Edukira joan

Bengalako tigre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panthera tigris tigris» orritik birbideratua)
Bengalako tigre
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera tigris
Azpiespeziea Panthera tigris tigris
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaBos frontalisa, Rusa unicolorra, Txitala, Rucervus duvauceliia, Asiar bufaloa, Boselaphus tragocamelusa, Serow (en) Itzuli, Budorcas taxicolorra, basurdea, Axis porcinusa, Muntiacus muntjak eta Semnopithecus entellusa

Bengalako Tigrea, Tigre erreala edo Indiako Tigrea, India, Nepal, Bangladesh, Bhutan, Birmania eta Tibeten bizi den tigre azpiespezie bat da.

Marra beltzez osatutako laranja kolore bizikoa da, sabel, hanka barnekaldea eta lepo barnekaldea zuria izanik (marra beltzekin). Mutazio genetiko ezberdinak direla eta, Bengalako tigre zuriak ezagutzen dira (marra beltzekin), baina mutazio genetiko arraroago bat ere badago, "urrezko tigrea" bezala ezagutzen dena, urre koloreduna (marra ia ikusezinekin) delako deitzen zaio horrela, eta mutazio zuri arraroa baino are arraroagoa da.

Tamainari dagokionez, aitzinean pentsatzen zen tigre azpiespezie hau bigarrena zela (Siberiar tigrearen atzetik), baina gaur egungo espeziekin egindako ikerketek iradokitzen dute azpiespezie hau siberiarra baino handiagoa izan daitekela pisuaren aldetik bederen (siberiar tigrea baino baxuagoa delako). Arren kasuan 270-310 zentimetroko luzerara irits daitezke eta horri 85-100 zentimetro bitarteko buztana erantsi behar zaio. Emeen kasuan, luzera 240-265 cm-ra mugatzen da (buztana erantsi gabe). Sorbaldetarainoko altueraren kasuan 90-110 zentimetro (cm) bitartera hel daitezke. India iparraldeko espezimenak handienak dira eta arren batezbesteko pisua 235 kg da, hala ere, 300 kg inguru pisatzen duten tigreak ikusi eta ehizatu dira, 60. hamarkadan 388 kg-ko tigre bat ehizatu omen zen eta gaur egun bere gorpua Smithsonian institutuan ikusgai dago. Emeen batezbesteko pisua berriz, 140 kg-koa da.

Habitata eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraz inguraturiko baso tropikal hezeetan zein sabana erdi lehorretan bizi dira. Bengalako tigrea igerilari eta urpekari trebatua da (Jaguar-a bezala), urzale sutsua izateaz gain ere eta Amerikako katu handi lehengusuak egiten duen bezala, harrapakinak uretan bertan arazorik gabe ehizatzeko gai da, krokodilo arriskutsuak tartean. Gehienbat Asiako Tibet, India, Txina, Bhutan eta Bangladeshko baso berdeetan bizi da, baina sabana erdi-lehor irekietan ere topa daiteke

Ungulatu, basurde, Asiako Tapirrak eta zerbido handiak ditu harrapakintzat, noizbehinka Langur tximinoak, hegaztiak, arrainak, dortokak eta mota ugariko narrastiak ere ehizatzen ditu, adi ez dauden edo despistatuta dauden krokodriloak barne. Bere inguruko harraparirik handi eta indartsuena denez, lehian dauden beste edozein harrapari ere bihur dezakete euren harrapakin, lehoinabarrak, txakur basatiak etab. Asiar errinozero eta elefante kume zein gazteenganako erasoak eta ehizak ere antzeman izan dira, esan genezake beraz, elefante heldu handiak bakarrik libra daitezkeela euren erasoez. Gizakiari eginiko erasoak ere zenbatu eta igarri dira, hainbat kasutan hildakoak eraginez (soilik irtenbiderik gabeko tigre zaurituek edota tigre zahar eta ahulek eginiko erasoengatik).

Bizi-zikloa eta iraute egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animali hau bere habitat-eko superharraparia da eta beraz berebiziko garrantzia du kate trofikoan eta basoen osasunean. Egun, arriskuan sailkatuta dagoen katua da IUCN-ren arabera, eta 5.000 Bengalar tigre inguru daude aske bizitza basatian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]