Edukira joan

Phytophthora infestans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Phytophthora infestans
Sailkapen zientifikoa
KlaseaPeronosporea
OrdenaPeronosporales
FamiliaPeronosporaceae (en) Itzuli
GeneroaPhytophthora
Espeziea Phytophthora infestans
de Bary, 1876
Datu orokorrak
Gaixotasunalate blight of potato (en) Itzuli
Genomaren kokapenaprotists.ensembl.org…

Phytophthora infestans, protista fungoide bat da. Patata laboreetan galera handiak eragiten ditu mundu osoan eta, gaur egun, patata eta tomateen patogeno garrantzitsuenetarikoa da. Phytophthora infestans 1845etik 1849ra Irlandako gosetearen eta 1846tik 1857ra Eskoziako gosetearen eragile nagusia izan zen.[1][2]

Epidemiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giro tropikaletan, patataren laboreak etengabe landu egiten dira eta, beraz, aireko inokuloen lehen intzidentzia eremu berrietan hasten dute. Eremu epeletan, aurreko denboraldian lurrean egon ziren tuberkulu infektatuetan ere bizirik iraungo dute onddoak.

Hazi zatiak ere infektatu daitezke eta patogenoak eduki. Hazi infektatuen edo tuberkulu zaharragoen bidez kimu berriak sortzen direnean, onddoak hazkunde berri hori infektatu eta gero esporatu egiten du, bai airearen edo uraren bitartez.[1]

Oomizete honen esporak hibernatu egiten dira infektatutako tuberkuluetan, bereziki aurreko urteko uztaren ondoren lurrean geratzen direnetan eta oso azkar hedatzen dira. Esporak hostoetan sortu eta garatu egiten dira, normalean  10 ° C-tik gorako tenperaturak daudenean eta hezetasuna % 75etik gorakoa denean bi egunez edo gehiagoz. Euriak esporak lurrera eraman ditzake, tuberkulu gazteak infektatuz, eta haizeak esporak kilometro batzuetara eraman ditzake.

Izurritearen lehen etapak oharkabeak izaten dira eta landare guztiak ez dira aldi berean kaltetzen. Sintomen artean, landareen hostoetan eta zurtoinetan orban ilunak agertzen dira. Hezetasun-baldintzetan, hauts zuri bat agertuko da hostoen azpian, eta landare guztia azkar kutsatu daiteke. Kutsatutako tuberkuluek gris edo beltz koloreko orbanak garatzen dituzte.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Late blight of potato and tomato» Late blight of potato and tomato (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
  2. a b «Phytophthora infestans» www.extento.hawaii.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]