Pierre Laval
Pierre Laval (Châteldon, Puy-de-Dôme, Frantzia, 1883ko ekainaren 28a - Fresnes, Frantzia, 1945eko urriaren 15a) politikaria izan zen. Diputatu sozialista 1914tik aurrera. Aubervilliersko alkate izan zen 1923tik 1940ra bitartean, diputatu, sozialista independente gisa, 1924tik 1927ra, eta senatari 1927tik 1940ra bitartean. Lau aldiz izan zen ministro (Herri Lanak, 1925; Justizia, 1926; Lana, 1930 eta 1932, eta Kanpo Arazoak, 1935-1936), eta berak abiarazitako politikak haserre bizia sortu zuen, ezker aldean, bereziki. Kanpo-arazoetan ere, oso erabaki eztabaidatuak hartu zituen (elkarren laguntzarako akordioa Sobietar Batasunarekin eta, batez ere, Mussoliniren Italiarekiko hitzarmena). 1936an utzi behar izan zuen gobernua, eta 1940an itzuli zen, Pétainekin. Lehendakariorde izendatu zuten, eta naziekin lan egitera deitu zuen argi eta garbi. 1941ean kendu zuten kargutik, baina alemaniarrek berriro ezarri zuten 1942an. Barne Arazoetarako, Informaziorako eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen. Austriako bidea hartu zuen indar aliatuak Frantzian nagusitu zirenean, eta Espainia aldera jo zuen ondoren (1945eko maiatza). Estatu Batuetako militarrek hartu zuten atxilo Innsbrucken, eta Frantziako agintarien esku utzi zuten ondoren. Hiltzera kondenatu eta fusilatu zuten Fresnesen.
Vichyko erregimenaren, Lavalen, kolaborazionismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pierre Lavalek gutun bat idatzi zion Von Ribbentropi, 1943ko maiatzaren 12an. Laval urte horretan Vichyko Erregimeneko Estatu-ministroa izan zen, eta Von Rivventrop, Alemania naziko Kanpo Arazoetako ministroa.
Gutunean argi uzten du boltxebikeenganako gorrotoa noraino heltzen zen frantziarren gizarte talde batean. Izatez naiz eta Labal buruzagi bat izan, frantziar askok gizon honek zuen pentsaera berdina zuten.
« | Alemania borroka izugarri baterako prestatu da, eta bere gazteen odola isuriko du, Europa boltxebike bihurtzetik babesteko, prozesu horrek gure kulturaren oinarriak erabat suntsituko bailituzke. Jakinarazi nahi dizuet Frantziako gobernuak ez duela axolagabekeriaz jokatuko zuen herrialdea borondatez egiten ari den sakrifizio itzel horren aurrean, eta zoritzarreko une honetan esan nahi dizuet, bat-batean eta argi, Frantzia (hau da, Vichyko gobernua)prest dagoela zuen ahaleginei laguntzeko, ahal duen neurrian eta inolako atzerapenik gabe. | » |
Pierre Lavalen gutuna Von Ribbentropi, 1943ko maiatzaren 12an. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Laval |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1883ko jaiotzak
- 1945eko heriotzak
- Frantziako diputatuak
- Nazien kolaboratzaileak Frantzian
- Frantziako Alderdi Sozialistako politikariak
- Fusilatuak
- Vichyko Frantzia
- Exekutatutako frantziarrak
- Frantziako erbesteratuak
- Frantziako katolikoak
- Montparnasse hilerrian lurperatutakoak
- Frantziar faxistak
- Exekutatutako politikariak