Ptolomeo I.a
Ptolomeo I.a | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
K.a. 305 - K.a. 283 ← Alexandro IV.a Mazedoniakoa - Ptolomeo II.a Filadelfoa →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Mazedoniako Erresuma, K.a. 367 aldean | ||||||
Lehen hizkuntza | koinéa | ||||||
Heriotza | Alexandria, K.a. 283 (70/89 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Lagus | ||||||
Ama | Arsinoe Mazedoniakoa | ||||||
Ezkontidea(k) | Artakama Euridize Egiptokoa Tais (hetera) Berenize I.a Egiptokoa | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Leinua | Ptolomeotar dinastia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | koinéa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | subiranoa, historialaria eta militarra | ||||||
Lantokia(k) | Antzinako Egipto | ||||||
Gradua | amiral |
Ptolomeo I.a Soter[1] (antzinako grezieraz: Πτολεμαῖος Σωτήρ, Ptolemaĩos Sōtḗr, «Ptolomeo Salbatzailea»); Mazedonia, K.a. 367 aldean - Alexandria, K.a. 283) Egiptoko erregea izan zen K.a. 305etik 283ra bitartean. Lagiden dinastia grekoa sortu zuen Egipton.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alexandro Handiari lagundu zion Asiara, haren gudarosteen buruzagi baitzen, eta espedizio hari buruzko kronika bat idatzi zuen. Egiptoko eta Libiako satrapa izendatu zuten K.a. 323. urtean, eta Zireneraino hedatu zuen bere erreinua. Siria, Jerusalem eta Zipre konkistatu zituen ondoren. Seleuko I.a Nikator babestu eta harekin bat egin zuen Antigono Monoftalmosen eta haren seme Demetrioren aurkako borrokan eta garaipenean (K.a. 312). Asia Txikiraino eta Greziaraino hurbildu zen Ptolomeo, baina Zipreko kostaldearen aurrean itsas gudua galdu ondoren, gainbehera etorri zen itsasoan zuen nagusitasuna, eta Egipto eta Zirene baizik ez zitzaizkion geratu.
Bere burua errege izendatu zuen, eta faraoiek zituzten eskubideez jabetu zen. Zelesiria (K.a. 301), Zipre (K.a. 295-294) eta Zikladeetako babesgoa (K.a. 287) berreskuratu zituen ondoren. Alexandria egin zuen Egiptoko hiriburu, eta guztiz edertu zuen. Merkataritza, zientziak eta artea bultzatu zituen, bestalde.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 176. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (II). Antzinateko Egipto. euskaltzaindia.net (Noiz kontsultatua: 2017-3-6).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ptolomeo I.a |