Xengelia (georgieraz: რამაზ შენგელიაtranslit.: Ramaz Xengelia; Kutaisi, Georgiako SES, 1957ko urtarrilaren 1aTbilisi, 2012ko ekainaren 21a[1] georgiar jatorrizko sobietar futbolari profesionala izan zen, historiako jokalari eta aurrelari sobietar onenetako bat jotzen dena.

Futbol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975eko martxoaren 16an debutatu zuen 18 urterekin Torpedo Kutaisin, partidu horretan 45 minutu jolastu zuen eta bere taldea galdu zuen 1-0 Neftchi Bakuren kontra. Ondoren, Torpedo Kutaisin jokatzen jarraitu zuen, 75 partidatan 29 gol sartuz, golak egiteko kalitateagatik, Dinamo Tbilisik 1977ko urtarrilaren 1ean fitxatu zuen.

Dinamo Tbilisin, Ramaz bikain hasi zen, Krylya Sovetov Samararen aurka jokatu zuen lehen partidan gol bat sartuz, partida hori 4-2 amaitu zen Tbilisiko taldearen garaipenarekin. Ramazek 12 urtez egon zen Dinamo Tbilisin, eta 283 partida jokatu zituen eta 221 gol sartu zituen, Sobietar Liga (1978an), Sobietar Kopa (1979) eta Europako Kopa (1981) irabazi zituelarik. Dinamo Tbilisin bere urterik onena 1981ean izan zen, non 52 partidatan 41 gol sartzea lortu zuen, Sobietar Ligan eta Europako Kopako jokalari eta goleatzaile onena izan zen eta egin zuen guztiari esker zazpigarren postuan gelditu zen 1981eko Urrezko Baloian.

Dinamo Tbilisin denbora luzez jokatu ondoren, Ramazek Suediako ligan azken denboraldi bat jokatzea erabaki zuen 1989ko urtarrilaren 1ean, IFK Holmsundek Ramaz fitxatu zuen, non 13 partida jokatu eta 2 gol sartu zituen. Erretiroa 1990eko ekainaren 1ean izan zen.

Sobietar Batasuneko selekzioarekin 1979ko martxoaren 28an egin zuen debuta Bulgariaren aurka non gol bat sartu zuen eta bere taldeak 3-1 irabazi zuen. Ramazek 26 partida jokatu zituen guztira eta 11 gol sartu zituen, bere azken partida 1983ko ekainaren 26an Alemaniako selekzioaren kontra izanda. 2012ko ekainaren 21ean hil zen garuneko hemorragia baten ondorioz

Taldeak Herrialdea Urteak Partiduak Golak
Torpedo Kutaisi Sorbietar Batasuna 1973 - 1976 75 29
Dinamo Tbilisi Sorbietar Batasuna 1977 - 1988 283 221
IFK Holmsund Suedia 1989 - 1990 13 2
Herrialdea Urteak Partiduak Golak
Sobietar Batasunaren taldea 1979-1983 26 11
Taldekako sariak
  • 1978ko Sobietar Batasuneko Liga
  • 1979ko Sobietar Batasuneko kopa
  • 1981eko Europako Kopa Irabazleen Kopa
  • 1980ko U21eko Eurokopa
Banakako sariak
  • 1979ko futbolari sobietar onena
  • 1980ko Eurokopa U21eko goleatzaile onena
  • 1981ko futbolari sobietar onena
  • 1981ko Sobietar Ligako goleatzaile onena

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]