Edukira joan

Pentatloi moderno

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Bere piktograma

Pentatloi modernoa atletismoko proba, bost ariketaz osatua. Atleta bakar batek proba osatzen duten bost ariketetan parte hartu behar du, eta ariketa guztietan lortutako puntuak batuz egituratzen da sailkapena. Proba hau antzina sortu zen Grezian eta borroka, lasterketa, luzera-jauzia, disko jaurtiketa eta jabalina jaurtiketa ziren pentatloia osatzen zuten bost ariketak; gaur egun tiroa, eskrima, igeriketa, zaldi-jauziak, eta landa lasterketa dira pentatloian bete beharreko bost ariketak. Olinpiar Jokoa da 1912az geroztik.

Nazioarteko olinpiar batzordeak 1909an sortu eta programa olinpikoan sartu zuen, Pierre de Coubertinen (Olinpiar joko modernoen sortzailea eta momentuan COI-ko presidentea) ekimenarengatik. Stockholmeko olinpiar jokoetan estreinatu zen eta gaur egunera arte ospatu diren joko olinpiar guztietan presente egon da.

Pentatloi modernoa ospakizunaren sinbolo da, izan ere, ikur olinpikoaren 5 eraztun olinpikoak pentatloi modernoaren bost probetan inspiratuta daude.

Pentatloi modernoaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatloi modernoaren historia garai napoleonikoetakoa da, maratoiaren historia bezala. Pentatloi modernoa etsaien artean mezu bat bidali behar izan zuen soldadu baten bizitzan oinarrituta dago. Zaldi gainean igo, etsaien kontra borrokatu, eremu irregularretatik korrika egin eta ibaitik igeri egin behar izan zuen. Horrela, istorioarekin hain harrituta gelditu zen Pierre de Coubertinek joku olinpikoen barnean sartu zuen.[1][2]

Atleta moderno osoaren bilaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko Olinpikoetan barneratutako aitzinako Pentatloiak jokoen irabazle bezala uzten zuen bere irabazlea. Horrela, Pentatloi modernoaren barnean agertzen diren bost diziplinek aitzinako gerlari batek izan behar zituen ezaugarriak barne hartzen dituzte.Pierre de Coubertinek kirol diziplina hau eguneratzea erabaki zuen, mundu moderno eta proportzionatu batera ekarriz, eta horrela atleta osoa aurkitu zitzan. Pentatloi modernoaren frogak ofizial batek izan behar zituen ezaugarrien arabera aukeratu zituen. Horrela, pentatloi modernoak 5 froga ditu: tiroa, eskrima, igeriketa, Zaldi-jauzia eta landa lasterketa.Denboran zehar proben ordena, puntuazioa,...aldatu izan dira.

Pentatloi modernoa Joko Olinpikoetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatloi Modernoa 1912an ospatu zen lehenengo aldiz Estokolmoko Joko olinpiarretan. Jatorriz, Pentatloiaren diziplinen konpetizioak lau edo bost egunen zehar banatuta zeuden, baina, Atlanta 1996tik konpetizioa egun bakarrean burutzen da. Berrikuntza ezberdinei esker Pentatloi modernoa kirol zorrotza bilakatu da, ezaugarri eta ohiz kanpoko baldintzak eskatzen ditu, besteak beste, erresistentzia, abilezia, kontzentrazioa, abiadura, koordinazioa eta sasoi fisikoa.[3]

Nahiz eta, Joko Olinpikoetarako kirol sortua izan 2002an COIk programa olinpikotik ateratzeko erabiltzen zuen arrazoia herrialdeen parte hartze murritza izan zen. Hala ere, COIk 2005ean egindako bileran programa olinpikoan mantentzea erabaki zuen, gutxienez Londresko 2012ko joko olinpiarrak arte.

Pentatloi modernoaren lehenengo dominatzaileak suediarrak izan ziren. Ondoren 60. hamarkadatik dominak hungariar eta sobietarren eskuetan egon ziren. Eta ondoren errusiarren eskuetan.

Urrezko domina lortu izan duen kirolaririk zaharrena Pavel Lednev izan da. 1980an Moskuko Joko Olinpiarretan lortu zuen urrezko domina 37 urte zituelarik.

