Edukira joan

Tigre siberiar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panthera tigris altaica» orritik birbideratua)
Tigre siberiar
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaFelidae
GeneroaPanthera
EspezieaPanthera tigris
Azpiespeziea Panthera tigris altaica
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaManchurian wapiti (en) Itzuli, Orein musketaduna, Naemorhedus caudatusa, altzea, Capreolus pygargusa, Sika oreina, basurdea, Asiar hartz beltza eta hartz arrea
Genomaren kokapenaensembl.org…

Tigre siberiarra (Panthera tigris altaica) Felidae familiako eta tigre espeziearen azpiespeziea da.

Hedapen geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta lehen Asiako mendebaldean zein erdialdean eta Errusiako ekialdean zehar bizi, orain siberiako ekialdean dagoen Amur eta Ussuri ibaien arteko eskualdean, Errusia eta Txinaren arteko mugan —Primorieko eta Jabarovskeko kraietan, hain zuzen ere— baino ez da bizi, eta babestuta dago han.

Ezaugarri fisikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigrearen zortzi azpiespezietatik, Siberiar tigrea Bengalako tigrearekin batera, handiena da, bai eta felido handiena ere: badira 300 kilogramoko espezimenak (nahiz eta batez besteko pisua 220-250 kg izan arretan, 130-160 kg emeetan).

107-120 cm altu izan daiteke (Bengalakoa baino 10 zentimetro altuagoa), eta 200-250 cm-ko luzera du, luzera horri 90-100 cm-ko buztana erantsi behar zaio.

Elikadura eta ehiza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigre hau beste harrapari handien artean bizi da, otso, Amur-eko lehoinabar (bertako espeziea), jatun eta hartzekin batera, besteak beste. Esan beharra dago bere habitateko superharraparia dela eta lehian dauden beste harrapari horiek ehizatu, hil eta jateko gai dela.

Haren harrapakin nagusien artean tamaina handiko ungulatuak eta zerbidoak daude, adibidez, basurdeak, oreinak, japoniar sikak eta altzeak.

Iraute egoera eta arriskuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tigre azpiespezie hau arriskuan sailkatuta dago IUCN-ren arabera, eta egun, bere habitatean 500 tigre inguru bizi direla uste da.

Duela 15 urte, azpiespezie hau desagertzera kondenatua zegoela pentsatzen zen, Amurreko lehoinabarra bere lehengusu txikiagoa bezala, kopuru urria zela eta. Dena den, lehoinabarra eta siberiar tigrea babesteko jarri ziren mekanismo guztiak direla eta, 15 urte hauetan tigre hauen kopurua izugarri hazi da aurreikuspen txar guztien gainetik, eta gaur egun, kopurua orekatu baino gehiago hazten jarraitzen duela esan dezakegu, iragarritako iraungitzetik behin betiko irteteko.

Dena den, gaur egungo arrisku nagusiak gizakiarengandik hurbilegi egotea, eta oro har, gizakiak tigrearen habitatean esku hartzea dira oraindik ere. Baita legez kanpoko ehiztariak ere, animalien bizirautearen aldeko mugimendua eta teknikak aurreratzen doazen heinean, legez kanpoko ehiztarienak ere beste horrenbeste aurreratzen direlako borroka amaigabe horretan.

[1] 2009an egindako ikerketa genetikoen arabera, desagertua den kaspiar tigrearen azpiespezie bera da.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tigers.ca
  2. Driscoll, Carlos A.; Yamaguchi, Nobuyuki; Bar-Gal, Gila Kahila; Roca, Alfred L.; Luo, Shujin; eta beste (2009): «Mitochondrial Phylogeography Illuminates the Origin of the Extinct Caspian Tiger and Its Relationship to the Amur Tiger». PLoS ONE 4(1): e4125. doi:10.1371/journal.pone.0004125.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]