Růžena Jesenská
Růžena Jesenská | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Smíchov, 1863ko ekainaren 17a |
Herrialdea | Austriar Inperioa Cisleithania Txekoslovakia |
Heriotza | Malá Strana eta Praga, 1940ko uztailaren 14a (77 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Leinua | Jeszenszky sendia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, idazlea eta antzerkigilea |
Izengoitia(k) | Eva z Hluboké, Jeroným Věžník eta Martin Věžník |
Růžena Jesenská (Praga, 1863 - 1940), idazle txekiarra izan zen, mugimendu dekadentearen taldekoa (oso ezaguna bere garaian) eta Julius Zeyerren jarraitzailea; eta Txekiar Zientzia Akademiako kidea 1929tik.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Růžena Jesenská Pragan jaio zen; merkatari bihurtutako militar baten alaba zaharrena zen eta neba-arreba ugari zituen.[1] Marie Jesenská bere ahizpa zen eta Milena Jesenská idazlea bere iloba (neba baten alaba).[2]
Irakasle izateko prestatzen hasi zen 1878an Pragako Santo Tomas nesken eskolan (berak txikitan ikasitako eskolan) eta Pragako hainbat eskoletan irakatsi zuen. 1907an irakasteari utzi behar izan zion eta kazetari lanean hasi zen.[3]
Růžena Jesenská asko bidaiatu zen bere bizitzan zehar: Baltikoko herrietatik, Frantziatik, Italiatik eta Errusiatik.[4]
Pragan hil zen 1940an.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txekiar emakume idazleen lan gutxi itzuli dira beste hizkuntzetara, baina bere garaian, ugari argitaratua eta oso irakurria izan zen Růžena Jesenská. Lan ugari idatzi zituen: eleberriak, antzezlanak, ipuinak, umeentzako liburuak eta poesia.[2]
Hainbat ezizenekin argitaratu zituen bere lanak, esate baterako: Eva Z. Hluboké edota Martin Věžník. Bere lehen lana Světozor aldizkarian argitaratu zioten eta gizon ezizenarekin (Martin Věžník).[4]
Hasieran neskentzako eta emakume gazteentzako literatura didaktikoa idatzi zuen.[4]
Ez zuen beste txekiar idazle emakume garaikideen sentimentalismoa erabiltzen bere lanetan eta, aldiz, sinbolismoa erabiltzen zuen, irudi eta sintaxiaren bidez gauzatuta.[4]
Jan Opolsky kritikoaren arabera, garai artako korronteen kontrakoa zen bere idazkera eta Max Brodek bere chauvinismo txekiarra kritikatu zuen, besteak beste."[5]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rudé západy (‘Egunsenti gorriak’) (1904)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere diruz argitaratu zuen poema bilduma hau, pasio sexualari gorazarrea zena.[6] Kritikoek uste dute, beharbada, Alphonse Mucha margolari eta argazkilariarekin izandako ezkutuko harremana deskribatzen dutela poema hauek.[3]
Mladi (1926)
Poema autobiografikoak ziren eta, bertan, bere karrerari eragin zioten kontrakotasun moral eta etsaitasunak kontatzen zituen.[4]
Prosa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jarmila (1894) eta bere jarraipena Jarní píseň (‘Udaberriko abestia’ 1902)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberri hauetan neska gazte burgesendako etiketa erakusten zuen.[6]
Román dítěte (‘Ume baten erromantzea’) (1905)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prostituzioan hasten den neska baten istorio honetan, ikerketa psikologikoa egiten du, zeinetan maitasuna bizitzaren inspirazio moduan agertzen den eta, berriz, maitasun galduak duen suntsitzeko gaitasuna ere azaltzen duen.[6]
Mimo svět (‘Aparteko mundua’) (1909)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 ipuin biltzen dituen lan hau apur bat zurruna eta melodramatikoa da neurri handi batean. Gaiak estilo dekadentearenak dira: intzestua, maitasun lesbiko itogarria, gizarteak “ezohikotzat” hartutako pertsonak, sexua eta heriotza... eta emakumea beti biktima da.[1][6]
Tanecnice (‘Dantzaria’) (1912)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen pertsonan kontatutako istorioa eta psikologikoki xehetasun handiekin deskribatzen du emakume protagonista.[6]
Antzezlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estera (1909)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estera trajedia sinbolista da, Bohemiar errenazimenduan kokatua eta pentametro ianbikoetan idatzia.[6]
Attila (1919)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Attila antzezlan neoerromatikoa da, pasioaren (germaniarrak) eta maitasunaren (eslaviarrak) artean.[6]
Beste lan literario batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Růžena Jesenskák emakumeentzako egunkarietan idatzi zuen: Ženské listy, Ženský obzor eta Časopis učitelek, adibidez. Antzerki kritikaria ere izan zen, denbora labur batez, Ženský svět (‘Emakumeen Mundua’) aldizkarirako, 1921an. Bigarren Mundu Gerra baino lehen, emakumeen eta genero gaiak erabiltzen zituen aldizkaria sortu zuen.[7]
Růžena Jesenskák erregularki idatzi zuen ''Zlatá Praha'' aldizkari literario txekiarrean eta umeentzako Dětské Besedy Máje (‘Umeen maiatzeko hizketaldia’) aldizkaria editatzen zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Hayes, Kathleen (2023). A World Apart and Other Stories Czech Women Writers at the Fin de Siècle. Karolinum Press. 200–201. or. ISBN 978-80-246-4804-0. OCLC .1369664932.
- ↑ a b "Jesenská, Ružena". Women in World History, 8. liburukia: Jab-Kyt. Waterford, CT: Yorkin Publications. 2000. 137. or. ISBN 0-7876-4067-0..
- ↑ a b (Ingelesez) Poniz, Katja Mihurko. (2021-05-23). «Růžena Jesenská» Women Writers in History | CEEPUS (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
- ↑ a b c d e Higonnet, Margaret R. (1999). Lines of fire : women writers of World War I.. New Yprk: Plume, 487 or. ISBN 0-452-28146-6. OCLC .39189822.
- ↑ Sayer, Derek (1996-11-01). "The language of nationality and the nationality of language: Prague 1780-1920. (Czech Republic history)". Past & Present 153: 164.
- ↑ a b c d e f g Hawkesworth, Celia (2001). A history of Central European women's writing. Hampshire: Palgrave, in association with School of Slavonic and East European Studies, University College, London. 130. or. ISBN 0-333-77809-X. OCLC .45532426.
- ↑ Oates-Indruchová, Libora (2016). "Unraveling a Tradition, or Spinning a Myth? Gender Critique in Czech Society and Culture". Slavic Review. 75 (4): 919–943 doi: . ISSN 0037-6779..