Pentatloi Modernoaren organizazio instituzionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an Monakon egoitza zuelarik, Pentatloi Modernoaren Nazioarteko Batasuna osatzen da. Pentatloi modernoaren proiekzioa Joko Olinpiarrak izan beharrean Nazioarteko txapelketak martxan jarriz. Horrela, Pentatloi Modernoko munduko txapelketa 1949tik ospatzen da urtero. Emakumezkoen konpetizioa indibiduala 1978an hasi zen eta 1993tik aurrera konpetitzio femeninoa zein maskulinoa xede eta data berdinetan ospatzen dira.

Pentatloi modernoa 115 herrialde baino gehiagotan presente dago.

Nazioarteko Pentatloi modernoaren batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatloi modernoaren arauak erregulatzen dituen mundu mailako organismoa da. Txapelketa mailako arauak erregulatzeaz zein txapelketa aldizka antolatzeaz arduratzen da.

1948ko abuztuaren 13an sortu zen, eta egun, Monakon dauka bere egoitza. [4]

1948an Nazioarteko Pentatloi Modernoaren Batasunaren (UIPM) fundazioa eman zen eta bere lehenengo presidentea Gustaf Dyrssen izan zen. Urte bat beranduago, 1949an Stockholmen burututako lehenengo munduko txapelketa eraman zen aurrera.

1960an UIPM biatloiaren nazioarteko txapelketen antolatzailea bihurtzen da eta Nazioarteko pentatloi modernoaren eta biatloiaren Batasuna izatera pasatzen da. Baina, 1993an pentatloi modernoaren eta biatloiaren gorputz administratiboaren banaketa ematen da. Orduan, 1998an Biatloiaren Nazioarteko Batasuna sortzen da.

UIPMren helburua txapelketak antolatzea eta hauek koordinatzea da. Txapelketa horien artean nabarmentzen direnak hurrengoak dira:

Pentatloi Modernoaren frogen garapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1956ko Melbourneko Joko Olinpiarrak arte, froga bakoitzean lortzen zen postuaren arabera ezartzen zen puntuazioa. 1954an pertsona bakoitzarentzat izango zen puntuazio taula sartu zen. 1984ko Joko Olinpiarretatik aurrera landa lasterketarako handicap sistema barneratu zen. Aurreko froga guztietako puntuazioek landa lasterketarako irteeran izan beharreko ordena zehazten zuten.

1954tik 2008ra arte froga bakoitzean eskuratutako puntuazioaren arabera erabakitzen zen klasifikazioa. Puntuazioan berdinketa bat ematen bazen froga guztietan klasifikazio hoberena izandako kirolaria hautatzen zen irabazle bezala.

Baztertze[Betiko hautsitako esteka] fasea (florete) Mungyeong

Pentatloi modernoaren 5 frogak modu independientean burutzen ziren 2008an landa lasterketaren barruan tiroa barne hartu zen arte. Irteera handicap sistemaren bidez egiten denez froga osoaren klasifikazioa amaiera postuaren arabera da. [5]

Pistola azkarreko froga da. Kirolari bakoitzak 20 dianetara tiro egiten du, posizio berdinetik, dianatik 10 metrotara. Tiro bakoitzaren artean 40 segundu gehienez dituzte eta esku batekin egin daiteke tiro bakarrik. 172 puntu tiro frogan 1000 froga osorako izango dira.

2008 arte modu independentean burutzen zen froga zen, froga osoko lehenengo froga zelarik. Pistola azkarreko froga bat zen, kirolariek esku batez bakarrik tiro egiten zuten, hasiera batean su pistola batekin eta ondoren trinkotutako airezko pistolarekin. Eta aipatutako arauak betetzen ziren.

Baina, 2009 geroztik, modu ezberdinean burutzen da froga, izan ere, landa lasterketarekin batera burutzen da.

Igeriketa[Betiko hautsitako esteka] lasterketa

Beste froga guztiak bezala aldaketak jasan behar izan ditu Eskrima frogak. 2009 geroztik, proba konbinatuaren aurretik egiten diren 3 frogetako bat izatera pasa da. Txapelketa pista berezietan burutzen da. Hauek luzeran 4 m dituzte eta 1,5-2 m-ko zabalera dute.

