Edukira joan

Oh Eun-sun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oh Eun-sun

(2010)
Bizitza
JaiotzaNamwon (en) Itzuli1966ko martxoaren 5a (58 urte) (58 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Suwon (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta mendigoizalea
oes.chosun.com
Hau korear izena da, abizena Oh du.

Oh Eun-sunkoreeraz: 오은선, hanjaz: 吳銀善— (Namwon, Hego Korea, 1966ko martxoaren 5a) alpinista da, munduko emakume alpinisten artean nabarmenenetakoa.

2004an Zazpi Tontorrak (zazpi kontinenteetako mendirik altuenak) igotzea lortu duen lehendabiziko emakume hegokorearra izatea lortu zuen. 2010eko apirilean, hamalau zortzimilakoak igo zituela aldarrikatu zuen; hala ere, aldarrikapena dudakotzat jo zuen Elizabeth Hawley kazetariak.[1] Hamalau mendiak igo dituen 21. pertsonatzat (eta lehenengo emakumezkotzat) hartu zen Oh mundu osoan, nahiz eta azkenean Kanchenjunga igo ez zuela esan zuten.[2]

Lehendabiziko zortzimilakoa 1997an igo zuen,[3] eta 2007 arte beste bi baino ez zituen igo. Handik aurrera, arineketa batean igo zituen besteak.[4]

Alpinismoari ekin baino lehen Ingeniaritza ikasi zuen Suwongo Unibertsitatean.[3]

Zortzimilakoak
Zazpi Tontorrak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Mulvey, Stephen. (2010-04-23). «Korean woman climber's Himalayan record challenged» BBC News.
  2. Agirre, Ekaitz. (2010-04-28). «Oh Eun-Sunen hamalaukoa» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  3. a b Park, Si-soo. (2010-04-27). «Oh Completes Record 14-Peak Climb» Korea Times.
  4. Agirre, Ekaitz. (2010-04-28). «'Esprinter' polemikoa» Berria.[Betiko hautsitako esteka]
  5. MountEverest.com: Fitxa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]