Pestizida
Itxura
(«Plagizida» orritik birbideratua)
Pestizida edo plagizida landare edo animalien izurriteak kontrolatzeko edo suntsitzeko erabiltzen den edozein substantzia edo substantzia-nahaste da, organikoa nahiz ez-organikoa. Pestizidak intsektuak, belar gaiztoak eta onddo gaiztoak hiltzeko pozoiak dira. Guztiak toxikoak dira gizakiarentzat neurri handiagoan edo txikiagoan, eta arreta handiz erabili behar dira. Arrisku handienekoak paratioiaren sailekoak dira, eta, ondoren, hidrokarburo kloratuak. Zenbait pestizida erabiltzea galarazia izan da, DDTa adibidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.