Pentatleta bakoitzak bere ezpata erabilita beste kirolarien aurka borrokatzen du. Roundak gehienez minutu bat irauten du eta ukitu bat lortzen duen lehenengoak irabazten du. Minutua pasatzerakoan eztabatek ez badu ukitu bat lortu bi kirolariek galtzen dute. Eta biek 0,04 segundoen artean ukitu badira ez da kontuan hartzen. 1000 puntu lortuko dira borroken %70a irabazterakoan.

Zaldi-jauzia

Beste froga guztiek bezala aldaketak izan ditu burutzeko ordenean. 2009tik aurrera proba bateratua baino lehen egiten diren 3 frogetako bat bilakatu da. Normalean pentatletek igeriketako fondo handia daukate, izan ere, adin batetik aurrera ezin da maila batetik gora ikasi.

200 metro libreetako lasterketa da. Gizonezkoetan 2 minutu eta 30 segundoko denborarekin 1000 puntu irabazten dira, emakumezkoetan aldiz, 2 minutu eta 40 segundoko denborarekin.

Froga serie desberdinetan burutzen da, serieak bakoitzaren denbora pertsonala kontuan hartuta ordenatzen dira. Penalizazioak ere ematen dira froga honetan, adibidez, irteera faltsuak, partea ez ukitzea edota igerilekutik modu txarrean ateratzea.

Zozketa moduan banatzen dira zaldiak, kirolari bakoitzari zaldi bat esleituz (lehen puntuazioaren arabera bi taldeetan banatzen ziren kirolariak eta horren arabera zaldiak esleitu). Kirolari bakoitzak 20 minutu ditu esleitu zaion zaldiarekin ohitzeko. Horrela, 350-450 metroko distantzia duen zirkuitu bat egiten da. Honen barnean 12 oztopo aurkitzen dira, horien artean, bikoiz bat, hirukoitz bat, eta putzu baten jauzia. 1100 puntuekin hasten da froga eta penalizazioen bidez puntuak galtzen joaten dira kirolariak.

  • 3 puntu denbora limitea pasatzen duen segundo bakoitzarengatik.
  • 30 puntu oztopo bat botatzeagatik.
  • 30 puntu putzuko ura ukitzeagatik.
  • 40 puntu oztopo bati uko egiteagatik. Oztopo bati 3 aldiz uko egiten bazaio hurrengo pasatzen da.
  • 60 puntu erorketarengatik. Kirolaria edo zaldia bi aldiz erortzen bada deskalifikazioa ematen da.
Landa-lasterketa

Kirolariek zaldian ibiltzeko txaketa eta kaskoa eraman behar dute eta nahi izanez gero usta ere eraman dezakete. Debekatuta aurkitzen dira txandakatutako argiak eta kanpaiak.

Landa lasterketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1000 metroko zirkuitu bati 3 buelta ematen zaizkio, cross countryko lasterketa bat imitatuz. Liderra lehenengo ateratzen dena izango da eta beste guztiak puntuazioaren arabera bere atzetik ateratzen dira. Horrela, amaiera puntua lehenengoa pasatzen duen kirolaria irabazlea izango da.

Bateratutako landa lasterketa eta pistolaz egindako tiroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketan burutzen den azkeneko froga da. 2009tik aurrera bateratutako landa lasterketa eta pistolaz egindako tiroa sartzen da. Zirkuituaren 3 geldialdietan burutzen da. Kirolariek esku bakar batekin egiten dute tiro. Eta horrela, dianari 5 aldiz eman beharko diote ahalik eta denbora gutxien, baina denbora maximoa 70 segundo direlarik.

Lehenengo seriea lasterketa hasterakoan burutzen da, bigarren seriea zirkuituari lehenengo buelta eman ondoren eta 2000m azkeneko seriea burutuko dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «1- Reseña Histórica - Pentatlón Moderno 2016» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-09).
  2. «Pentathlon.org - History» web.archive.org 2012-09-19 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  3. «Pentatlón moderno - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).
  4. (Gaztelaniaz) Unión Internacional de Pentatlón Moderno. 2020-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-05-31).
  5. (Gaztelaniaz) Pentatlón moderno. 2020-03-30 (Noiz kontsultatua: 2020-05-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]