Pierre Dop
Pierre Dop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donibane Lohizune, 1876ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Sara, 1948ko uztailaren 25a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta saiakeragilea |
Pierre Dop de Gérault de Langalerie (Donibane Lohizune, 1876ko martxoaren 3a - Sara, 1948ko uztailaren 25a) euskal historialari eta saiakeragile ezaguna izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donibane Lohizuneko Singalantenean jaio zen, lau anaien bigarrena. Zuzenbideko ikasketak egin zituen. 1903ko otsailaren 4ean, Biarritzen, Marguerite Laborde de Barhoilersekin (1883-1913) ezkondu zen; zoritxarrez, 1913an Marguerite hil egin zen. Lehen Mundu Gerran, Pierre Dopek Erdialdeko Ekialdean, Frantziako armadan borrokatu zuen. 1925an bigarren aldiz ezkondu zen, Marie Thérèse de Lardizabal gaztearekin.[1] Baionako Société des Sciences, Lettres et Arts elkartearen Baionako Euskal Museoaren partaidea zen, bigarren honen Etnografia saileko burua izanik.
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizitza osoan hemeretzi lan argitaratu zituen, guztiak Ipar Euskal Herriko gai etnografiko eta historikoak jorratuz:
- Saint-Jean-de-Luz et la Mer á travers l'Histoire, Gure Herria, 1925.
- L'Eglise de Sare. Bulletin du Musée Basque Bayonne, 16.zk. (1938ko 3. eta 4. hiruhileko), 233-251 or.
- L'Eglise de Sare. Bulletin du Musée Basque Bayonne, 18-19.zk. (1940ko 1. eta 4. hiruhileko), 345-359.
- Quelques notes d'histoire sur la paroisse sur la paroisse et l'église de Sare. Gernika Eusko-Jakintza: Revue des études basques. Baiona, 1.liburuki, 2.zk. (1947ko martxoa-apirila). 245-254 or.
- La Château de St-Pée, Gernika Eusko Jakintza: Revue des études basques, 1948.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- W. Boissel: Pierre Dop. Eusko Jakintza, 1948.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Auñamendi Entziklopedia.