Edukira joan

Rakel Peña

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rakel Peña Somavilla» orritik birbideratua)
Rakel Peña

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

2004ko urtarrilaren 16a - 2005eko otsailaren 22a
Antton Morcillo
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1998 - 2005

Arabako Batzar Nagusiak

1987 - 1991
Bizitza
JaiotzaEibar eta Gasteiz, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEgizan
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna
Batasuna
Euskal Herritarrok

Rakel Consuelo Peña Somavilla (Gasteiz, 1964) arabar politikaria da eta ekintzaile feminista da.

Gasteizko Zaramaga auzoan piztu zitzaion politikarekiko interesa. 1970eko hamarkadaren amaieran1980ko hamarkadaren hasieran mugimendu politiko handia zegoen auzoan, eta auzo elkartearen barruan talde ugari: euskararen aldekoa, Forjas enpresaren zarataren aurkakoa. Auzoko borroketan modu aktiboan parte hartu zuen.

Aizan! izeneko talde feminista sortu zuen beste kide batzuekin batera, eta, gero, eta ezker abertzalearen barne egituran,  Egizan eratu zuten[1].

1987an, 23 urte zituela, Arabako Batzar Nagusietan HBko batzarkide aukeratua izan zen.

Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Sozialista Abertzaleak koalizioen kidea izan da. 1998an Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan zen atxilotu berri zuten Mati Iturralde ordezkatuz. Legebiltzarkide izan zen 2001 arte.

2001ean, Batasuneko Mahai Nazionaleko kide aukeratu zuten.

2004-2005 urte bitartean, berriro Eusko Legebiltzarkide izan zen Antton Morcillo ordezkatuz.

2006an, euskal politikagintzako beste emakume batzuekin batera Ahotsak plataformako kide izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


  1. «Rakel Peña - Politikari ohiak - Udako serieak - Berria.eus» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).[Betiko hautsitako esteka]