Pseudomerulius aureus
Pseudomerulius aureus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Boletales |
Familia | Tapinellaceae |
Generoa | Pseudomerulius |
Espeziea | Pseudomerulius aureus Jülich, 1979 |
Basionimoa | Merulius aureus |
Pseudomerulius aureus Tapinellaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Merulius vastator, Mesenterica lutea, Merulius aureus, Phlebomorpha lutea, Xylomyzon solare, Xylomyzon croceum, Merulius luteus, Merulius croceus, Serpula aurea, Sesia aurea, Plicatura aurea.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 1 eta 2 cm bitartekoa, kopa txiki irregular baten formakoa, ertz puztu iletsu batekin, zuria, baina erdiko disko hori-urre bizi kolorekoarekin, laster zabaldua.
Himenioa: Zainekin, erretikulu moduko bat osatuz edo poro luzanga samarrak, hori bizi kolorekoa edo laranja kolorekoa eta zahartzean gorrixkarako joerarekin; oliba antzeko koloreko lausoak ager daitezke.
Haragia: hutsala.[2]
Etimologia: Aureus epitetoa urre kolorea duelako du.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez du interes gastronomikorik.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hori-urre kolorea duelako ezagutzen da.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta neguan. Koniferoen eroritako egurretan, baina baita hostozabaletakoetan ere.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Errusia, India, Hego Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 503 or. ISBN 84-282-0887-X (T. 4). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Pseudomerulius aureus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.