Odol kuota
Itxura
Odol kuotaren legeak edo indiar odolaren legeak, ingelesez: Blood quantum laws edo ingelesez: Indian blood laws, AEBetan pertsona batek duen amerindiar arbasoen edo leinuaren frakzioa definitzeko sortutako legeak nahiz izendapena dira.
Historikoki kontzeptu hau AEBetan norbait amerindiar tribu edo talde etniko baten buru aukeratua izateko erabilia izan da. Odol kuota orokorrean frakzio baten bidez adierazia da, adibidez, "Txeroki odol 1/4a", honek pertsona horren arbasoen 1/4a Txeroki Nazioaren kide zirela adieraziko luke.